Etika eta Balio Moralaren Oinarrizko Kontzeptuak

Otras materias2,53 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

  • Erantzukizunak: Gure ekintzen arduradun bihurtzea; geure kabuz hartutako erabakiak justifikatu eta egiten ditugunen ondorioak gure gain hartu behar izatea, eragindako kaltea osatuz.
  • Kontzientzia morala: Gizon-emakume guztiok ongia eta gaizkia bereizteko dugun gaitasunari esaten zaio.
  • Balioak: Aintzat hartzekoak iruditzen zaizkigun tasunak dira.
  • Balio etikoak: Giza portaera deskribatzeko eta ebaluatzeko erabiltzen ditugunean, orduantxe dute zentzu erabatekoa. Baldintzagabeak, unibertsalak eta beharrezkoak: horrelaxe interpretatzen ditugu gizon-emakumeok balio etikoak.
  • Balio eskala: Max Schelerren esanetan, balio guzti-guztiak polarrak dira, positiboak edo negatiboak, balio bakoitzari beti baitagokio kontrabalio bat.

Teoria Etikoak

  • Etika: Moralari buruzko gogoeta filosofikoa da.
  • Intelektualismo morala: Uste eta epai moralen oinarria arrazoimena dela dioen teoria etikoa da.
  • Emotibismo morala: Gure uste eta epai moralak ez direla arrazoimenean oinarritzen, sentimenduetan baizik.
  • Etikaren edukia: Zenbait filosofok uste dute etikak eduki material konkretuak aztertu behar dituela, gure ekintzek jomuga izan behar lituzketen xedeak aurkitzea helburu hartuta. Beste batzuen esanetan, ordea, etikak jokabide moralaren alderdi formalak soilik aztertu beharko lituzke.

Jarrera eta Irizpide Moralak

  • Unibertsalismo morala: Badaudela oinarrizko zenbait arau moral, garai eta leku guzti-guztietako gizon-emakumeek baliozkotzat hartu beharko lituzketenak.
  • Errelatibismo morala: Arau eta balio moral guztiak egoeraren araberakoak direla. Beraz, arau moral unibertsal baliozkorik ez dago teoria horren aldeko filosofoen esanetan.
  • Deontologismoa: Gure eginbeharrak betetzearen garrantzia azpimarratzen duen jarrera horri deritzo.
  • Kontsekuentzialismoa: Gure ekintzen ondorioetan jartzen du azpimarra.

Etika Aplikatuaren Eremuak

Etika aplikatua: Kasu irristakor eta konplexuenetan nola jokatu erabakitzen laguntzen digun etikaren adarra da.

Etika aplikatuaren zenbait adar:

  • Bioetika
  • Ingurumenaren etika
  • Etika profesionala
  • Enpresaren etika
  • Komunikazio-bideen etika
  • Etika informatikoa

Descargar

PDF Word HTML