Ortegaren Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa: Bizitza eta Egia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB
Perspektibismoa
Perspektibismoa Ortegaren ezagutzaren teoriaren muina da. Perspektibismoaren ideia nagusia da ez dagoela errealitateari buruzko ikuspuntu egoki bakar bat, ikuspuntu egoki asko baizik. Errealitateari so egiten dion bakoitzak bere ikuspuntutik begiratzen dio, eta norberaren ikuspuntu edo perspektiba hori errealitatearen beharrezko osagaia da. Ezin da esan ikuspuntu bat besteen gainetik dagoenik.
Behatzaile guztiak ikuspuntu banatan dauden subjektuak direnez gero, perspektiba guztiek dute berezko balioa, elkarrekin bat ez etorri arren, eta are baliotsuagoak dira zenbat eta lotuago egon pertsonak berariaz duen ikuspegiari. Beraz, Ortegak nor bere ikuskerari leial izan behar zaiola aldarrikatzen du. Beste pertsonen iritziek balioa... Continuar leyendo "Ortegaren Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa: Bizitza eta Egia" »