Marxismoaren Eragina Gaur Egungo Munduan
Marxen Eragina Ondorengo Munduan
Marxismoak garrantzia izugarria izan du bai politikan, bai filosofian, eta baita beste hamaika diziplinatan ere. Marxek eta Engelsek beti izan zuten politika egiteko borondate esplizitu bat, Marx eta Engelsena akziorako teoria bat zelako, edo, era zehatzagoan esateko, iraultzarako teoria bat. Beraiek izan ziren askapenerako teoria eta praktika lotuak egon behar direla erakutsi zuten filosofo nagusiak.
Honetaz gain, munduko ia herrialde guztietan existitu dira marxismoak inspiratutako antolakunde sozialistak; batzuk, aurreko mendean masiboak izan ziren. Baita zapalkuntza espezifikoak borrokatzeko helburua zuten antolakundeek ere, hala nola AEBetako Pantera Beltzek edo ETAk, marxismoaren eragin handia zeukaten.