Karl Marx: Bizitza eta Obra Nagusia
Karl Marx Treverisen (Prusian) jaio zen 1818an, eta filosofia, zuzenbidea eta historia ikasi zituen Alemaniako unibertsitate batzuetan, hala nola Bonnen eta Berlinen. Bere ideia liberal, ilustratu eta iraultzaileengatik Frantzian, Ingalaterran eta Belgikan egon zen erbesteratua. Azkenik, Londresen hil zen 1883an. Bere obra nagusia Kapitala izan zen (1867). Liburuaren lehen zatia Marxek argitaratu zuen Alemanian, baina obra osoa argitaratu baino lehen hil zenez, Engelsek azken bi zatiak argitaratu zituen.
Industria Iraultza eta XIX. Mendeko Iraultzak
XVII. mendean aberastasun pilaketa handiak egitea beharrezkoa zenez, aldaketa ugari gertatu ziren lan munduan, Industria Iraultza ekarriz. Berrikuntza handienetako...