Nekazaritza eta abeltzaintza: ustiapen moduak, ustiategia eta paisaia
Nekazaritza intentsiboa
Ahalik eta espazio txikienean kalitateko produktu asko ematen duen sistema da. Nekazaritza mota honetan lurra ez da deskantzatzen eta etengabe lantzen da. Hori teknika ezberdinen erabilerari esker posible da: hazi hautatuak, ongarriak, ureztapena, laboreen errotazioa. Honek guztiak inbertsio eta lan askoko nekazaritza sortzen du, baina errendimendu handikoa ere bai. Nekazaritza mota hau azalera txikiko eta populazio askoko espazioetan aplikatzen da (Espainian Levanten, Asian monzoi-guneetan).
Nekazaritza estentsiboa
Lur hedadura handietan eta azalera unitate bakoitzeko errendimendu baxuak lortzen dituen ustiapen forma da. Normalean monolaborantza (olibondoa, mahastia, zerealak) izaten da eta urtean uzta bakarra lor daiteke....