Begiko Akatsak eta Argazki-Kamera
Begiko Akatsak
Begia sistema optiko bat da, eta akatsik ez duenean, irudia erretinan eratzen da. Baina begiko sistema optikoan dauden atal ezberdinen arteko erlazioa ez da beti egokia izaten. Honen eraginez, funtzionamendu akats batzuk sortzen dira:
Miopia
Begi miopeak ondo fokatzen ditu hurbileko objektuak, baina ezin ditu urruneko objektuak fokatu. Efektu hori begi globo luzatu batek edo sistema optikoaren gehiegizko konbergentziak sor dezake. Horren ondorioz, urrutiko objektuen irudia kristalinoaren eta erretinaren artean fokatzen da, eta, beraz, ez da irudi garbia jasotzen. Konbergentzi handi horren ondorioz, hurbileko objektuak fokatzeko arazorik ez du izaten. Miopeak hurbileko puntua oso gertu dute eta, ondorioz, gertuko bista hobea dute...