Zerga gehikorrak
4. GAIA.SEKTORE PUBLIKOA ETA POLITIKA FISKALA
4.1.- Estatuaren parte hartzea ekonomian
Ekonomia kapitalista Hastapen edo arau multzo zehatz batzuen arabera antolatzen da
(soldatapeko lana Eta jabetza pribatuko kapital ondasunak erabiliz, mozkinak lortzeko
salgaien produkzioa Bideratu), baina hauek ez dira mendebaldeko ekonomietan
indarrean diren arau Bakarrak.
Estatuak ere paper Garrantzitsua betetzen du herrialde horietan, ekonomiaren
funtzionamenduan Eraginez, duen boterea eta neurriagatik; eta bere jokabideak irizpide propioak Ditu: ekintza kolektiboa eta nahitaezko harremanak. Hots,
-herritarren eta Estatuaren arteko harremana Nahitaezkoa da, ez borondatezkoa. (Estatuak, eta ez beste inork, jabetza Legearen aurka joan gabe eta gure baimenik gabe ken diezaguke gure dirua);
-gainera estatuaren jarduera kolektiboa da: Estatuak burututako jarduerak eta berak emandako edo banatutako zerbitzuak eta Ondasunak herritar guztien onerako izan behar dira.
Bi arau multzo Horiek bata bestearen ondoan bizi dira gure gizarteetan eta biek dute
eragina ekonomian. Lan prozesuak koordinatzeko eta produktua banatzeko bi modu
dira; baina bien Arteko elkarreragina nabarmena da: Estatuaren arauak ekonomiaren
funtzionamendua Mugatzen dute (lan baldintzak, ingurumena, ea) baina baita
alderantziz ere (enpresen inbertsio erabakiak agintarien jokabidea aldatu).
Estatuaren Eskuhartzea arlo pribatuan ez da beti hein berekoa izan; aitzitik, Estatuaren
zeregina ekonomiak Funtzionatu dezan beharrezko esparru instituzionala ezartzera
mugatu da, hots, Baimendutako eta debekatutako jarduerak, jabetza titulen babesa eta hauek Lortzeko bideak, lehia babesteko araudia,…izan dira jarduera nagusiak eremu
pribatuan. Dena den, Azken mendean nabarmen areagotu da Estatuak ekonomia
kapitalistetan duen Eskuhartze maila, merkatuan antzematen zituen hutsegite edo
akatsak zuzentzeko Xedeaz.
Estatuaren Eskuhartzea areagotzeak nabarmen indartu du beronek jarduera
ekonomikoan duen Eragina, eta hori transferentziei eta diru sarrerak mantentzeko
egitarauei ematen Zaien nazio errentaren proportzioan islatzen da, baita jarduera
ekonomikoaren lege Eta arau-kontrolean ere.
ESTATUAREN JARDUNA EKONOMIAREN FUNTZIONAMENDUAN
Estatuak jarduera ekonomiko ugari eta zeresan handia du mendebaldeko Ekonomien
funtzionamenduan. Bi alor nagusietan laburbildu daitezke: araugintzaren Arlo orokorra
eta eskuhartze ekonomikoa Araugintzari Dagokionez, batetik, Estatuak arauak egiten ditu, zaharrak aldatuz nahiz berriak sortuz; eta bestetik, arauak betearazi behar ditu, eta betetzen ez dituztenak zigortzeko boterea du Estatuak. Horietan garrantzitsuenak eskubide Zibilak babestea, erasoak, bortxaketak eta Hilketak eragotziz; jabetza zaintzea, lapurretak eragotziz; eta kontratuak betearaztea.
Orain bai indarrean dauden arauak aplikatzeak ez du esan nahi emaitza Zuzenak sortzen direnik (emakumeak botorik ez, lapur pobrea...); eta sarritan Arauak batzuen onerako eta beste askoren kalterako suertatzen direla. Ondorioz, Arauak mesede egiten dieten klaseek ahal duten guztia egingo dute gobernuak Arau horiek aplika ditzan. Kaltetuen aldetik, normala denez, arau horiek Aldatzera bideratuko dituzte beren ahaleginak.
Merkatu eta jabetza pribatuari buruzko arauak ez dira inoiz betiko jotzen; Beti egongo da talderen bat arau horiek aldatzen saiatuko dena, mesedegarri Izan dakizkion. Esaterako, atzerritik datozen ondasunetatik babes neurriak; Sektore jakinen onurarako
neurriak, etab.
