Sinbolizatzeko gaitasuna

Otras materias2,58 KB

GIZAKIAREN BEREZITASUNAK    2.1. GURE ARBASO ANIMALIEKIKO DESBERDINTASUNAK


- Desberdintasun biokimikoak, genetikoak eta anatomikoak

Ezaugarri biokimikoei eta genetikoei dagokionez, ez dago alde handirik gizakiaren eta antropoideen arean; gizakiok 23 kromosoma ditugu eta tximino antropoide handiek 24.

Anatomiari dagokionez, oso desberdinak gara. Giza anatomiaren ezaugarri nagusiak:

            > Hortz eta masailezur txikiak.

            > Eskuaren forma eta trebetasun zehatza eta konplexua.

> Bi hankatan eta zutik ibiltzeko gaitasuna


> Garunaren garapena



- Portaera-desberdintasunak

>Sinbolizatzeko gaitasuna


Komunikatzeko pertsonak sinboloen bidez, animaliak zeinu naturalak.

>Errealitatean bizitzea.
Gizakiok errealitatearekin ohartzen gara, baina animaliek inguruko gauzak estimulutzat hartzen dituzte.

>Norberaren gorputzaren sentimendua.
Errealitateaz jabetzen garenean, sentimentalki eragiten digu.

>Munduari irekita egotea.
Ekintzen bidez ingurunea (mundua) aldatzen du, hortaz, gizakia munduari irekita dago, ez animaliek bezala ingurune naturalaren mugen barruan geratzen direla.

>Aukeramena.
Animaliek instintuaren bidez jokatzen dute, baina gizakiok aukeratuz jokatzen dugu.

>Ezer ez dago bukatuta.
Gizakiak beste zerbait nahi du beti, ez da bukatzen.

>Nor bere baitan biltzea


Gizakiak nor bere baitan bildurik, zer eta nola egingo duen erabakitzen du. Animaliak ordea, ez dute norberaren barrenean begiratzen, kanpokoa baino ez dute bizi.

>Imajinatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna.
Irudimenari esker, ideiak sortzen ditugu eta arrazoimenari esker, horiek antolatu.


- Kultura

Kultura izatea da gizakiaren ezaugarri nabarmenena. Izan ere, gizakikok gara animali bakarrak kultura-
Gaitasuna dutenak.

Kultura da gizakiak gizartean bizitzearen ondorioz sortutako errealitatearen multzoa. Horri esker, gizakiak badakite munduan norantz jo behar duen eta bizirauteko nola jokatu behar duen. Beraz, kultura da, gizaki sozialaren eta historikoaren emaitza eta gizarteak gizakia eratzeko eta hura gizarteko kide izateko gai bihurtzeko erabiltzen duen tresna edo bitartekoa.

Descargar

PDF Word HTML