DHCP Protokoloa: Esleipen Motak, Komandoak eta IPv6 Ariketak
DHCP definizioa
DHCP (Dynamic Host Configuration Protocol) ekipoen konfigurazio dinamikorako protokoloa da, sare lokaleko ekipoen IP konfigurazioaren kudeaketa errazteko TCP/IP estandarra. Bezero/zerbitzari protokoloa da, non zerbitzariak IP helbide dinamiko multzo bat kudeatzen duen eta bezeroei libre dauden neurrian esleitzen dizkien. Zerbitzariak une bakoitzean badaki zein interfazek duen IP hori, MAC helbidearen bidez.
DHCP zerbitzari batek bezeroen IP konfigurazioa egiteko eskaerak jasotzen ditu. Horretarako, ekipo bezeroaren sare konfigurazioan "Obtener dirección IP automáticamente" aukeratu beharko da.
Esleipen modua
1. Eskuz egindako esleipena
Administratzaileak eskuz konfiguratzen ditu bezeroen IP helbideak DHCP zerbitzarian. Bezeroen...