Hominidoen bilakaera eta presentzia Euskal Herrian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,79 KB
Australopithecus
Australopithecus-a Hego Afrikan aurkitu zuten eta orain dela 6,5-1 milioi urtekoa da. Garunaren bolumena 500 cm³-koa zuen. Ezaugarri garrantzitsuena hankabikoa izatea.
Homo Habilis
Homo Habilis-a orain dela 2-0,5 milioi urtekoa da. Garuneko bolumena 550-800 cm³-koa zuen. Asko handiagotu zen, beraz. Harrizko tresnak erabiltzen zituen; ehizan aldaketak izan ziren, antolatzea beharrezkoa zen eta, ondorioz, hizkuntza garatu zen.
Homo Erectus
Homo Erectus-a orain dela 1,6-1 milioi urtekoa da. Erectus izenak nahasketa sor dezake, Australopithecus-a eta Habilis-ak ere zutik ibiltzen ziren eta. Zientzialariek izen hori ipini ziotenean, artean ez zekiten beste hominidoak ere bazirela. Izena oso zabaldua dagoenez gero, ez zaio aldatu. Garunaren
español con un tamaño de 2,33 KB