Konduktismoa, Ikaskuntza eta Nortasuna: Psikologiaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 18,36 KB
Zer da konduktismoa?
Konduktismoa edo behaviorismoa enpirismoaren tradizioan kokatzen da. Enpirismoaren aurpegi nagusia John Locke izan zen. Bere “arbela hutsa” (tabula rasa) ideiaren arabera, garapenerako garrantzitsuena ez da organismoaren barruan dagoena, baizik eta organismo horri kanpotik iristen zaiona.
Ikuspegi honetatik, esperientziak aldarazten gaitu, eta pertsona baten historia ez da bere esperientzien historia baino. Hori dela eta, neurtu, behatu, zenbatu daitekeenak eta ez barneko prozesu ikusezinak ikaskuntza bermatuko du.
Zer da ikastea konduktismoaren arabera?
Aurrekoan esan dugun bezala, ikastea portaera aldaketa da, hau izanda:
- Portaera berria sortzea.
- Portaera egoki bat indartzea.
- Desegokia den portaera bat gutxitzea.
- Desegokia
catalán con un tamaño de 5,54 KB
español con un tamaño de 8,15 KB