Lanaren garrantzia, langabezia eta merkatuaren hutsegiteak: laburpena
Lanaren Garrantzia eta Langabeziak Sortutako Ondorioak
Zergatik da lana izatea hain garrantzitsua?
Mantenua behar dugulako guretzat eta gure familiarentzat. Izan ere, lanari esker gure diru sarrera nagusiena hartzen dugu: soldata. Bestalde, lana izateak pertsona bezala garatzen laguntzen gaitu.
Zer ondorio ditu langabeziak?
- Oro har: Ez da herrialdearen ahalmen osoa erabiltzen eta ez da eraginkorra.
- Estatuarentzat: Diru sarrerak gutxitzen dira (Gizarte-segurantzako kotizazioa eta gaineko zergak). Bestalde, gastu publikoa handitu egiten da (langabeziako prestazioak eta gizarte-laguntzak).
- Norberarentzat: Diru sarrerak txikitzean, bizi kalitatea ere txikitzen da. Horrez gain, arazo pertsonalak eragin ditzake: autoestimuaren beherakada eta familia harremanak