Barne migrazioak: tradizionalak eta gaur egungo korronteak

GeografíaActualizado el 7,4 KB

Resumen

Testuak herrialde baten mugen barruko biztanleria-mugimenduak aztertzen ditu, bi aldi nagusitan banatuta: migrazio tradizionalak (XIX. mendearen azkenetik 1975era) eta gaur egungo migrazioak (1975etik aurrera). Nekazarien exodoaren etapak, eragileak eta ondorio demografiko, ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak azaltzen ditu. Gaur egungo migrazio-korronteen motak eta joerak ere aztertzen ditu.

Puntos clave

  • Barne migrazioak herrialdearen mugen barruan gertatzen diren biztanleria-mugimenduak dira.
  • Migrazio tradizionalak XIX. mendearen azken herenetik 1975eko krisira bitartekoak dira, eta helburu nagusia lana lortzea izan zen.
  • Nekazarien exodoak bost etapa izan zituen, 1951 eta 1975 artean gailurra joz, hazkunde demografikoa, mekanizazioa eta industriaren loraldia eraginda.
  • Migrazio tradizionalen ondorioak demografikoak (biztanleriaren banaketa eta adin-egitura), ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak izan ziren.
  • 1975etik aurrera migrazioen bolumena apaldu zen, eta gaur egun laneko, etxebizitzako, itzulerako eta pendulu-mugimenduak nagusitzen dira.
  • Gaur egungo migrazioek autonomia-erkidegoen eta probintzien arteko desoreka demografiko eta ekonomikoak areagotzen dituzte.

Ponte a prueba

Barne Migrazioak

Herrialde baten mugen barruan gertatzen diren biztanleria-mugimenduak dira. Bi mota nagusi daude: tradizionalak eta gaur egungoak.

Barne Migrazio Tradizionalak

Ezaugarriak

  • XIX. mendearen azken herenaren eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean izan ziren.

  • Migrazioaren bolumena oso handia izan zen.

  • Zergatia lana lortzea izan zen nagusiki.

  • Emigratu zuten pertsona gehienak gazteak ziren, kualifikazio-maila apalekoak.

  • Migrazio-korronte gehienek noranzko bera izan zuten: landatik hiri industrializatu edo zerbitzu-hiri handietara.

Barne Migrazioko Korronte Tradizionalak

Urte-sasoiko edo Aldi Baterako Migrazioak (1870-1970)

Asmoa itzultzea izaten zen. Bi mota bereizten dira:

  • Urte-sasoiko lekualdatzeak, landa oso gutxi mekanizatuta zegoenez, nekazaritza-lanak egiteko.

  • Hirirako aldi baterako lekualdatzeak, landan lan gutxiago zegoen urte-garaietan, nekazaritzakoak ez ziren lanak egiteko (eraikuntzan, industrian edo zerbitzuetan).

Nekazarien Exodoa (1870-1975)

Landa-eremuetatik hiri-eremuetarako migrazioa da, betirakoa edo aldi luze baterakoa izaten zena. Arrazoi nagusiena ekonomikoa zen.

Emigranteak: Galiziako, penintsularen barrualdeko eta Andaluziako ekialdeko eskualde atzeratuetatik zetozen.

Joaten ziren helmugak: Kataluniako, EAEko eta Madrilgo industria-guneak; geroago, Mediterraneoko eta Ebroren harana, Levante, Balearrak eta Kanariak.

Nekazarien exodoan bost etapa bereiz daitezke:

  • XIX. mendearen amaiera eta 1930 artean: Nekazarien exodoa neurrizkoa izan zen. Arrazoiak:

    • Landaguneetan eskulana sobera egotea, filoxeraren krisiagatik eta labore-lurren mekanizazioagatik.

    • Lanpostuak sortu ziren industrian.

    • Herri-lanen gorakada, Primo de Riveraren diktaduran.

  • 1931 eta 1950 artean: Nekazarien exodoa gelditu egin zen. Arrazoiak:

    • 1930eko hamarkadako krisi ekonomikoa.

    • Gerra Zibila.

    • Gerraostea.

    Hiriek hornidura-arazo larriak izan zituzten; industriak lan-eskaintza murriztu zuen, gerrak eragindako hondamendiengatik, zaila zelako suntsitutakoa berreraikitzea. Bestalde, frankismoak landako biztanleria landa-eremuetan geratzea sustatu zuelako.

  • 1951 eta 1975 artean: Nekazarien exodoak goia jo zuen, batez ere 1960ko hamarkadatik aurrera. Arrazoiak:

    • Hazkunde demografikoa.

    • Nekazaritza tradizionalaren krisia, mekanizazioak eragindakoa.

    • Garapen-planen ondoriozko industriaren loraldia.

    • Turismoaren booma.

  • 1975etik aurrera: Nekazarien exodoak behera egin zuen. Krisia zela eta, migrazio-saldo positiboa murriztu edo are negatibo bihurtu zen. Krisiaren ondoren, nekazarien exodoa murrizteko lagungarriak izan dira nekazaritzaren teknifikazioa, landa-garapeneko politikak sustatzea, eta landa-ingurunean industriak, zerbitzuak eta hiri-bizitegiak ezartzea.

  • Gaur egun: Nekazarien exodoa oso txikia da.

Barne Migrazio Tradizionalen Ondorioak

  • Demografian:

    • Migrazioek biztanleriaren banaketan dauden desoreken zergatia azaltzen dute: barrualdea hustea eta periferian eta Madrilen dentsitate handiak egotea.

