Fotosintesia, Ekoizpena eta Ziklo Biogeokimikoak

Biología6,97 KB

Fotosintesia eta Ekoizpena

Ekoizpen Primarioa eta Sekundarioa

  • Fotoautotrofoek fotosintesi bidez hartutako substantzietatik:
    • Energia lortu.
    • Soberan dutena biomasa bihurtu.
  • Ekoizpen Primarioa: Ez-organikotik organikoa sortzea (autotrofoak).
  • Ekoizpen Sekundarioa edo Kontsumitzailea: Beste izaki bizidun batzuek lortutako organikotik substantzia propioak ekoiztea (heterotrofoak).

Eraginkortasun Energetikoa edo Ekologikoa

  • Energiaren zati bat lan bihurtzen da eta bestea xahutu egiten da.
  • Ekoizpen Guztia = Metabolismoa + Ekoizpen Garbia
    • Ekoizpen Gordina/Guztia: Fotosintesiaren kasuan, molekula organikoetan bildutako energia kantitate jakina.
    • Ekoizpen Garbia: Produkzio guztiari kostuak edo gastuak kentzean geratutakoa.

Kate, Sare eta Piramide Trofikoak

  • Ekosistema batean izaki bizidunek duten elkarrekiko dependentzia nagusia elikadura da (harreman trofiko edo elikadura harremanak).
  • Sare Trofikoa: Ekosistema batean bizi diren populazioak eta beraien arteko harremanak erregistratzean sortzen den sare trinkoa.
  • Kate Trofikoak: C atomo batek (adibidez) ekoizle primarioetatik hasita hainbat kontsumitzaileen konposiziotik pasaz sortzen den segida irudikatzen duen eredua.
    • Maila Trofikoak: Organismoak esplotatzen duten maila trofiko gorenaren arabera kokatzen dira.
  • Piramideak:
    • Biomasa Piramideak: Maila jakin batekoek behekotik jasotako materia eta energiaren zati txiki bat goikora pasatzen dela irudikatzen du.
      • Beraz, energia erabilgarria gutxituz joaten da mailatik mailara.
    • Energia Piramidea: Maila trofikoetako produkzioa irudikatu.
      • Beti produkzio gordinaren eta kontsumitutakoaren diferentzia handiagoa da beheko mailetan, beraz, ez daude alderantzizkoak.
      • Forma:
        • Pasatzen den kantitatearen arabera.
        • Hurrengo mailara pasatzeko energia, bihurtzeko eraginkortasunaren araberakoa.

Produkzio Gordina eta Garbia Ekosistemetan

  • Ekoizpen Gordina = Arnasketa + Ekoizpen Garbia
    • Ekoizpen Gordina: Denbora bitarte jakin bateko ekoizpen primarioa.
    • Arnasketa: Autotrofoek energia lortzeko erabiltzen duten ekoizpen gordinaren zatia.
    • Ekoizpen Garbia: Kontsumitzaile primarioek aprobetxa dezaketen soberakina.

Materiaren Zirkulazioa

  • Ziklo Biogeokimikoak: Naturan ezinbestekoak diren elementuak maila trofiko eta biotopoan (bizidunen egiturak sortu eta mantenduz eta hauen funtzionalitatea ziurtatuz) birziklatzean egiten duten desplazamenduen segida.
    • Biologiarekin eta geologiarekin lotura duten osagaiak izendatu.
    • Zikloa (1-2-3-4-1…).
  • Autotrofoek materia minerala hartu eta organiko bihurtu.
  • Kate trofikoekin beste organismo batzuetara pasa.
  • Pasatzean zatika inorganiko bihurtzen joan.
  • Mikroorganismo transformatzaileek hori hartu eta ekoizleek aprobetxatzeko bihurtu.

Ziklo Biogeokimikoak

Uraren Zikloa

  • Ura hidrogenoz eta oxigenoz osatua da.
  • Galera garbirik gabe ixten da uraren zikloa.
    • Magmaren aktibitatetik ere isurtzen da, galerak betetzen.

Karbonoaren Zikloa

  • Landare berdeek hidrosfera eta atmosferako CO2 hartu eta sintetizatu.
  • Landare-materia organikoa 1. eta 2. mailako kontsumitzaileetatik eta deskonposatzaileetatik pasa:
    • Parte bat CO2 bihurtu arnasketan.
    • Beste zati bat lurzoruan ikatz edo petrolio modura (Erretzean CO2 bihurtu).
  • CO2 zati bat karearrietara pasatzen da.

Oxigenoaren Zikloa

  • Oxigenoa biomolekuletan funtsezko elementua da eta bizidunen prozesu metaboliko askotan hartzen du parte.
    • Arnasketa: Atmosferatik eta hidrosferatik oxigenoa hartu eta CO2 askatu.
    • Fotosintesia: CO2 hartu eta oxigenoa askatu atmosfera eta hidrosferara.

Nitrogenoaren Zikloa

  • Atmosferako N2 → Amoniako (NH3): Bakterio bidezko finkapena edo tximisten deskarga elektrikoen ondorioz.
  • Amoniako → Nitrito (NO2-) → Nitrato (NO3-): Bakterio nitrifikatzaileak.
  • Nitrato (uretan) → Landare (asimilazio edo xurgapenaren bidez) → Animaliak.
  • Animali eta Landare → Amoniako: Deskonposatzaileek nitrogenoa degradatu eta amoniakoa sortu (amonifikazioa).
  • Nitrato → Atmosferako N2: Bakterio desnitrifikatzaileak.

Fosforoaren Zikloa

  • Fosforoa naturan fosfato moduan agertzen da, harri fosfatatu edo guano gisa.
  • Bizidunetan biomolekula askoren osagai nagusietakoa da (ADN, adibidez).
  • Uretan disolbatua → Landareetara → Elikadura katera.
    • Hondakinak → Haitz fosfatatuak: hezurdurak lurreratuz.
    • Hondakinak → Uretara → Itsasoa →
    • Arrain → Hegazti → Guanoa → Lurzorua.
  • Itsaspean sedimentatu (ezin da berrerabili prozesu geologiko handi batek azalera ateratzen ez badu).

Ekosistemen Aldaketa Naturalak

  • Urteetan zehar ekosistema baten komunitatean eta baldintza fisikoetan aldaketak daude; hauek segidak eta fluktuazioetan taldeka daitezke.

Segidak

  • Segidak: Komunitateetan gertatzen diren aldaketa mailakatuak dira eta nahiko egonkorra den komunitate-mota sortzen dute.
    • Garapen-aldiak mailakatuak eta gero eta konplexuagoak dira.
    • Etapa horien iraupena oso aldakorra da.
  • Prozesuan zehar komunitateei biotopoaren baldintza berriek eragiten diete.
    • Baldintza horietara hobeto egokituak dauden espezie bat agertzean, bertako batzuk ordezkatuko ditu.
  • Komunitateek bata bestearen atzetik izaten dute segida, biotopoan egonkor kontserbatzeko gai izan arte (Klimax).
    • Batzuk area geografiko batek beti klimax berdina emango duela diote.
    • Beste batzuk komunitate bakoitza errepika ezina dela.
  • Motak
    • Lehen Mailako Segida: Aurretik bizitzarik izan ez duen area despopulatu batean hasten denari.
    • Bigarren Mailako Segida: Hondamen ekologiko baten eraginez hondatua geratu den biotopo batean hasten denari.
      • Lurzorua eta landaredia ez dira guztiz hondatuak izan.

Descargar

PDF Word HTML