Eskuhartze ekonomikoari dagokionez, Estatuak agente ekonomiko garrantzitsuak dira
gaur egun. Beren jarduerak lau esparru nagusi hartzen ditu:
-produkzioa,
-arauketa Mikroekonomikoa,
-errentaren Banaketa, eta
-arauketa Makroekonomikoa)
ekonomia moderno mistoetan dituen lau funtzio nagusiak burutu ahal izateko
(aurrerago ikusiko ditugunak: eraginkortasun ekonomikoa areagotzea, Errentaren
banaketa zuzentzea, egonkortasun ekonomikoa lortzea, eta nazioartean Estatuko
interesen defentsa egitea).
Produkzioaren esparruan,
Estatuak ondasun eta zerbitzu multzo zabala produzitzen ditu berak
Zuzenean: osasuna, hezkuntza, polizia, babes zibileko zerbitzuak, armada, eta
Abar. Eta are, bere produkzio jarduera ez da ohiko zerbitzu publiko horietara
Mugatzen, izan ere zuzenki (enpresa publikoen bidez) edo zeharka, zerbitzu eta
Ondasun askoren produkzioan parte-hartzen du (posta zerbitzua,
Telekomunikazioak, elektraindarra, aire lineak, ibilgailuak, altzairugintza,
Untzigintza,…). Kasu honetan, ordea, jarduera horiek Estatuari diru sarrerak
Dakarzkio eta ondorioz mozkinak edo galerak izan ditzake.
Arautzaile mikroekonomiko gisa,
Estatuak, ekonomia pribatuak produzitzen dituen
gauzetan, ondasun eta zerbitzuak lortzeko moduan eta produkzioa egiten den Lekuan
eragina du. Horretarako hainbat bide ezberdin erabiltzen ditu: ondasun Zehatzen
gainean (zigarroak) zergak ezarri edo diru-laguntzak eman (esnea); Segurtasun arauak,
laneko araudia, erregio-ordenamendu eta ingurumen planak; merkatuko Prezioen
gaineko arauak -gehienez edo gutxieneko prezioak- edo konpetentziaren Aldeko
(monopolioen aurkako legeak) neurriak.
Banatzaile gisa
Estatua errenta
Banatzaile nagusia da, bai errenta pertsonalari
dagokienez (zerga garaiagoak aberatsei eta baxuagoak eta laguntzak txiroei) Eta baita
eskualde (lurralde konpentsazio fondoa) eta adinen (pentsioak) artean ere. Gainera
beste funtzioak betetzean ere eragin banatzaileak ditu bere jarduerak, Batzuen onerako eta beste batzuen kalterako suertatzen delako. Esaterako, Nekazaritza-prezioak altu mantentzean kontsumitzaileen eskuetatik Nekazariengana banatzen du errenta.
Estatua arautzaile makroekonomiko nagusia da ekonomi zikloa moldatzen saiatzen
denean, bai prezioen bilakaera jarraituz eta inflazioari aurre egitean, bai Langabezia edo kanpo sektorearen desoreken aurkako neurriak hartzen dituenean. Baina hemen ere bere eragina nabarmena da errentaren banaketan (adibidez, Inflazioari aurre egiteko soldatak jaistean langileen aurkako errenta banaketa Bultzatzen du).
ESTATUAREN ESKUHARTZE EKONOMIKOAREN HELBURUAK
Honezkero Badakigu, gutxi gora-behera, Estatuak nola zuzentzen duen ekonomia eta
nola Eragiten dioten elkarri estatuak eta ekonomiak. Ekonomia misto modernoetan,
zeintzuk Dira Estatuak bete behar dituen helburu behinenak? Ikus ditzagun lau
garrantzitsuenak:
1.ERAGINKORTASUN EKONOMIKOA HOBETZEA
Estatuaren Funtsezko helburu ekonomikoetariko bat baliabideak gizartearen mesedetan Banatzen laguntzea da. Horixe da politika ekonomikoaren alderdi mikroekonomikoa, jarduera ekonomikoan zer eta nola ekoiztu argitzen saiatzen dena. Politika Mikroekonomikoa ez da berdina herrialde guztietan, tokian tokiko ohituren eta Ideia politikoen araberakoa baizik. Herrialde batzuek, laissez-faire teorian Oinarritutako ikuspegia dutenez, ez dute Estatuaren eskuhartzea sustatzen eta Erabaki gehienak merkatuaren esku uzten dituzte. Beste batzuek, aldiz, Araupeketa publiko trinkoa hobesten dute, are Estatua bera enpresen jabe Izatea.
