Ur basak eta ibaiak: higadura, garraioa eta sedimentazioa
Ur Basak eta Ibaiak
Ur Basak
Malan behera isurtzen diren ibilgu zehatzik gabeko azaleko urak dira. Euriak egiten duenean edo izotza urtzen denean sortzen dira, lurrak ura xurgatzeko ahalmena baino gehiago jasotzen duenean.
Ur Basen Ekintzak
- Higadura:
- Karkabak: Gehienez metro bateko ildaskak.
- Sakanak: Karkabetatik sorturiko ildo sakonak eta zabalak.
- Blandland: Karkabaz eta sakanaz osaturiko eskualde lehorretako lur eremu handiak.
Uharrak
Iraunkorrak ez diren eta emari oso irregularreko ibilgu beretik igarotzen diren ur korronteak dira. Mota desberdinak daude: mendi errekak, uadiak eta ranblak.
- Ranblak: Malda txikia eta ibilgu zabala eta laua duten uharrak dira. Lehor egon daitezke hilabete eta urte batzuetan zehar. Gero, denbora gutxian, sedimentuz betetako