Zerga Subjektu Pasiboak eta Oinarri Zergagarria

Economía4,23 KB

Subjektu Pasiboak

Arauak dio zergaren ordainketara behartuta daudela zergadun bezala, eta edozein direlarik ere aldeek kontra ezarritako baldintzak.

Kasu ezberdinak daude, 8. artikuluan aipatzen direnak:

  • Ondasunen eta eskubideen mota guztien eskualdaketetan hartzen dituenak. Hipoteka legeko 206. artikulua. Dagokion jabetza espedientea, notaritate akta, dokumentu publikoen akta osagarri eta ziurtagirietan eragiten dituen pertsonak.
  • Eskubide errealen osaketan bere mesedetan osatzen den hura. Kasu honetan subjektu pasiboa usufruktuarioa, habitazionista, zensatarioa… izango da.
  • Mailegua hartzean, mailegu hartzailea izango da subjektu pasiboa.
  • Fidantza osaketetan, fidantzatutako hartzekoduna da subjektu pasiboa.
  • Errentamenduen osaketan, errentaduna (arrendatarioa) izango da subjektu pasiboa.
  • Pentsioen osaketa: pentsionista da kasu honetan.
  • Emakida administratiboan: kontzesioduna.

Foru arauan falta diren bi kasu, doktrinak bildu ditu:

  • Lagapenaren kasuan: hartzen duena (zesionarioa).
  • Trukean: subjektu pasiboak biak izango dira. Bakoitzak hartzen duen gauzaren balioa kontutan hartuta egiten da.

3.3 Erantzule Subsidiarioak

9. artikuluak bi erantzukizun kasu subsidiario aipatzen ditu:

  1. Maileguak eratzean: Mailegu-emailea izango da, baldin eta enpresak kapitala edo gauza mailegatua osorik edo zati batean jasotzen baditu mailegu hartzailetik zerga hau ordaindu izanaren frogagiririk eskatu gabe.
  2. Errentamenduak eratzean: Errentatzailea izango da, baldin eta errentaren lehen epea jaso badu errentariari zerga hau ordaindu izanaren frogagiririk eskatu gabe.

Horretaz aparte, 9.2 artikuluak dio: “Modu berean, subsidiarioki erantzun beharko du estatutu, autonomia, foru lurralde edo udal arloko edozein zergaren subjektu pasiboaren aldaketa baimendu duen funtzionarioak, baldin eta aldaketa horrek zuzenean edo zeharka zerga honek kargatutako eskualdaketa bat ekartzen badu eta aurrez zergaren ordainketa eskatu ez baldin bazuen.”

Adibidez: Funtzionario batek ondasun higiezinen gaineko zergan baimentzen du titularitatearen aldaketa, lehenagotik eskatu gabe eskualdaketari zergaren ordainketa ziurtagiria.

3.4 Oinarri Zergagarria: Arau Orokorra

Arau orokor gisa, 10.1 artikuluak aipatzen du oinarri zergagarria eskualdatutako ondasunaren balio erreala utzi edo osatzen den eskubideak finkatua etorriko dela. Bere finantzaketa administrazioak duen bere egiazko balioa egiaztatzeko ahalmenari erasan gabe. Foru arau honetan dauden eragileekin bat burutuko da.

Ondasunen balio erreala gutxitzen duten kargak bakarrik izango dira kengarriak, ez hala zorrak, nahiz eta hipotekaz edo pignorez bermatuta egon.

Balio erreala ez da nahi ta nahi ez kointziditzen alderdiek hitzartutako prezioarekin, edota eskualdaketan aitortuarekin. Ez du kointziditzen ezta ere balio administratiboarekin. Beraz, balio erreala merkatuko balioarekin identifikatu behar da.

Administrazioak eskolatutako gauzen balioa egiaztatu ahal du. Emaitza hori bihurtuko da oinarri zergagarrian, aitortutakoa baino handiagoa baldin bada.

Zer gertatzen da karga eta zergekin?

Balio errealetik kargak kendu behar dira, baina zorrak ez. Hori, nahiz eta pignora edo hipotekarekin bermatuta egon. Karga bat kendu behar izango da adibidez, usufruktuan. Azken finean, gozatzeko eskubidea suposatzen duten eskubide erreal guztietan. Zergatik? Kasu honetan titularren ahalmenak gutxitzen dituztelako eta horrela, gauzaren balioa ere bai.

3.5 Tributu Zorra edo Kuota

11. artikuluaren arabera:

  • Ondasun higiezinak: 7%
  • Etxebizitza: 4%
  • Etxebizitzarako garajeak etab: 2,5%
  • Negozioetako lokalak: 4%
  • Ondasun higigarriak eta hazienda: 4%
  • Fidantza eta maileguak: 1%

Descargar

PDF Word HTML