Euskal olerkigintzaren bilakaera eta egile garrantzitsuak
Literatura Unibertsala
Poesiaren Ezaugarriak
Poesia, asmakizuna eta fikzioa esan nahi du, adierazpen artistiko zaharrena da. Garrantzitsuagoa da nola esaten den, zer esaten den baino. Horretarako, olerkariak literatura baliabideak ditu, zehatza eta laburra da, zenbait gramatika-elementu kentzen ditu elipsearen bitartez. Sarritan, ez dira prozesu logiko bati jarraituz aurkezten, eta hitzen ordena naturala eta komunztaduraren arauak hautsi litezke (hau lizentzia poetikoa da). Poetak gizakien kezkak bereganatzen ditu.
Olerkigintzaren Historia
Olerkigintzaren historia aldakuntza historikoei lotuta dago. Erdi Aroan, bulkada erlijiosoak bultzaturik, neurri handi batean, poesia Jainkoari zuzendua zen. Errenazimentua heldu zenean, mundu grekolatindarrerako...