Birusen eta bakterioen ugalketa, mutazioak eta gaixotasun infekziosoak: galdera-erantzunak
Organismo zelulaniztun baten zelula bat agente mutageniko baten eraginpean jartzen bada, zer eragin izan dezake DNAren baseen sekuentzian? Beti transmitituko zaizkie eragin horiek ondorengoei?
Trantsizioan, base puriko bat beste base puriko baten ordez edo base pirimidiniko bat beste base pirimidiniko baten ordez. Transbertsioan, base puriko bat base pirimidiniko batekin ordezten da, edo alderantziz.Ez, bakarrik transmitituko zaie zelula germinaletan gertatzen bada mutazioa.
DNAren erreplikazioaren funtsezko ezaugarriak hauek dira, besteak beste: noranzko bikoa eta erdi kontserbakorra, eta 5’ → 3’ zentzuan egiten du aurrera.Azaldu ezaugarri horietako bakoitzaren esanahia. Erdi kontserbakorra:DNA kateak banandu egiten dira, eta horietako
...