Gure Ekonomia merkatu ekonomia da funtsean. Arazo mikroekonomikoetan,
merkatuaren Bidez hartzen dira erabakiak. Baina batzuetan gobernuak merkatuko
erabakiak Baztertu egiten ditu berak esku hartuz erabaki horietan. Hori gertatzen da
benetako merkatuetan ereduzko (lehia perfektuko) baldintzak egiatan betetzen ez
direnean. Eta gizarte orotan hausten dira aipatutako ereduzko baldintza guzti-guztiak,
hein
Batean edo bestean. Beraz, estatuak maiz erabiltzen ditu bere armak merkatuaren hutsegite edo akats larriak zuzentzeko
. Akatsik nabarmenenak ondoko hauek dira:
Lehia perfektuaren haustura
. Monopolioek
Edo oligopolioek norgehiagoka
gutxitzeko Asmoarekin beren artean adosten dutenean, gainontzeko baten
kaltetan Hitzarmenak egiten dituztenean edo beste enpresak merkatutik
kanporatzen Dituztenean, litekeena da gobernuak monopolioaren aurkako
politika Aplikatu edo arloa araupetu nahi izatea.
Kanpo-eraginak eta ondasun publikoak
. Gerta
Liteke araupetu gabeko
merkatuak Airea kutsatzea eta gas isurketa handiegiak sortzea era ondorioz
negutegi Eragina sorraraztea, eta aldi berean inbertsio gutxiegi egitea osasunean
edo Kulturan. Estatuak badauka aukera nahi izanez gero, kanpo-eragin
kaltegarriak Kontrolatzeko edota zientzietako eta osasun publikorako programak
finantzatzeko, Azken horiek sektore pribatuak behar beste finantzatzen ez
dituenean Behinik behin. Horrela Estatuak kanpoko kostuak eragiten dituzten
jardueren Gaineko zergak ezar ditzake (tabakoaren gainekoa, esaterako), edo
gizarterako Onuragarriak direnak diruz lagundu (adibidez, ikerketa era garapena).
Informazio inperfektua
. Gerta liteke araupetu gabeko
Merkatuek
kontsumitzaileei Informazio gutxiegi ematea, hau da, ez ematea erabaki zuzenak
hartzeko Behar bezain beste informazio. Horregatik, adibidez, botika konpainiei,
botika Berriak saldu ahal izateko, Estatuari produktu haien segurtasunari eta
erabilgarritasunari Buruzko datu ugari ematea exijitzen zaie.
2. ERRENTAREN BANAKETA HOBETZEA
Esku ikusezinak funtzionatzen duenean eta zoragarri eraginkorra denean ere, litekeena
da Era berean, errentaren banaketa zuzena ez izatea eta ezberdinkeria sortzea. Laissezfaire sisteman gizabanakoak aberatsak edo pobreak izaten dira beren arbasoetatikjasotako Aberastasun, talentu eta egiten duten ahaleginaren arabera, petrolioaaurkitzeko Edo lekurik perfektuan lurra izateko duten zoriaren arabera, baita sexu, edolarruaren Kolorearen arabera ere.
Normalean, Errenta zergen era gastu-politikaren bidez birbanatzen da, baina, horrez
gainera, Arauek ere zeregin garrantzitsua betetzen dute batzuetan. Gaur egun, gizarte
aurreratu Gehienek hainbat gauza ezarrita daukate: umeak ez direla gose izan behar
gurasoen Egoera ekonomikoaren ondorioz; behartsuek ez dutela gazte hil behar osasun- Iaguntza ordaintzeko behar adina diru ez izateagatik; gazteek hezkuntza doan Jasa behar dutela; zaharrek gutxieneko errenta batekin bizi behar dituztela Azken urteak. Halere, onar daitezkeen legeez harago, zerbitzu publikoen Eskaintzak eta pertsona eta familiei begira ezartzen diren transferentzia Sistemak dira helburu horiek betetzeko benetako bidea.
3. EKONOMI EGONKORTASUNA LORTZEA
Kapitalismoak Zikloen bitartez egin du aurrera mendebaldeko herrialdeetan, alegia
hazkunde Eta beheraldi uneak tartekatuz. Estatuak aldiroko beheraldi horiek saihesteko Erantzukizuna dauka eta horretarako zuhurtasunez erabili behar ditu Moneta-politika era zerga-politika, bai eta finantza-sistema tinkotasunez Araupetu ere. Orobat ziklo ekonomikoaren gora-beherak berdintzen saiatzen da, Bi gauza saihesteko: zikloaren hondoan langabezia-tasa itzela egotea eta Zikloaren gailurrean prezioen inflazio garaia izatea. Era berean, epe luzeko Ekonomiaren hazkundea handitzeko neurri ekonomikoak aurkitzen saiatzen dira.
