Zergaitik oxigenoa ez da zeluletan sartzen

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB

JARDUERAK

2.- Non dago likido interstiziala? Nola kanporatzen da likido-soberakina?Likido interstiziala barne-
Ingurunearen parte da, eta zelulak bustitzen ditu zuzenean. Linfa-sistema arduratzen da likido-soberakina kanporatzeaz: sobera dagoen likidoa bildu eta odolera itzultzen du.
3.- Zer da homeostasia? Zergatik aldatzen da barne-inguruneko oreka homeostatikoa? Nola berreskuratzen da oreka?Homeostasia barne-ingurunearen propietateei - hala nola konposizioari eta tenperaturari- aldaketarik gabe eustean datza, horrek organismoaren funtzionamendu egokia bermatzen baitu.Homeostasiak gorabeherak izaten ditu barne-ingurunearen konposizioa edo tenperatura aldatzen direnean; besteak beste, sukarra eragiten duen infekzioren bat sartzen denean edo substantzia toxikoren bat hartzen dugunean.Homeostasia lehengora itzuliko da agente infekziosoa kanporatzea lortzen dugunean, edo barne-inguruneari gorabeherak eragin dizkiona organismoak berez kanporatzen duenean -arnasbideetatik, odolaren bidez edo linfaren bidez-.4- Egin zirkulazio-aparatua osatzen duten sistemak eta likidoak adierazten dituen eskema bat.

Odolaren zirkulazio-
Sistema
???? Odolaimage?W=76&h=22&rev=1&ac=1&parent=1tvtxz

Zirkulazio-aparatuaimage?W=73&h=25&rev=1&ac=1&parent=1tvtxz

Linfaren zirkulazio-sistema ????Linfa

Ikaslearen liburuko 60. Orrialdeko irudiko informazioa baliagarria izan daiteke.5.- Adierazi linfaren zirkulazio-sistemak betetzen dituen funtzio guztiak.Linfaren zirkulazio-sistemaren funtzioak, alde batetik, zelularteko likido-soberakina bildu eta odolera itzultzea, eta bestetik, hesteek xurgatzen dituzten gantzak garraiatzea dira. 

Bestalde, linfa-
Sistema gure organismoa babesteaz ere arduratzen da; izan ere, babes-zelula (linfozito) ugari ditu linfa-gongoiletan.

6.- Zergatik da hain garrantzitsua linfa-hodiek barruan balbulak izatea? Zer gertatuko litzateke linfa-hodiek balbularik izango ez balute?Likido linfatikoak (linfak) noranzko bakarrean mugitu behar duelako, odolaren zirkulazio-sistemarantz; horregatik dira hain garrantzitsuak balbula horiek, linfak atzera egin ez dezan.7.- Zergatik ukitzen dizkigu medikuak belarrien atzeko aldea eta lepoa, infekzio bat dugunean?Organismoaren defentsetan infekzio bat gertatzen denean - adibidez, linfa-gongoiletako zeluletan-
, zelulak aktibatu egiten dira eta linfa-gongoilek bolumen handiagoa hartzen dute..
Medikuak linfa-gongoilen tamaina handitu den begiratzen du, inguru horretan infekziorik dagoen ikusteko.9.- Zer funtzio betetzen dituzte odolean aurki ditzakegun zelulek?Odol-zelulen funtzioen artean daude oxigenoa garraiatzea (eritrozitoek), infekzioetatik babestea (leukozitoek) eta odolaren koagulazioan laguntzea (plaketek).10.- Arteriek zainek baino pareta lodiagoak dituzte. Zergatik?Arteriek pareta lodiagoak dituzte, bihotzaren ponpatzea jasaten dutelako eta horrek paretetako presioa handiagotzen duelako.

Entradas relacionadas: