Bio 2.2

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,32 KB

Natura

1.- herentzia. karaktere hereditarioak

  • Genetika: izaki bizidunen arteko aldakortasuna sortzen duen elementu hereditarioak aztertzen dituen zientzia.
  • Zelula baten egitura:

    Mintz plasmatikoa: ingurunetik babestu eta honekin substantzia trukea erregulatzen duen zelularen kanpoko geruza.

    Zitoplasma: funtzioak kontrolatzen dituzten organulu zelularrak dauden substantzia likatsua.

  • Nukleoa: Zelularen funtzioak kontrolatzearen arduraduna.
  • ADN: zelularen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko informazioa gordetzen duena.

    Nukleoaren barnean dago

  • Egiturak:

    Kromatina: itxura haritsuzko masa osatzean

  • Kromosoma: zatitzeko hartzen duen egitura definitua

2.- kromosomak eta geneak

  • Geneak: karaktere hereditario jakin baten informazioa gordetzen duen ADNaren zatiak
    • Genoma: espezia baten karaktere hereditario guztiak zehazten duten gene multzoari.
    • Ugalketa prozesuaren bidez transmititzen da hurrengo belaunaldira, amarenak eta aitarenak elkartuz eta ezaugarri ezberdineko indibiduoa sortuz.
  • Interfasean:
    • Kromatina: material genetikoa ordenarik gabe
  • Zatitzear dagoenean:
    • Kromosoma: ADN kate biribilduak dira.
      • Zatiak: Kromatida eta Zentromeroa (Kromatiden lotura puntua)
      • Kromosoma kopiatu egiten da zatitzeko.
      • Bikote homologoak: kromosomak binaka daude informazio mota berdinarekin.
        • Beti kopuru bera izaten da espezie baten zeluletan.
          • Ugalketarako ez diren zelulek edo somatikoek: 2n (diploidea)
          • Ernaltze zelulek edo gametoek: n (haploidea)
        • Bikoteko biek ezaugarri berezi eta berdinak dituzte (tamaina, zentromero kokapena…) kariotipoak sortuz.
        • Kariograma: kariotipoaren irudikapena.

3.- ugalketa zelularra

mitosia

  • Honekin bi zelulek kromosoma-kopuru berdina dute.
  • Interfasea: ohiko eginkizunez aparte material genetikoa bikoizten da
  • Profasea:
    • Kromosomak ikusgai izaten hasten dira, kontrakzio prozesu batengatik
      • Bi kromatida eta zentromero batekin
    • Mintz nuklearra desegiten hasten da eta kromosomak aske daude zitoplasman
    • Zentrioloak zelulen mutur banatik ardatz akromatikoa sortzen dute.
  • Metafase:
    • Kromosomak guztiz bereizi dira eta ekuatore planoan ordenatzen dira
    • Zenrtomeroak ardatzaren harizpiekin hartzen dituzte
  • Anafase:
    • Kromosoma zentromeroetatik zatitu eta bi kromatidak bereizten dira
    • Ardatzaren harizpiek muturetarantz eramaten dituzte
  • Telofase:
    • Muturretara heltzean mintz nuklearra sortzen dira
    • Kromosomak kromatinan bihurtzen dira berriro
    • Zitoplasma ekuatore-planotik zatitzen hasten da

meiosia

  • Gametoek ohiko kromosoma-kopurua baleukate ernalketan, zigotoak kromosoma kopuru bikoitza izango lukete, eta belaunaldiz belaunaldi gehiagotuko zen.
    • Horretarako gonadetan meiosi izeneko prozesu bereziarekin zatitzen dira
  • Prozesua: Profase Ià Metafase Ià Anafase Ià Telofase Ià Profase IIà Metafase IIà Anafase IIà Telofase II

4.- kromosoma homologoak eta gene aleloak

  • Zelula somatiko guztiak 23 kromosoma pare dituzte.
    • Pare bakoitzak posizio berdinean eta karaktere berdinerako bi gene dituzte
  • Aleloak: gene berdinaren forma alternatiboak.
    • Kromosoma homologoetan, posizio berdinean daude eta karaktere berdina kontrolatzen dute.
    • Konbinazio motak:
      • Homozigotoa: homologoen bi aleloek informazio berdina dute
      • Heterozigotoa: homologoen bi aleloek informazio ezberdina dute

4.1.- Zein gene agertzen dira?

  • Genotipoa: indibiduo baten gene multzoa.
    • Indibiduo bakoitzak karaktere bakoitzerako gutxienez bi gene du, baina batzuk ez dira beti kanpora agertzen.
      • Gainartzaileak: kanpora agertzen dena. Genearen lehen hizkia larriz
      • Errezesiboa: kanpora agertzen ez dena gainartzaile batekin agertzean. Genearen lehen hizkia xehez irudikatua.
  • Fenotipoa: indibiduo batengan kanpora agertzen diren geneak.
  • Hala ere, kanpo ingurunea genea modu batez edo bestez agertzeko garrantzitsua da:
    • Adib.: altueraßelikadura

4.2.- nola transmititzen dira geneak?

