Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokrazia, Konstituzioa eta Autonomia
Resumen
Dokumentuak Espainiako Trantsizioa azaltzen du, Francoren heriotzatik (1975) PSOEren garaipenera (1982) arteko aldia. Erreforma Politikorako Legea, 1977ko lehen hauteskundeak, Moncloako Itunak eta 1978ko Konstituzioa aztertzen ditu, baita autonomia erkidegoen sorrera eta Gernikako Estatutua ere. Azkenik, indarkeria, 1981eko estatu-kolpe saiakera eta 1982ko hauteskundeak jorratzen ditu.
Puntos clave
- Trantsizioa 1975ean Francoren heriotzarekin hasi eta 1982an PSOEren garaipenarekin amaitu zen.
- 1976an Adolfo Suarez Gobernuko presidente izendatu zuten, frankismoaren sektore aperturistetatik.
- 1977ko Erreforma Politikorako Legeak Gorte frankistek euren burua desegitea eta hauteskunde demokratikoak onartzea ekarri zuen.
- 1977ko hauteskundeetan UCD irabazi zuen; PSOE bigarren, PCE hirugarren izan ziren.
- 1978ko Konstituzioa abenduaren 6an erreferendumez onartu zen; Euskal Herrian abstentzioa izan zen gehiengoaren hautua.
- Konstituzioak Espainia Estatu Sozial eta Demokratiko gisa definitzen du, monarkia parlamentarioa ezartzen du eta autonomia erkidegoak onartzen ditu.
- Gernikako Estatutua 1979an onartu zen, eta 1980ko martxoan lehen hauteskunde autonomikoak egin ziren Euskadin.
GAIA. Trantsizioa (1975-1982)
Espainiako Historian, 1975 (Francoren heriotza) eta 1982 (PSOEren garaipena hauteskunde orokorretan) arteko aldiari Trantsizioa deitzen zaio. Demokrazia pixkanaka berreskuratu zen garai asaldatu honetan, eta, gaur egun oraindik mantentzen den 1978ko Konstituzioa izan zen aro honetako lorpen handienetako bat.
Erreforma Politikorako Legea
Francok izendatutako Carlos Arias Navarroren gobernu labur eta errepresiboaren ondoren, 1976an, Erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko Presidente, frankismoaren sektore “aperturistena” gailenduz. Beraien eskutik, Gorte frankistek euren burua desegitea eta hauteskunde libre eta demokratikoak onartzea lortu zen “Erreforma politikorako Legearen” bidez (1977), “hausturarik gabeko hausturari” hasiera emanez. Espainia mendebaldeko Europako diktadura bakarra zen eta europarren bateratze prozesua ere martxan zegoen (EEE); argi zegoen bi aukera baino ez zitzaizkiola gelditzen Espainiari: isolamendua edo trantsizio demokratikoa. Frankismoaren kontrako alderdi guztiak “platajunta” deituriko organoaren bidez hasi ziren demokraziarako bidean presionatzen. Hauek guztiak legeztatuak izan ziren, baita Alderdi Komunista (PCE/EAK) ere; azken honen legeztatzeak frankista askoren haserrea piztu zuen. Urte berean, 1977an, preso politikoen askapena bideratu zuen “Amnistiaren Legea” onartu zen, baina lege honek, 40 urte iraun zuen diktadurako arduradunek inori konturik eman behar ez izatea ere ekarri zuen.
Indarkeria eta Zailtasunak
Demokraziarantz proposaturiko bide horren aurkakoak ere egon ziren: frankismoari lotutako eskuin muturra (Fuerza Nueva), muturreko komunistak (GRAPO) eta nazionalismo erradikalak (ETA Euskadin eta Terra Lliure Katalunian), besteak beste. Garai zailak izan ziren. Horren erakusle dira Madrilen ultraeskuindarrek eragindako “Atochako sarraskia” abokatu ezkertiarren kontra, Gasteizeko bost langileen erailketa poliziaren esku, edo ETA eta GRAPOren ekintza terroristak. Indarkeria nonahi ugaltzen ari zela zirudien, eta ondorioz, gobernuak, trantsizio prozesua bera arriskuan jarriko zuen salbuespen-egoera dekretatu zuen.
Don Juan printze oinordekoak koroari uko egin zion bere seme Juan Carlos I.aren alde. Gogoratu Juan Carlos jada erregegai izendatu zuela Francok erregimen frankistari leial izango zitzaiola zin egin ondoren.
