Bioteknologia eta Ingeniaritza Genetikoa: Aurrerapenak eta Aplikazioak
Bioteknologia eta Ingeniaritza Genetikoa
0. Orokorrak
Bioteknologia
Bizidunak, bizidunetatik lortutako produktuak edo prozesu biologikoak erabiltzea gizakiarentzat interesgarriak diren produktuak lortzeko. Historikoki egin izan du gizakiak:
- Ogia egitean, edari alkoholdunak, esnekiak.
- Hautatutako animaliak gurutzatuz.
- Kultiboak hobetuz (landare erresistenteenak eta produktu onenak ematen zituztenak aukeratuz).
Ingeniaritza Genetikoa
Gene bat edo gene-talde bat manipulatuz (kanporatuz, txertatuz edo eraldatuz), zelulen eta bizidunen osaera genetikoa aldatzea ahalbidetzen duten tekniken multzoa da. Bioteknologiaren atala da.
1. DNAren Anplifikazioa (PCR)
Zer da PCR-a?
DNA-zati batekin lan egin ahal izateko, honen kopia ugari behar dira. Kopia hauek egiteko,...