Euskal poesia garaikidea: gorputza, natura eta gizartea
Kirmen Uribe: "Bisita"
Poemaren izena: "Bisita" (Bitartean heldu eskutik liburukoa, 2001).
Ospitaleko egoera gogor bat deskribatzen du. Arreba koman edo egoera kritikoan dago, eta familiak (ama, aita eta anaia) bisita egiten diote Zaintza Intentsiboko Unitatean. Poemak heriotzaren hurbiltasuna, familiaren tristura eta gaixoak sentitzen duen beldurra eta babes-beharra azaltzen ditu, heroinaren munduarekin lotura eginez hasieran.
Gaia: Gorputzaren ahotsak.
Jon Benito: "Autoerretratu gaurkotuak"
Poemaren izena: "Autoerretratu gaurkotuak" (Autoerretratu gaurkotuak liburukoa).
A olerkia: Natura eta gorputza
Alderdi fisiko eta organikoa lantzen du. Bere gorputza deskribatzeko metafora naturalak erabiltzen ditu (ilea basoa, oinak sustraiak, bihotza limoiondoa)...