Lehen Hauteskunde Demokratikoak
Lehen hauteskunde demokratikoak (1936tik) 1977an egin ziren. Hauteskunde hauetan Adolfo Suarezen UCD (Unión de Centro Democrático) gailendu zen, atzetik, bigarren indar gisa, PSOE gelditu zelarik. Tarte handiagoarekin, legeztatu berria zen Alderdi Komunista gelditu zen hirugarren indar gisa (Dolores Ibarruri eta Rafael Alberti erbestetik itzuli ziren), eta honen atzetik frankismoaren oinordeko “moderatuenak”, AP (Alianza Popular). Bestalde, Frankismoa zurruntasunez babesten zuen ultraeskuinak ez zuen ordezkaritza parlamentariorik lortu. Euskadin eta Katalunian, abertzaleek, lehen postua eskuratu zuten euren lurraldeetan (CiU eta EAJ).
Moncloako Itunak eta 1978ko Konstituzioa
Gobernu berriak krisi ekonomiko eta industrial handiari, gatazka sozial larriari eta inflazio nola langabezia tasa handiei egin behar izan zien aurre. Arazo horiei irtenbidea emateko eta demokraziarantz abiatzeko, «Moncloako Itunak» sinatu ziren Gorteetan ordezkaritza lortu zuten alderdi politiko guztien artean. Ildo beretik, 1978ko Konstituzio proiektua idatzi eta onartu zen. Konstituzio hori egiteko, Konstituzio Batzorde bat aukeratu zen, eta lehen zirriborroa egin zen. EAJk abstentzioaren alde egin zuen. Baina, Kongresuan eta Senatuan eztabaidatu ondoren, azken testua Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkuran onartu zen. Azkenik, 1978ko abenduaren 6an, Konstituzio Proiektuari buruzko erreferenduma egin zen, eta Espainiako herritarren gehiengoak onartu zuen. Euskal Herrian, ordea, abstentzioa izan zen gehiengoaren hautua.
Konstituzioaren Funtsezko Ideiak
- Espainia zuzenbideko Estatu Sozial eta Demokratiko gisa definitzen da. Soziala, erakunde publikoak eskubide sozial nagusiak bermatzeaz arduratzen direlako (osasuna, hezkuntza, lana...); demokratikoa, printzipio demokratikoetan eta giza eskubideetan oinarritzen delako; eta zuzenbidezkoa, legean oinarritzen delako.
- Espainia estatu bateratua da, baina deszentralizatua; hau da, nazionalitateen eta eskualdeen autonomiak onartzen dira Espainiaren batasunaren barruan.
- Monarkia konstituzional parlamentarioa ezartzen da, eta botereak banandu egiten dira. Erregea konstituzioaren mende egongo da eta Estatu Burua bada ere, botere legegilea Gorteetan dago; botere betearazlea gobernuaren esku eta botere judiziala epaileen eta auzitegien esku.
Konstituzio Auzitegia sortzen da, Konstituzioaren edozein urraketa saihesteko.
Herritarren eskubide eta askatasunak jasotzen dira.
1979ko Hauteskundeak eta Autonomia Aurreko Erakundeak
1978ko Konstituzioa onartu ondoren, bigarren hauteskunde orokorrak egin ziren 1979an, eta UCDk irabazi zituen berriro. Horrela, Suarezen bigarren gobernua hasi zen. Handik gutxira, lehenengo udal hauteskundeak deitu ziren; ezkerrak irabazi zituen. 1978ko apirila eta urria bitartean, lege-dekretu bidez, autonomia aurreko erakundeak sortu ziren. UCDren gobernuak eskualde-autonomiaren printzipioa orokortzea bultzatu zuen, eta printzipio horrek Espainiako lurralde-egituraren etorkizun konstituzionala aurreikusi zuen.
Gernikako Estatutua
Suarezen gobernuak autonomia aurreko prozesuari ekin zion. Euskal Herrian, 1977ko hauteskundeetan, EAJ izan zen lehen indar bozkatuena eta PSOE bigarrena. Ramon Rubial (PSOE) buru zuen “Eusko Kontseilu Nagusia” sortu zen
, autonomia aurreko prozesuari hasiera emateko. Prozesu horretan, arazoetako bat Nafarroa Euskadin txertatzearena izan zen. Nafarroako eskuina aurka agertu zen (UCDk gehiengoa zuen), eta 1982an foru erkidego propioa eratzea erabaki zuten: Foru Hobekuntza. Hala ere, Konstituzioak bi erkidegoak batzeko aukera zabalik utzi zuen. Bere zeregin nagusiak estatutu-proiektu bat egitea eta estatuaren eskumenak negoziatzea izan ziren. EAJk bigarren hauteskunde orokorrak irabazi ondoren, Euskadiko eta Gobernu Zentraleko ordezkarien arteko negoziazioak hasi ziren, eta azkenean EAJk Gernikako Estatutua proposatu zuen; gainerakoek, APk (Alianza Popular) eta HBk (Herri Batasuna) izan ezik, onartu egin zuten.
