Lanaldia, Ordutegia eta Soldata: Lan-baldintza Garrantzitsuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,68 KB
1. LANALDIA
Langileak bere lan-jarduera egiten ematen duen denbora da lanaldia. Lanaldia hitzarmen kolektiboan edo lan-kontratuan adostutakoa da, eta Langileen Estatutuak xedatutako mugak bete behar ditu.
Lanaldi Arrunta
- Urteko lanaldi arrunta: Asteko 40 ordu batez beste.
- Lanaldi erregularra: Aste guztietan ordu kopuru bera egiten da, egunean 9 ordu baino gehiago egin gabe (18 urtetik beherakoek, 8 ordu egunean, gehienez).
- Lanaldi irregularra: Asteko lanaldia aldatu egin daiteke, eta benetako lan-denbora egunean 9 ordutik gorakoa izan daiteke (18 urtetik behera ez).
Lanaldi Bereziak
Zenbait sektoretan izaten dira, eta eragina dute lanaldiaren iraupenean eta atsedenaldietan:
- Lanaldi murriztuak: Hotz-guneetako, meatzeen barrualdeetako eta abarreko lanak.
español con un tamaño de 23,18 KB
catalán con un tamaño de 3,37 KB