Geologia hiztegia: delta, estuarioa, padura, mineralak eta sumendiak
Delta
Delta ibai batek bere ahoan, itsaso, estuario, aintzira edo urtegi batera isurtzen dituen urak sortzen duen hiruki formako lurraldea da. Delta bat sortzeko, hainbat baldintza bete behar dira:
- Ibaiak sedimentu ugari itsasoratu behar ditu.
- Itsas hondoak malda txikia izan behar du, jalkinak metatuz joan daitezen.
- Ibaia itsasoratzen den inguruan, itsasoak indar gutxikoa izan behar du, batetik, eta itsaslasterrik gabea, bestetik, ur-korronteek higakinak eraman ez ditzaten.
Estuarioa
Estuarioa ibaiaren bokalak 'kanal' moduko egitura bat sortzen du, baina ez edozein itxuratakoa; toki itxia da, neurri handi batean. Ibaiak eta itsasoak bat egiten duten tokia, baina nolabait babestua. Han ez dago ez ur-laster indartsurik, ezta ur sakonik ere. Estuario...