M

m

M

MM

Mm

m

Mm

mm

  • Adibidea: gizonak Mm geneak, emakumeak Mm geneak
    • Gameto batzuk M eta besteak m genea dute
    • ¼ du errezesiboa agertua, ¾ gainartzailea agertua

4.3.- kodominantzia

  • Kodominantzia: bi aleloak ekipotenteak badira (bietako ezta bat gailentzea bestea) tarteko ezaugarriak edo biak agertzea.
    • Adib.:gizakion odola (A+B=AB)

5.- mendel eta herentziaren legea

  • Arraza purua=homozigotikoa: hainbat eta hainbat belaunalditan, karaktere berdina agertzen zuten landareak.

5.1.- mendelen lehen legea

  • Lehenengo belaunaldi filialaren (F1) uniformitatea: arraza puruen arteko gurutzaketaren ondorengo guztiak berdinak dira.
    • Belaunaldi hori bi puru ezberdinen heterozigotikoa delako eta beraz beti gene gainartzailea agertuko da, eta errezesiboa gaindituko du.

5.2.- mendelen bigarren legea

  • Karaktereen segregazioa: F1-eko hibridoak gurutzatzean F2-ko  aleetean karaktere errezesiboak agertzen dira berriro.
    • Karaktere jakin bakoitza determinatzen duten aleloak bereizi egiten direnez gametoak sortzean, bateratu egin daitezke F1-eko arraza puruak sortuz berriro (eta beraz, errezesiboa 3:1 eko proportzioan agertuz).

5.3.- mendelen hirugarren legea

  • Faktoreen independentzia: karaktere bakoitza determinatzen duten geneak bakoitza bere aldetiko transmititzen da.
    • Frogatzeko bi karaktereetako arraza puru (gainartzaile bietan eta errezesibo  bietan) arteko hibridoen gurutzaketa egitean, karaktere bakoitzeko aleloa bere aldetik joaten da:
      • 9/16 HhLl edo HHLL
      • 3/16 Hhll edo HHll
      • 3/16 hhLl edo hhLL
      • 1/16 hhll

6.- herentziaren teoria kromosomikoa

  • Faktore hereditarioak kromosometan zeudela ondorioztatu zuten
    • Paralelismoa bazela faktore hereditarioen transmisioaren artean ikustean
  • Mendelen faktore hereditarioari gene izena jarri zioten
  • Morganen Herentziaren Teoria Kromosomikoa
    • Drosophila melanogaster edo ozpin-eulia erabiliz
    • Kromosoma pare ezberdinak daude:
      • Autosomak: kromosoma homologoen pareak
      • Besteak:
        • Heterokromosomak: ar baten XY ezberdintasun morfologikoan
        • Kromosoma sexualak: sexua determinatzen dutelako XX eta XY
    • Gene multzokatuak: Karaktere hereditario asko multzoka transmititzen dira (drosophilan 4 multzo). Hortik geneak kromosometan egotea eta heredatzea batera gehienetan.
    • Geneak linealki kokatuta daudela kromosometan
    • Kromosoma zatien elkartrukatzea birkonbinatze fenomenoarekin batera dator

Mendelen legeak, eguneratuta

  • Lehen legea: bi arraza puruen arteko ondorengo hibridoak uniformeak dira genotipo eta fenotipoan
  • Bigarren legea: lenengo belaunaldian sortutako hibridoak gurutzatzean karaktereak bereizi eta fenotipo ezberdinak dituzte
  • Hirugarren legea: karaktere ez antagonikoak bere aldetik heredatzen dira.

7.- kode genetikoa

  • Edozer gauza edo izaki sortzeko jarraibideak ADN molekuletan daude.
    • Lau unitate kimikoen ordenaketa ezberdinetan oinarritua (base)
  • ADN molekula:
    • Helize bikoitzeko egitura du, elkarri lotutako bi basez bateratua.
    • Baseak:
      • AdeninaßàTimina
      • ZitosinaßàGuanina
  • Zelulak zatitzean kopia berdina sortzeko:
    •  ADNa askatu egiten da elkarri lotutako baseak bereizi egiten dira
    • Aske geratutako bi kate zatiak osatzen hasten dira bakoitza bere aldetik
  • Geneak proteinak (aminoazido sekuentziak) fabrikatzeko beharrezko jarraibideak gordetzen dituzte.
    • Proteinak egiturak, funtzioak eta metabolismoa kontrolatzen dute.
    • Nukleotik kanpo fabrikatzen dira:
      • Hortarako ARN kate mezulari bat ADN gene bat kopiatzen du eta zitoplasmara ateratzen da informazioarekin.
      • ARN hiru baseko talde bakoitzari lotuko zaio 20 aminoazidoetatik bat
  • Mutazioa: ADNaren bikoizketan nekez gertatzen diren akatsak.
    • Hori ARN mezularian grabatuko da eta gaixotasun larriak sor ditzake.

Entradas relacionadas: