Zirkulazio Aparatua: Egitura, Funtzioak eta Gaixotasunak
Zirkulazio Aparatuaren Oinarriak
1. Zirkulazio Aparatuaren Osagaiak eta Funtzioak
Zertaz dago osatuta zirkulazio aparatua? Zein da bakoitzaren funtzioa?
Bihotzak, odolak eta odol hodiek osatzen dute.
Osagaien Funtzioak:
- Bihotza: Odola denbora guztian mugimenduan mantentzea da bere funtzioa.
- Odola: Substantziak garraiatzea. Zeluletara O₂ eta mantenugaiak eramatea, eta zeluletatik CO₂ eta hondakinak jasotzea.
- Mantenugaiak → Hondakinak
- O₂ → CO₂
- Odol Hodiak: Odola joan behar den tokietara bideratzea.
2. Bihotzaren eta Odol Hodien Izenak
Jarri izenak (Bihotzaren atalak eta hodi nagusiak):
- Goiko kaba zaina
- Eskuineko birika zaina
- Eskuineko aurikula
- Beheko kaba zaina
- Eskuineko bentrikulua
- Ezkerreko bentrikulua
- Ezkerreko birika zaina
- Ezkerreko aurikula
- Birika arteria
- Aorta arteria
Bihotzaren Balbulak eta Barrunbeak (Bigarren Zerrenda):
- Goiko kaba zaina
- Eskuineko aurikula
- Birika balbula
- Balbula trikuspidea
- Eskuineko bentrikulua
- Ezkerreko bentrikulua
- Aorta balbula
- Balbula mitrala
- Ezkerreko arteria
- Aorta arteria
3. Bihotzaren Geruzak
Zein dira bihotzaren 3 geruzak? Zein da hiruretatik bihotza uzkurtuarazten duena?
- Perikardioa (Kanpoko geruza)
- Miokardioa (Giharra): Bihotza uzkurtuarazten duena.
- Endokardioa (Barneko geruza)
4. Egia ala Gezurra? (Zuzenketa)
Esan egia edo gezurra diren esaldi hauek. Gezurrak zuzendu:
- Bihotzak 4 barrunbe ditu: 2 aurikula eta 2 aurikulo.
Gezurra. 2 aurikula eta 2 bentrikulu. - Bihotzera odol ez-oxigenatua goiko eta beheko kaba zainetatik sartzen da.
Egia. - Bihotzera odol oxigenatua goiko arterietatik sartzen da.
Gezurra. Birika zainetatik sartzen da. - Bihotzetik odol ez-oxigenatua biriketara birika-arteriak eramaten du.
Egia. - Bihotzetik odol oxigenatua organismoko ehun (zelula) guztietara aurikulek eramaten dute.
Gezurra. Aortak eramaten du. - Bihotzera sartzen diren odol hodiak zainak dira.
Egia. - Bihotzetik irteten diren odol hodiak kapilarrak dira.
Gezurra. Arteria nagusiak dira. - Odol-hodi finenak arteriolak dira.
Gezurra. Kapilarrak dira. - Bihotzean 4 balbula daude: mitrala, trikuspidea, birika-balbula eta balbula aortikoa.
Egia.
Zirkulazio Motak
5. Zirkulazio Txikia (Biriketakoa)
(AZTERKETAN GARRANTZITSUA)
- Nondik nora egiten da? Eskuineko bentrikulutik abiatu, birika-balbulatik pasa eta birika-arteriatik irteten da. Biriketara joaten da CO₂ utzi eta O₂ hartzeko.
- Zertarako egiten da? Odol ez-oxigenatua birikietara eramateko eta oxigenoa hartzeko (gas trukea egiteko).
- Ibilbidea:
Eskuineko bentrikulua (CO₂) → Birika balbula (CO₂) → Birika arteria (CO₂) → Birikak (Albeoloak) → Gas trukea (CO₂/O₂) → Birika zaina (O₂) → Ezker aurikula (O₂).
