Izerdi landuaren garraioa eta izerdi gordinaren mekanismoak: floema, xilema eta estomak
FLOEMA
A: landare-hostoetako parenkima klorofilikoan ekoitzitako gluzidoak eta osagai organikoak, floemako zelula laguntzaileetara pasatzen dira. Hortik eta plasmodesmoetan zehar, hodi kribosoetan sartzen dira.
B: solutu-
kontzentrazioa handitzen da. Ondorioz, ura sartzen da hodietara (osmosi bidez). Ur hori aldamenean dagoen xilemako zeluletatik dator.
C: Ura masioki sartzen denez,handitzen da hodien barruko presio hidrostatikoa. Izerdi landuari, presio txikiagoko inguruetara eramaten du (organo kontsumitzaileetara, bai gorantz, bai beherantz).
D: hustubideetara iritsitakoan, garraio aktiboz pasatzen da izerdi hodi kribosoetatik behar duten zeluletara. Ondorioz, solutu-kontzentrazioa txikiagotzen denez, ura osmosi bidez ateratzen da hodi kribosoetatik
...