4. NAZIO INTERESEN DEFENTSAREN ORDEZKARIA NAZIOARTE MAILAN
Azken Urteotan, nazioarteko merkataritzak eta finantzek lehen baino garrantzi
handiagoa Hartu dute estatu guztietan. Beraz, gaur egun estatuak funtsezko zeregina
betetzen Du, bi helburu lortzeko asmoarekin: herrialdearen interesak ordezkatzea
nazioartean Eta gai-sorta handi bati buruz akordio onuragarriak negoziatzea. Politika
ekonomikoaren Nazioarteko kontuak lau arlo handietan bil daitezke: merkataritzaoztopoak Murriztea, politika makroekonomikoaren koordinazioa, ingurumen orokorraren Babesa edota herrialde pobreenen aldeko laguntza-egitarauak.
4.2.- Aurrekontu politikaren izaera eta eragina
Esan bezala, gobernuek ekonomian eskuhartzeko bi bide nagusi dauzkate:
(i) araugintza, alegia, agente ekonomikoen (enpresa, familiak, pertsonak) Erabakiak eta
jokabideak baldintzatu eta mugatzen duten lege eta arauak. Hor kokatuko Genituzke
sistemaren funtzionamenduaren zutabe diren lege eta arauetatik hasi (esaterako,
jabetza pribatuaren defentsa, kontratuen legedia, diruaren izaera legala, Mugak eta
aduanak) eta arauketa zehatzetaraino (elektrizitate tarifak, segurtasun Arauak, eta
gisakoak).
(ii)
aurrekontu publikoa, alegia, administrazio publikoek ondasun eta
Zerbitzuen
esleipenean parte hartzeko izango duten dirusarrerak eta egingo duten Gastua.
Araugintzaren garrantzia gutxietsi gabe hemendik aurrera aurrekontuetan Jarriko dugu
gure arreta.
Aurrekontu politika gobernuak ekonomia-politikako helburuak lortzeko erabiltzen duen tresna Garrantzitsua da. Horrela, administrazio publikoak aurrekontu publikoa, hau da, Gastu eta sarrera publikoak, zein aurrekontu horren saldoa (sarrera ken gastu Publikoen emaitza) erabiltzen ditu.
Aurrekontu politika, pentsamenduan keynesiarrean oinarritzen dena eta bere Bitartez
indarrean jarri zena, ekonomi politikako helburu ezberdinak (hazkundea, Errentaren
birbanaketa, prezioen egonkortasuna, enplegu betea) lortzeko tresna Ahaltsua da.
Bertan gauzatzen baitira ongizate estatua lortzeko beharrezkoak diren Politika
ezberdinak, hots, eskari politikak, industria politika, nekazaritza Politika, eta abar.
Aurrekontu politika, eskari politikak erabiliz, ekonomiaren zikloaren Aurkako politikak
aplikatzeko orduan (egonkortze funtzioa) bitarteko garrantzitsua da. Administrazioak
ekonomia atzeraldi edo krisialdi egoera batetara hurbiltzen ari dela Jabetzen denean,
eskaria bultza dezake aurrekontu publikoa osatzen duten:
-
gastu
Publikoa (ondasun eta zerbitzuen erosketak eta
Azpiegitura inbertsioak) handituz edo
-
sarrera
Publikoak (batez ere zerga bidez lortutakoak)
Murriztuz, aurrekontu saldoa okertuz (defizit
Publikoak sorrarazi arte).
Aitzitik, ekonomia (eskaria) indartsu agertzen bada, produkzio ahalmenaren Gainetik eta inflazio arazoak sortzeko adinakoa, orduan administrazioak eskari Hori murrizteko
zergak handitu edo berak egiten duen gastua murriztu dezake, eskaria Motelduz.
Horrela aurrekontu superabita lor dezake.
Sarrera eta gastu publikoen aldaketak eskarian duten eragina ezberdina da.
Lehenengoak zeharkako bideetatik eragiten du eskarian, hau da, eragileen Errenta
erabilgarrian eragiten duelako, eta azken hau eskariaren determinatzaile Garrantzitsua
da. Aldiz, gastu publikoen osagai batzuk aldatzean, adibidez, langileak Kontratatzen
dituenean, azpiegiturak eraikitzen dituenean edo kontsumo ondasunak erosten
dituenean esaterako, gastu hauek beraiek dira eskari horren osagaiak eta Bere igoera
eta jaitsierak zuzenean eragiten dute eskari mailan.
Aurrekontu politika egonkortze funtzioa gauzatzeko tresna gisa bi modutako Izan
daiteke: aurrekontu politika automatikoa eta diskrezionala.
A) Lehenengo kasuan, aurrekontu Politika automatikoa, aurrekontu Horren osagai
batzuk, aurrekontuan izateagatik ekonomiaren bilakaera egonkorra sustatzen Laguntzen dute. Aurrekontuan sartzeko erabakia hartu ondoren, ez da gobernuaren Erabaki gehigarririk hartu behar hauen egonkortze eragina edo ahalmenak bere Lana egin dezan.
Adibidez, langabezi subsidioa edota PFEZ aurrerakorrak (progresiboak) Sektore
publikoaren aurrekontua osatzen duten sarrera eta gastuen artean izate Berak berez
eskaria egonkortzeko balio dute.
Ekonomia hedaldi bizian dagoenean PFEZ zergak diru bilketa handiagoa Burutuko du,
hots, errentaren igoera horren zati handiagoa bilduko du Sektore Publikoak Eta eragileei errenta erabilgarri txikiagoa geratuko zaie. Horrek eskariaren Abiada bizia moteltzen lagunduko du zuzenean, sektore publikoaren bestelako Erabaki propiorik hartu barik.
Ostera, ekonomia krisian dagoenean, PFEZ zergak gutxiago bilduko du, Gehiago geratuko da eragileei eskuragarri eta langabezi sariak modu Automatikoan abian jartzen badira, langabetuen eros ahalmena handitzean, Eskaria sustatuko du, beheranzko joera horri aurre eginez.
Aurrekontu publikoaren baitan diren gastu eta sarrera publikoen artean Ezaugarri hauek dituzten gastu eta sarrera publikoei egonkortzaile automatikoak deritze.
B) Aurrekontu politika Diskrezionala, berriz, ekonomia egonkortzeko Erabaki
gehigarriak behar dituena da. Ekonomia egonkortzea lortzeko egonkortzaile
automatikoez gain sarrera eta gastu publikoen gainean (hauek hedatuz edo Murriztuz)
hartzen diren erabakiak osatzen dute. Aurrekontu politikaz aritzerakoan Eskuhartze
diskrezional honi egiten zaio erreferentzia, alegia, ekonomia egonkortzeko Helburuaz ze neurri zehatz hartu behar diren, ze aldaketa burutu behar diren Gastuen alorrean zein dirusarreren (nagusiki zergen) alorrean.
Aurrekontu politikak, egonkortze funtzioari begira ezarritako neurriez gain, Gobernuek
beste helburu eta eremuei ematen dieten garrantzia eta horietan eragiteko Hartzen
duten ildoen isla kuantitatiboa ere ematen digu. Adibidez, nekazaritza Politika, industria politika, politika teknologikoa,… baina berebat Ongizate Estatuarekin eta errentaren birbanaketarekin lotuta dauden atalena (gizarte Segurantza, osasuna edo hezkuntza bezalako jardueratan egindako gastuak eta Zerga sistemaren izaera progresiboaren bitartez).
4.3.- Aurrekontu publikoak: gastuak eta sarrerak
Ikusi dugu zeintzuk ziren jarduera ekonomikoan estatuaren zereginik Nagusiak. Orain
ikusiko dugu zeregin horretarako gobernuak erabiltzen duen tresna nagusia Zein den:
aurrekontu publikoa, alegia.
Zer da aurrekontu publikoa?
Gobernuaren neurri fiskalak aurrekontu publikoan islatzen dira. Aurrekontu Publikoa
honako hau da: ogasun publikoak ekitaldi ekonomiko bakoitzerako ―normalean
urtebeterako― egiten duen plan ekonomikoa jasotzen duen Kontabilitate-dokumentua.
Dokumentu honetan ogasun publikoak dituen betebeharren (egin beharreko Gastuak)
eta haiei aurre egiteko nahitaezkoak diren sarreren adierazpen zehatza Agertzen da.
Sektore Publikoaren gastu eta diru sarrera guztiak bildu behar ditu. Sektore Publikoak
aurrera eramango duen gastuaren nondik norakoa erabakitzea eta exekutatzea Du
zeregin nagusia. Azken finean, aurrekontu publikoa gobernuaren esku-hartze
ekonomiko osoaren finantza-euskarria da.
Sektore publikoaren plangintza ekonomikoaren adierazlea den aurrekontua, Legez
arautua dago, urteko Aurrekontu Legearen bitartez zehazten da urtez urte.
IRISPIDEAK
Aurrekontu Orokorrak egiterakoan honako irizpideak jarraitzen dira:
Unibertsaltasuna
Dagokion esparruko administrazio publikoaren diru sarrera eta gastu guzti
Guztiak jaso behar ditu.
Urtebeteko iraupena
. Aurrekontuek iraupen finkoa dute, hots, urtebetekoa, urte
naturalarekin bat eginez, hain zuzen ere.
Eskumena
Gobernuak dauka
Aurrekontua lantzeko eskumena; eta eremuko horretako
parlamentuak gobernuaren aurrekontu proiektuak onartu edo atzera botatzeko (aztertu Eta eraldatu ondoren beti ere) eskumena daukate.
Publikotasuna
Aurrekontuak
Ezagutzera ematen dira gutxienez hiru momentu ezberdinetan:
-onartu aurretik, Legebiltzarrean eztabaidatu baino lehen eta bitartean;
aurrera eramaten ari direnean, Legebiltzarrean eginiko interpelazio eta galderen bitartez;
-kudeaketa egin Ondoren, Kontu Epaitegiei aurkeztuz (derrigorrez aurkeztu behar dira).
AURREKONTU PUBLIKOAREN EDUKIA ETA EGITURA
Espainiako estatuan aurrekontuen edukia eta egitura finkatzeko orduan,
erreferentziazko ildoak Aurrekontu Lege Orokorrean eta urtez urte onartzen Diren
Estatuko Aurrekontu Orokorretan (EAO-PGE) finkatzen dira.
EAOen edukiei dagokionez, hiru kategoria ezberdin bereiz ditzakegu: Gastuak, dirusarrerak (gastu fiskalak ere adieraziz) eta sozietate estatalen Finantza-egoerak.
GASTUAK
Gastuak modu desberdinetan sailka daitezke. Ohikoena, gastuak egiturazko Hiru
sailkapen ezberdinen arabera egitea da, hots:
Egitura funtzionalaren arabera:
egindako gastuak zer erabilpen ezberdin izango
dituzten jakitea du helburu, hots zeintzuk diren gastu lehentasunak.
Talde nagusiak beheko taulan jaso ditugu, eta hortik abiatuta geroz eta Zehatzago eta
mugatuago egongo diren lerro eta programak ezartzen dira.
ARGAZKIA
Egitura organikoaren arabera:
nork gastatzen duen
Zehaztea: zein den gastuaren
kudeaketaren Organo arduraduna, eta zer kopuru esleitzen zaion. Adibidez, EAOen
kasuan Honakoak dira:
ARGAZKIA
Egitura ekonomikoaren arabera:
zertan gastatzen den
Jakiteko, gastuaren izaera
ekonomikoa Zehaztuz. Estatuaren eskuhartzeak ekonomian duen eragina ikuskatzeko
erabilgarria Da (gastu korronteak edo inbertsioak).
ERAGIKETA EZ FINANTZARIOAK
Gastu korronteak
I. Kapitulua Langile Gastuak
II. Kapitulua Ondasun eta zerbitzuen erosketak
III. Kapitulua Finantza-gastuak (interesak)
IV. Kapitulua Transferentzia korronteak
V. Kapitulua (Kontingentzietrako funtsa)
Kapital gastuak
VI. Kapitulua Inbertsio Errealak
VII. Kapitulua Kapital Transferentziak
ERAGIKETA FINANTZARIOAK
VIII. Kapitulua Finantza Aktiboak
IX. Kapitulua. Finantza Pasiboak
Kapitulu bakoitzean zer sartuko genukeen adierazteko, definizioak eman Beharrean
adibide adierazgarri batzuk emango ditugu
Langile gastuak:
langile
Publikoen soldatak
Ondasun eta zerbitzuak _ Funtzionamendurako beharrezko diren gastu korronteak:
bulegoko materiala, elektrizitate hornidura, Konponketak…
Finantza Gastuak _ Zor Publikoaren eta maileguen interesak
Transferentzia korronteak _ pentsioak, langabezi subsidioak, bekak, enpresentzako
dirulaguntza orokorrak, beste administrazioei Ekarpenak…
(Kontingentzietarako Funtsa)
_ ezustetarako funtsa (aurrekontu osoaren ehuneko bat)
Inbertsio errealak _ garraio Azpiegiturak, ekipamendu publikoak (ospitaleak, eskolak)
Kapital Transferentziak _ inbertsiotarako transferentziak, Enpresei edo beste
administrazio batzuei
Finantza Aktiboak _ enpresen Akzioak erostea, atzerriko titulu publikoak eskuratzea
Finantza Pasiboak _zor Publikoaren edota maileguen amortizazioa
Diru Sarrerak
Arestian aipatu gastuak egin ahal izateko EAOko eragileek diru sarrerak Lortu behar
dituzte edo zorpetzera jo.
