Iberiar Penintsulako erliebe unitate nagusiak eta geologia
Eremu Silizeoa
Aro Paleozoikoko zokalo zatia da. Aro Paleozoikoan gertatutako Orogenesi Hertziniarraren ondorioz azaleratutako zokalo zatia da, material gogorrez osatua.
Iberiar Penintsulan erliebe unitate hauek hartzen ditu:
- Galizia-Leongo Mendigunea
- Kantauriar Mendikatearen mendebaldea
- Erdialdeko Mendikatea
- Toledoko Mendiak
- Sierra Morena
- Goi-lautadaren mendebaldeko penilautadak
Kataluniako mendien eta Mendikate Betikoaren zati batzuk ere eremu honetakoak dira. Eremu hauetako erliebea granitikoa da, eta bertan higadura faktorerik eraginkorrena izotza da. Harkaitzak, uhin formak eta mendilerroak dira eremu honetako erliebearen forma esanguratsuenak.
Kareharrizko Eremua
Sekundarioan zehar Mazizo Hesperikoaren inguruan eta itsas fosetan jalkitako eta Tertziarioan...