Digestio Aparatuaren Anatomia eta Funtzioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,95 KB
1. Digestio Aparatuaren Anatomia Orokorra
Digestio hodia edo hodi gastrointestinala honako atalez osatzen da: Ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, hesteak, ondestea eta uzkia. Organo osagarriak (listu-guruinak, gibela, behazun-xixkua eta pankrea) ere sistema honetara irekitzen dira.
1.1 Digestio Aparatuaren Organoen Pareten Geruzak
Organoen paretek, kanpotik barrurantz, 4 geruza dituzte:
- Mukosa: Barneko geruza. Epitelioz osatua, maiz berritzen da. Funtzioak: babesa, jariaketa eta xurgapena.
- Submukosa: Ehun konektiboa. Odol hodi, nerbio gehiago eta guruinak ditu.
- Muskularra: Bi motatako muskuluak ditu:
- Muskulu eskeletikoa: Erdiko hestegorriraino eta uzkiko esfinterrean.
- Muskulu leuna: Gainerako ataletan.
- Serosoa: Kanpoko geruza, errai-peritoneoa deitua.
español con un tamaño de 4,5 KB