Diru sarreren kasuan sailkapena bi irizpideren arabera egiten da, sailkapen Organikoa
eta ekonomikoan gauzatzen direnak. Ez dago programa zehatzei atxikiriko dirusarrerarik.
Sailkapen Organikoa:
diru sarrera hauek eskuratzen dituzten kudeaketa-zentroen
arabera ematen da, aurrekontu independentea dutenak, jakina.
Horrela EAOen kasuan, adibidez, honako sailkapena egiten da: Estatua, Estatuaren
Erakunde Autonomo guztiak, Gizarte Segurantza, Sektore Publiko Estatalaren
Erakundeak, Sozietate Estatalak, eta Sektore Publikoko gainerako Erakundeak.
Sailkapen Ekonomikoa
Honen bidez, diru sarrera bakoitzaren jatorria eta izaera zehazten da.
SARRERA EZ FINANTZARIOAK
Sarrera korronteak
I. Kapitulua Zuzeneko Zergak (eta kotizazio sozialak)
II. Kapitulua Zeharkako Zergak
III. Kapitulua Tasak Eta beste diru sarrerak
IV. Kapitulua Transferentzia korronteak
V. Kapitulua Ondare-Sarrerak
Kapital sarrerak
VI. Kapitulua Inbertsio Errealen besterentzeak.
VII. Kapitulua Kapital Transferentziak
SARRERA FINANTZARIOAK
VIII. Kapitulua Finantza Aktiboak
IX. Kapitulua. Finantza Pasiboak
Lehen bezala, definizioak eman beharrean adibide batzuk emango ditugu:
Zuzeneko Zergak:
PFEZ (pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga),
Sozietateen
gaineko Zerga ETA kotizazio sozialak
Zeharkako zergak:
BEZ,
Zerga Bereziak (alkohola, tabakoa, hidrokarburoen gainekoak)
Tasak eta beste batzuk:
matrikulazioa
Tasak, trafikoko isunak, museorako sarrerak…
Transferentzia korronteak:
Beste
Administrazio batengandik jasotako transferentziak
erabilera orokorrerako (Europako Batasunetik, udalek Aldundiengandik edo Eusko
Jaurlaritzarengandik…)
Ondare-sarrerak:
eraikinen
Alokairuengatik jasotako sarrerak, bankuan kontua
izateagatik jasotako interesak, akzioen Dibidenduak…
Inbertsio errealen besterentzeak:
solairuak
Saltzea, eraikinak saltzea
Kapital Transferentziak:
Beste
Administrazio batengandik jasotako transferentziak
Inbertsiotarako
Finantza Aktiboak:
akzioen
Edo atzerriko titulu publikoen salmentagatik jasotako
sarrerak
Finantza Pasiboak:
zor
Publikoa jaulkitzea, maileguak kontratatzea bankuekin
Gastuen eta diru sarreren sailkapen Ekonomikoak oinarri hartuta honela definituko genituzke:
Finantzazio gaitasuna/beharra (defizit edo superabit Publikoa) =
= sarreren Ietik VIIrako kapituluak – Gastuaren Ietik VIIrako kapituluak
(hots, sarrera ez finantzarioak – Gastu ez finantzarioak)
Zorpetze publikoa:
Sarreren IX. Kapitulua
(aurrekontuan urte horretako gastuak finantzatzeko behar den zorpetzea + Lehenagoko zorraren amortizazioa)
Aurrekontuetan, gastu eta dirusarrerez gain honakoa ere agertu behar da:
Gastu Fiskalen Aurrekontua:
Estatuak urte horretan
Indarrean dagoen zerga araudia
dela-eta Eskuratuko ez dituen diru sarreren aurreikuspen zehatzak (zergaz zerga eta zer motatako Kenkari edo opor fiskalen ondorioz uzten da diru hori jaso barik)
Sozietate Publikoen finantza egoera
Finantza egoera honetan, Sozietate horien
Ustiapen eta Kapital aurrekontuak daude, baina baita aurreko urteko Aurrekontuen
likidazioaren memoria eta etorkizunerako ekintza eta inbertsio egitasmoa Ere, finantza
iturriak zehaztea ahaztu gabe. Ustiapen eta Kapital Aurrekontuetan Sozietate Estatal
bakoitzak urte horretarako behar dituen baliabideak eta dituen Diru-hornidurak
(dotazioak) zehaztuko ditu, sarreren jatorria eta erabilpena aditzera Emanez.
4.4.- Zergen Kontzeptua, sailkapena eta deskribapen laburra
Zergak Sektore publikoak dituen diru sarrera iturri nagusiak dira. Derrigorrez Ordaindu
beharreko Alde bakarreko diru fluxuak dira. Halere, tributu kontzeptu zabalagoa hartuz gero, haren baitan Zergez gain tasak eta kontribuzio bereziak ere bereiz daitezke. Defini ditzagun Laburki hiru kontzeptu horiek.