6. Zirkulazio Nagusia (Orokorra)
(AZTERKETAN GARRANTZITSUA)
- Nondik nora egiten da? Bihotzetik gorputz guztira eta buelta.
- Zertarako egiten da? Odola zelula guztietara garraiatzeko eta gas trukea (O₂ eta mantenugaiak emateko, CO₂ eta hondakinak jasotzeko) egiteko.
- Ibilbidea:
Ezkerreko bentrikulua (O₂/Mantenugaiak) → Balbula aortikoa (O₂/Mantenugaiak) → Aorta arteria (O₂/Mantenugaiak) → Ehunak (Zelulak) → Gas eta mantenugai/hondakin trukea (O₂/CO₂) → Kaba zainak (CO₂/Hondakinak) → Eskuineko aurikula.
Odol Hodiak eta Odolaren Konposizioa
7. Arteria eta Zainen arteko Desberdintasunak
| Ezaugarria | Zainak (Benak) | Arteriak |
|---|---|---|
| Odolaren norabidea | Bihotzera sartu | Bihotzetik atera |
| Kokalekua | Gainazalean | Sakonean |
| Lodiera | Meheagoak | Muskulu-geruza lodiagoa |
| Balbulak | Bai | Ez |
8. Kapilarrak
Zer dira kapilarrak eta non kokatzen dira? Zein da beraien funtzioa?
Kapilarrak diametro oso txikiko odol-hodiak dira eta gorputz osoan zehar daude kokatuta. Haien funtzioa CO₂ eta O₂ elkartrukea eta mantenugai eta hondakinen elkartrukea da.
Elkartrukearen Eskema:
- Heste mehetik → Mantenugaiak
- Biriketatik → O₂
(Mantenugaiak eta O₂ zeluletara doaz)
- Zeluletatik ↗ CO₂ → Biriketara
- Zeluletatik ↘ Hondakinak → Giltzurrunetara
9. Odolaren Osagaiak eta Funtzioak
Zein dira odolaren osagaiak? Esan ezazu osagai bakoitzaren funtzioa zein den.
Odola bi osagaik osatzen dute:
- Plasma: Disolbatutako substantziak garraiatzen ditu (antigorputzak, mantenugaiak, hondakinak, hormonak).
- Zelulak:
- Globulu Gorriak (Eritrozitoak): O₂/CO₂ gorputz osora garraiatu.
- Globulu Zuriak (Leukozitoak): Infekzioei aurre egiten laguntzen dute (defentsa).
- Plaketak (Tronbozitoak): Koagulazioa eragin.
Bihotzaren Mekanika
10. Bihotz Taupadaren Hotsak
Bihotz taupada batek bi hots ateratzen ditu. Zerk ateratzen ditu?
Bihotzeko balbulak istean egiten duen zarata da. Bi hotsak:
- Lehen Hotsa (Sistolea hastean): Balbula trikuspidea eta balbula mitrala istean egiten duen soinua.
- Bigarren Hotsa (Diastolea hastean): Birika balbula eta aorta balbula istean egiten duen soinua.
11. Bihotzeko 4 Balbulen Funtzioa
Balbulen funtzio nagusia odola atzera ez bueltatzeko bidea ixtea da.
- Balbula Trikuspidea: Eskuineko aurikula eta eskuineko bentrikulua bereizten ditu. Odola eskuineko bentrikulura iristea ahalbidetzen du.
- Balbula Mitrala: Ezkerreko aurikula eta ezkerreko bentrikulua bereizten ditu.
- Biriketako Balbula: Eskuineko bentrikulua eta birika arteria bereizten ditu.
- Balbula Aortikoa: Ezkerreko bentrikulua aorta arteriatik banatzen du.
12. Sistolea eta Diastolea
- Sistolea: Bihotzaren uzkurtze fasea da, odola hodietara ponpatzen du.