    • Sexuaren araberako egituran eragina izan dute, maskulinitate-indizea handitu dutelako.

    • Adin-egituran ere eragin dute, landaguneetan geratutako biztanleria zahartu eta hiri-biztanleria gaztetu egin delako.

  • Ekonomiaren arloan: Landa-eremuetan migrazioek, hasieran, biztanleriak baliabide gehiago izatea ekarri zuten, baina, denborarekin, jende gazte eta gaituena joatean produktibitatea eta errendimendua jaitsi egin baitziren.

  • Arlo sozialean: Asimilazio-arazoak sortu ziren, emigranteak balio tradizionaleko landa-komunitate batetik gizarte hiritar eta lehiakor batera lekualdatzean.

  • Ingurumenaren arloan: Ekosistema tradizionalak abandonaturik geratu ziren. Hiri handietan, hainbat arazo ekarri zituen, hala nola atmosferaren kutsadura, zarata eta hondakinak.

Gaur Egungo Barne Migrazioak

Ezaugarriak

  • 1975eko krisitik gaurdaino izan dira.

  • Migrazioaren bolumena apaldu egin zen, nekazarien exodoak behera egin zuelako.

  • Migrazioaren zergatiak askotarikoagoak dira: enplegua, etxebizitza, ikasketak…

  • Emigratzen duten pertsonak ere askotarikoagoak dira: adinean, prestakuntzan eta jatorrian.

  • Migrazio-korronteak noranzko anitzekoak dira.

Gaur Egungo Barne Migrazioko Korronteak

Migrazio-korronte Motak
  • Laneko migrazioak enpleguarekin lotuta daude, eta heldu gazteak izaten dira protagonistak. Landagune atzeratuetatik, gainbeheran dauden hiri industrializatuetatik eta hiriguneetatik datoz.

  • Etxebizitzarekin lotutako migrazioetan, etxebizitza merkeen bila dabiltzan gazteak edo ingurumen-kalitate handiko eremuetan bizi nahi duten klase ertain edo diruduneko heldu gazteak lekualdatzen dira.

  • Itzulerako migrazioak biztanleria jatorrizko emigrazio-eremuetara itzultzean datza. Krisi ekonomikoaren eta industria birmoldaketaren ondorioz erretiroa edo aurretiko erretiroa hartutako pertsonak izaten dira.

  • Ohiko edo pendulu-mugimenduak lana, ikasketak edo aisia direla medio egiten diren aldizkako lekualdatzeak dira.

Aldaketak Migrazio-korronteen Fluxuetan
  • Beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute.

    • Saldo positiboak dituzte, emigrazio-probintzia izanik joera hori irauli dutenek, inguruko probintzietako hiri handietara (adibidez, Toledok eta Guadalajak Madrildik jasotakoak).

    • Saldo negatiboak dituzte biztanleria urria dutelako, jarduera tradizionalak gailentzen direlako, eta historikoki emigratzaileak izan diren zenbait probintziak (adibidez, Zamora, Soria).

    • Saldo aldizka positiboak eta negatiboak dituzte: krisialdietan probintzia emigratzaile batzuek saldo positiboak izan ditzakete emigranteak itzultzen direlako; eta saldo negatiboak, krisiak sakonki eragiten dienean, emigrante horiek galtzen dituzten probintzia immigratzaile batzuek.

    • Hazi egin dira eskualde bereko probintzien edo probintzia bereko udalerrien arteko migrazioak. Arrazoiak:

      • Ekonomia-jardueren eta biztanleriaren zati bat inguruko udalerri merkeagoetara hedatu izana.

      • Landa-garapenerako politiken bultzadaz.

Gaur Egungo Barne Migrazioen Ondorioak

  • Laneko migrazioek autonomia-erkidegoen eta probintzien barneko desoreka demografiko eta ekonomikoak areagotzen dituzte.

  • Etxebizitzarekin lotutako hiri barneko migrazioek hiriguneko eremu igorleen zahartzea eta kanpoalde hartzaileetan biztanleriaren hazkundea eragiten dute.

  • Emigranteen itzulerako migrazioek erretiratuak hartzen dituzten eremuak zahartzea eta gazteenek negozio edo jarduera berriak sortzea eragiten dute.

  • Lanarekin eta ikasketekin lotutako pendulu-mugimenduek zirkulazio-arazoak sortzen dituzte hiri handietako sarbideetan.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira barne migrazio tradizionalak?

XIX. mendearen azken herenaren eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean izan ziren migrazioak, nagusiki lana lortzeko helburuarekin. Gehienak landa-eremuetatik hiri industrializatu edo zerbitzu-hirietara joan ziren.

Zer da nekazarien exodoa?

Landa-eremuetatik hiri-eremuetara izandako migrazioa, betirakoa edo aldi luzekoa izaten zena. Arrazoi nagusia ekonomikoa zen.

Zein dira gaur egungo barne migrazioen korronte nagusiak?

Laneko migrazioak, etxebizitzarekin lotutakoak, itzulerako migrazioak eta ohiko edo pendulu-mugimenduak. Askotarikoak dira eta noranzko anitzekoak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi ziren barne migrazio tradizionalak?
2. Zein etapatan joan zen nekazarien exodoa gailurrera?
3. Zein izan zen migrazio tradizionalen arrazoi nagusia?
4. Zein ondorio demografiko izan zuten migrazio tradizionalek landa-eremuetan?
5. Zein da gaur egungo migrazio-korronteen ezaugarri bat?
6. Zer da pendulu-mugimendua?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.