Gernikako Estatutua 1979ko uztailean onartu zuten Gorteek, eta 1979ko urriaren 25ean erreferendum bidez herritarrek. Ezaugarri nagusien artean gobernu-sistema parlamentarioa, autogobernu-maila esanguratsua, halako eskubide historikoen eta izaera foralaren aitortza, lurraldeen nolabaiteko burujabetasuna, fiskalitate berezia… azpimarra genitzake.
·Foru-aldundiak eta Batzar Nagusiak probintzia bakoitzeko berezko erakundeak dira, eta autonomia eta eskumen zabala dute.
·Ekonomia Ituna zerga-sistema berezi bat berrezartzen da, zeinaren bidez aldundiek zergak bildu eta kudeatzen dituzten eta Estatuari itundutako kupoa bakarrik ordaintzen zaion…
·EAEk eskumen-autogobernu zabala izango du: hezkuntza, kultura, ekonomia, administrazioa, polizia (Ertzaintza), osasuna (Osakidetza), eta abar (gobernu zentralarekin negoziatuz beti).
·Erakundeei dagokienez, Eusko Legebiltzarrak botere legegilea zuen, Eusko Jaurlaritzak botere betearazlea, eta Justizia Auzitegi Nagusiak botere judiziala.
Autonomia prozesua erabat itxita geratu zen 1980ko martxoaren 9an lehenengo hauteskunde autonomikoak egin zirenean. Euskadin EAJk irabazi zuen eta Carlos Garaikoetxea lehendakari izendatu zuten.
Azkenean Nafarroa beste lurraldeetatik banatzea erabaki zen eta lurralde honek bere autonomia propio izango zuen 1982tik aurrera “amejoramendu foralaren” bidez. Hala ere Konstituzioak bideratzen du, nafarrek eta EAEko biztanleek hala nahi izanez gero, bi erkidegoak bateratzea.
Gatazka handiko urteak izan ziren. Nabarmentzekoak dira tortura salaketak eta, Euskal Herrian ospea galdu zuten ordena-indarren jarduera errepresiboa. ETAren atentatuak ere biderkatu egin ziren eta erakunde armatua bitan banatu zen: ETA militarra eta ETA politiko-militarra. Bestetik eskuineko talde paramilitarrek, hala nola Triple A, Batallón Vasco-español edo beste batzuek inpunitatez jokatu zuten. 1983tik 1987ra GALen jarduera terrorista ere azpimarratu behar dugu estatu-terrorismo edo «gerra zikin» moduan; Estatuak hauspotuta eta finantzatuta, hainbat mertzenario eta poliziek “terrorismoaren kontrako terrorismoa” gauzatu zuten.Espainian diktadura batetik demokraziarako trantsizioa egin zen arren, 1977ko “Anmistia Legeari” esker, ez zen frankisten kontrako neurririk hartu, ezta kargu eta erakunde garrantzitsuenen arazketarik egin. Aurreko erregimeneko pertsonai ugarik boterea izaten jarraitu zuten ejertzitoan, polizian, epaitegietan, etab. Horren erakusle argia da 1981ean Antonio Tejero teniente jeneralak gauzatu zuen estatu-kolpe saiakera, eraikitzen ari zen demokrazia zapuzteko. Itxuraz, Erregeak legezkotasun demokratikoaren alde esku hartzeak eragin zuen estatu-kolpe horren porrota. Handik bi egunera, Calvo Sotelo izendatu zuten presidente, baina arazoei aurre egin ezinik, hauteskundeak aurreratzeko deia egin zen 1982ko urrirako.
Hauteskunde berriak PSOEk irabazi zituen eta Felipe Gonzalez izendatu zuten presidente 1982an. Errepublika garaitik lehendabizikoz ezkerreko indar batek Estatuaren gidaritzarako ardura jaso zuen. Hala ere urteak beharko ziren Espainar demokrazia jaioberria egonkortzeko eta Europako beste herrialdeekin homologatzeko.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da Trantsizioa Espainian?
Espainiako Historian 1975 (Francoren heriotza) eta 1982 (PSOEren garaipena hauteskunde orokorretan) arteko aldia da, diktaduratik demokraziara igaro zen garaia.
Zein izan zen trantsizioaren lorpen handiena?
1978ko Konstituzioa, gaur egun oraindik mantentzen dena, aro honetako lorpen handienetako bat izan zen.
Noiz onartu zen Gernikako Estatutua?
Gorteek 1979ko uztailean onartu zuten, eta herritarrek erreferendumez 1979ko urriaren 25ean.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.