CAF eta Familia Espazioak: Zerbitzuak eta Onurak Eguesibarren
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,95 KB
CAF: Zer da familiei laguntzeko zentroa?
Familia da oinarrizko erreferentzia guneetako bat, maitasun eta laguntza iturri nagusia, eta sozializaziorako lehenbiziko agentea. Horregatik, udal baliabide bat eskaintzen dute, familiei laguntzen diena etapa guztietan, haurtzaroan hasi eta hirugarren adinera arte. Zentroak hainbat beharri erantzuteko zerbitzuak biltzen ditu: lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza, hezkuntza jarraibideetarako orientazioa, krisi eta gatazketarako orientabideak... Gainera, denei zabaldutako gune bat sortu nahi dute, jendearen parte-hartzea eta lankidetza dituena oinarri.
Norentzat da?
- Eguesibarren erroldatuta dauden eta gure ibarrean bizi diren familia guztientzat.
- Ibarreko familiei laguntzen dieten profesionalentzat.