Soinuaren eta Argiaren Oinarrizko Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Soinua
Soinua: Gorputzaren bibrazioaren eraginez sortzen den fenomeno fisikoa da.
Hedapenaren ezaugarriak
- Ingurune materiala behar du, ez da hutsean hedatzen.
- Lerro zuzenean eta alde guztietara hedatzen da.
- Energia garraiatzen du.
- Hedapen-abiadura ingurunearen araberakoa da.
Soinuaren ezaugarriak
- Intentsitatea (Bolumena): Soinu apalak eta ozenak bereizten dituen ezaugarria da.
- Tonua: Soinu altuak eta baxuak bereizten dituen ezaugarria da.
- Tinbrea: Soinuaren jatorria bereizten duen ezaugarria da.
Soinuaren portaera eta uhinak
Uhinak: Energia espazioko puntu batetik bestera hedatzeko moduak dira uhinak.
Soinuaren abiadura: Airean 340 m/s eta uretan 1500 m/s.
Soinuaren portaera: Objektu biguna aurkitzen badu, xurgatu egingo du; objektu gogorra bada, itzuli egingo du.
Oihartzuna: Soinu baten errepikapen garbia da. Soinuak jotzen duen oztopoa 17 m edo urrunago badago, portaera islatu egingo da.
Erreberberazioa: Soinu baten errepikapen nahasia da. Oztopoa hurbil dagoenean (17 m baino gutxiago), itzulian datorren soinua ez dugu desberdintzen.
Argia
Argia: Uhinez osatuta dago. Argiari esker ingurunea ikusten dugu; norabide guztietan eta lerro zuzenean hedatzen da.
Argiaren portaera
Islapena: Argi-izpiak lerro zuzenean hedatzen dira, eta ispilu edo gainazal leundua duen gorputz batera iristen direnean islatu egiten dira.
Errefrakzioa: Argi-izpiak inguru jakin batetik bestera aldatzen dira (airetik uretara, esate baterako). Inguru batetik bestera aldatzerakoan, argi-izpi horien abiadura aldatu egiten da.
Ostadarraren hedapena
Eguzkiaren argi-izpi zuriak ur-tanten barnetik pasatzen direnean, koloretan deskonposatzen dira, euri-tanta horiek guztiak prisma txikiak balira bezala.
Koloreak: Eguzkitik datozen argi-izpiek objektu bat argitzen dutenean, objektu horrek xurgatu egiten ditu izpi batzuk.
Lenteak
Argia era kontrolatuan desbideratzeko gaitasuna duten gorputz gardenak dira.
- Dibergente: Argia sakabanatzen dute.
- Miopia: Irudia erretinaren aurrean sortzen da.
- Konbergente: Argia biltzen dute.
- Hipermetropia: Irudia erretinaren atzean sortzen da.