Dna eta rna: ezaugarriak (osagaiak, egitura, funtzioak, mota ezberdinak, …),haien arteko ezberdinatsunak.
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,2 KB
HERENTZIAREN OINARRI KIMIKOA:
Zelulen nukleoan kromosomak daude. Eta, kromosomen barruan, azido nukleikoak. Azido nukleiko hauek bi motatakoak dira: Azido Erribonukleikoa (RNA), eta Azido Desoxirribonukleikoak (DNA).
AZIDO NUKLEIKOAK ETA HAIEN EGITURA:
Azido nukleioak NUKLEOTIDO izeneko molekulek osatzen dituzte, eta NUKLEOTIDO hauek, hiru zati:
Base Nitrogenatua:
DNAn → Adenina (A), Guanina (G), Zitosina (C) edo Timina (T).
RNAn → Adenina (A), Guanina (G), Zitosina (C) edo Uraziloa (U).
Pentosa (bost karbonoz osatutako azukrea):
DNAn → Desoxirribosa
RNAn → Erribosa
Fosfatoa (Azido Fosforikoaren deribatua [H3PO4])
DNAren EGITURA:
DNAk helize bikoitzaren itxura du. Rosalind Franklinek hori proposatu zuen lehen aldiz.
KODON-AK
Base nitrogenatuak hirukoteka batzen dira, hirukote hauek kodon deitzen dira. Base nitrogenatuak lau direnez, lau baseak hirunaka hartuz egin daitezkeen konbinazio guztiak sortzen dira. Ezaugarriak: Kodon desberdinek aminoazido bera kodetu dezakete. / Kode genetikoa berdin-berdina da izaki bizidun guztietan, izaki zelulabakarrak barne (bakterioak adibidez).
MUTAZIO GENETIKOAK
Genetikoak:
Genearen zati bat ordeztu edo galdu egiten da, eta, ondorioz, geneek ez dute beren jarduera behar bezala betetzen. DNAn aldaketa edo akatsa gertatu den tokitik hasi eta harizpiaren bukaerara arteko hirukote guztiak (kodonak) beste modu batera eratzen dira, eta, ondorioz, aminoazidoen segida ere aldatu egiten da.(Anemia)
Kromosomikoak:
Hala, kromosoma baten besoen luzera eta egitura alda daiteke edo espezie baten kromosoma-kopurua ugaritzea edo murriztea eragin dezaketen mutazioak gerta daitezke. Akats horiek ugaltze-zeluletan gertatzen badira, herentziaz jasoko dira.(Down Sindromea)
DNA →PROTEINA
Zelularen nukleoan → DN /DNA-ren zatiak → geneak → Base nitrogenatuak (B.N)
/ DNA helize bikoitza → zabaldu / kopia → RNAm (mezularia) (Transkripzioa) /
RNAm →erribosomak irakurri (Itzulpena) / B.N nola irakurri? → hirunaka 3BN → Kodoi bat /
Kodoi bakoitza →Aa (aminoazidoa) →Aa+Aa+Aa+Aa… = Proteina
DNA ETA RNA DIFERENTZIAK
DNA →nukleoan dagoen molekula bat da, organismoaren funtzionamenduari eta garapenari buruzko informazio genetikoa jasotzen duena. DNA molekulak era berezian elkartzen dira, kromosomak osatuz. Giza zelula bakoitzak bi metroko DNA dauka nukleoaren barruan.
RNA →
DNA eta erribosomen arteko mezulari eginkizuna duena. Proteinen sintesian funtsezko zeregina burutzen du. DNAren bi kateetako batek molde bezala jarduten du RNA sortu ahal izateko, transkripzio izeneko prozesuan. Informazio genetikoa DNAn dago. Transkripzioaren bidez, informazio hori RNAm-ra pasatzen da. RNAm hori zelula nukleotik pl`çzitoplasmako erribosometara abiatzen da. Bertan, RNAm-aren baseak "irakurrita" izaten dira, aminoazidoen sekuentzia batzuk agertuz (itzulpen prozesua).
KODE GENETIKOA
Genea DNA-ren zati bat. Horrekin zelulak entzina edo proteina bat sortu dezake, erreakzio bat kontrolatuz. Aminoazidoen arabera proteina bat edo bestea sortuko dira. Proteina →aminoazidoz.
Proteinak unitate txikiagoz osatutako kateak dira. Unitate horiek aminoazidoak dira, eta aminoazido horien ordenaren arabera, proteina jakin bat sortzen da. Hogei aminoazido mota bakarrik daude, eta proteina baten eta beste baten arteko aldea hura osatzen duten aminoazidoek katean duten ordenan eta kopuruan datza.
PROTEINAK:
PROTEINEN SINTESIA:
Proteinen sintesiak bi fase ditu…
Transkripzioa:
Fase hau nukleoan gertatzen da, eta DNAk duen informazioa mRNA molekulan kopiatzean datza. Kopia hori jaso ondoren, mRNA zitoplasmara joango da, hurrengo fasea gerta dadin.
Itzulpena:
mRNA jadanik zitoplasmara heldu da, eta han, informazioa erribosomei eramango die. Erribosomek, informazioa deszifratu eta interpretatu ondoren, aminoazido segida sortuko da. Beraz, mRNAk kate hori (osorik) irakurri eta gero, proteinak sortzen joango dira, aminoazido horietatik.
PROTEINAK; ZER DIRA?
Aminoazidoz osaturiko kateak dira. Aminoazidoen adibide batzuk hauek dira: Metionina (AUG), Arginina (CGA) eta Leuzina (CUA). RNA Transferasak aminoazido hoien antikodoiekin kate bat sortzen du. Ondoren, kate hori deformatu egiten da egitura konplexu batean, proteina deiturikoa.
FUNTZIOAK:
Egiturazko funtzioa, Garraioa, Funtzio entzimatikoa, Funtzio hormonala, Defentsa-funtzioa, Mugimendu eta uzkurdura, Erreserba-funtzioa, Funtzio homeostatikoa
BIOTEKNOLOGIA ETA INGENIERITZA GENETIKOA
BIOTEKNOLOGIA → izaki bizidun bat edo haren atal bat erabiltzen da substantzia bat lortzeko, ez da izaki bizidunen DNA aldatzen.
INGENIERITZA GENETIKOA → Ingeniaritza genetikoaren teknikak erabiliz, geneak izaki batetik bestera transferi daitezke. Hala, beste izaki baten geneak jasotzen dituen biziduna gene-hartzaile bihurtzen da. Hau da, DNA eraldatzen da, hobekuntzak lortzeko.
TEKNINAK:
DNA BIRKONBINATZEA:
Organismo baten gene zehatz bat organismo horretatik atera, eta beste batean (bigarren batean) txertazen da, haren lana egin dezan. Horrela, bigarren organismoak, lehen ez zuen ezaugarri bat irabaziko du.
KLONAZIOA:
Teknika honen bidez organismoaren kopia berdinak egiten dira; genetikoki berdinak diren organismoak sortzen dira. Material genetikoan ez da eraldaketarik agertzen.
AZIDO NUKLEIKOEN FUNTZIOAK:
Zelularen jarduerak erregulatzea:
Azido nukleikoek, zelulak funtzionatzeko behar dituen proteinak emateko agindua botatzen du.
Informazio genetikoa transmititzea:
DNAk bere buruari kopiak egiten dizkionean, kopia horiek beste zelula batzuetara transmititzen dira. Eta horrela pasatzen dira genak belaunaldi batetik bestera.