- Diastolea: Erlaxazio-fasea da, odola bihotzera sartzen uzten du.
13. Odolaren Osagaiak (Testua Osatzea)
Odolak bi osagai ditu: plasma eta zelulak.
Odol-plasma likido horixka bat da eta bere osagai nagusiena ura da. Gainera hormonak eta molekula organikoak ditu. Molekula organiko garrantzitsuenak glukosa eta proteinak dira. Bestalde gasak (O₂ eta CO₂) ere baditu. Proteina garrantzitsuenak hauek dira: albumina eta fibrinogenoa (koagulazioan parte hartzen duena), eta immunoglobulinak zeinak defentsarako antigorputzak baitira.
Jalkina solidoa den odol osagaia da, eta hiru osagai ditu: globulu gorriak zeinen funtzioa gasen (O₂ eta CO₂) garraioa baita, globulu zuriak zeinen funtzioa organismoaren babesa baita, eta plaketak, hauen funtzioa tronboak osatu eta odola koagulatzea delarik.
Odol Taldeak eta Transfusioak
14. A- Odol Taldea
- Eman: A+, A-, AB+ eta AB- taldeei eman diezaieke.
- Hartu: A- eta O- taldeen odola har dezake.
15. O- Odol Taldea (Emaile Unibertsala)
- Eman: Denei eman diezaieke (Emaile Unibertsala).
- Hartu: O- taldearen odola har dezake soilik.
16. AB+ Odol Taldea (Hartzaile Unibertsala)
- Eman: AB+ taldeari eman diezaieke.
- Hartu: Denen odola har dezake (Hartzaile Unibertsala).
17. B+ Odol Taldea
- Eman: B+ eta AB+ taldeei eman diezaieke odola.
- Hartu: B+, B-, O+ eta O- taldeen odola har dezake.
20. A+ Odol Taldea
- Eman: A+ eta AB+ taldeei eman.
- Hartu: A-, A+, O- eta O+ taldeen odola hartu.
21. B- Odol Taldea
- Eman: B-, B+, AB+ eta AB- taldeei eman.
- Hartu: O- eta B- taldeen odola hartu.
Gaixotasun Kardiobaskularren Prebentzioa
18. Gaixotasun Kardiobaskularrak Ekiditeko Neurriak
Gaur egun munduan hiltzen den pertsona kopuru handiena gaixotasun kardiobaskularrengatik hiltzen da. Zer 5 neurri hartzea komeni da gaixotasun hauek ekiditeko? Esplikatu ezazu prebentzio neurri bakoitza. (AZTERKETARAKO GARRANTZITSUA)
KARDIO = Bihotza | BASKULAR = Odol-hodiak
- Tabakoa eta Alkohola Saihestu: Substantzia toxiko hauek odol-hodiak eta bihotza kaltetzen dituzte.
- Gehiegizko Pisua Kontrolatu: Obesitateak bihotzari gehiegizko lana eragiten dio.
- Sedentarismoa Ekidin eta Ariketa Fisikoa Egin: Ariketa erregularrak bihotza indartzen du eta zirkulazioa hobetzen du.
- Atseden Hartu: Estresa murrizteko eta bihotzari berreskuratzeko aukera emateko.
- Kolesterol Maila Jaitsi: Kolesterol altuak (220 mg/dl baino gehiago) arteriak buxatu ditzake. Dieta egokia jarraitu.
Autoebaluazioa
19. Odolaren Ibilbidea (Ordena)
Jarri itzazu atal hauek ordenean gezien bidez odolaren ibilbidea jarraituz: hasi KABA ZAINAK →...
Kaba zainak → Eskuineko aurikula → Balbula trikuspidea → Eskuineko bentrikulua → Birika balbula → Birika arteria → Birikak → Birika zainak → Ezkerreko aurikula → Balbula mitrala → Ezkerreko bentrikulua → Balbula aortikoa → Aorta.