A) Tasak : partikular batek zerbitzu publiko bat erabili Duelako edo jarduera bat bete
duelako Erakunde publiko bati egiten dizkion diru emateak dira; erabilitako zerbitzu
horrek, Kolektibitate osoarentzat ezarria bada ere, erabiltzaileari etekin berezia Ematen diolako ezartzen da tasa.
Tasak Dira, esate baterako, jabego publikoak duen museo bateko sarrera, zabor-bilketa
zerbitzuagatik Ordaintzen dena edota lizentzia edo baimen administratibo bat lortzeko
ordaintzen Dena.
B) Kontribuzio bereziak
: herri-lan edo zerbitzu
Publiko baten ezarpenaren ondorioz izan duen etekin edo ondasunen balioaren
Gehikuntzagatik partikular batek erakunde publiko bati ematen dizkion
Prestazioak dira hauek. Herri-lan edo zerbitzu horiek kolektibitate osoaren
Onerako ezarriak izanda ere, partikular horri etekin berezia ematen dio eta
Horregatik ordaintzen da tributu mota hau.
Kontribuzio Bereziak dira, esate baterako, lokal baten jabeak kalea zabaldu edo hobetzeko Lanen ondorioz ordaindu behar duena.
D) Zergak
: Estatuak edo administrazio publikoek, inolako
Kontraprestazio zuzenik gabe, exijitzen dituzten ordainak dira. Behar
Kolektiboei aurre egiterakoan sortzen diren gastuak finantzatzeko dira.
Zergagaia partikularraren gaitasun ekonomikoa agerian jartzen duten zenbait
Negozio edo egintzak dira: ondare baten jabe izatea, zenbait ondasun
Zirkulazioan jartzea, edo errentak eskuratu edo gastatzea.
Zergak Dira, besteak beste, Ogasun Publikoak ondasun bat erosteagatik prezioaz gain
exijitzen Duena; edo partikular batek urte batean eskuratu dituen errenten arabera
Ogasunari Ordaintzen diona, edo sozietate batek atera dituen etekinen arabera egiten
duen Ordainketa.
ZERGEN SAILKAPEN NAGUSIAK
Jarraian Zergak sailkatzeko erabiltzen diren irizpide nagusiak aztertuko ditugu
Zerga zuzenak eta zeharkakoak
Zergapetzeko Moduaren arabera, zuzeneko zergak eta zeharkako zergak bereizten
ditugu.
Zuzeneko zergak
: bere errenta edo gaitasun ekonomikoarengatik identifikaturiko pertsonen Gain ezartzen direnak dira. Zergadunak, kasu hauetan, zerrenda izendatuetan Agertzen dira. Zerga hauek zuzenean ordaintzen dizkio zergadunak Ogasunari.
Zeharkako zergak
: ondasun bat eskuratzerakoan edo zerbitzu bat erabiltzerakoan ordaintzen Dira, eta berdin dio nor izan den ondasun hori eskuratu edo erabili izan duen Pertsona. Beraz, zergaduna ez dago identifikaturik, ezezaguna da. Zerga horiei Dagokienez, Ogasunari ordainketa egin behar diona ez da zergaduna. “Ordaintzaileak” egiten duena hauxe da: zergak biltzen ditu, benetako Zergadunari (hots, zergapetuko ondasun edota zerbitzuaren kontsumitzaileari) Jasanaraziz.
Zerga pertsonalak eta errealak
Zergapetutako Subjektuaren arabera egiten den sailkapena da.
Zerga pertsonalak:
zergadunaren gaitasun ekonomikoa baldintzatzen duen egoera pertsonala Kontuan hartzen dutenak dira. Pertsona fisiko edo juridikoen aberastasuna edo Errentaren gainean ezartzen dira.
Zerga errealak
Egintza batean edo gauza batean oinarritzen dira eta, hortaz, ez dute Kontuan hartzen zergadunaren egoera pertsonala orokorra. (Antzeko sailkapen Bat: zerga subjektibo eta objektiboen artean bereizten duena)
Zerga aurrerakorrak, proportzionalak eta atzerakorrak
Sailkapen Hau ulertu ahal izateko lehenik eta behin zerga-tasa zer den azaldu behar
dugu.
Normalean, Gobernuak zergak kobratzen dizkigunean ez digu kopuru finko bat eskatzen, gure Errentaren ehuneko bat baizik. Portzentaje horri zerga-tasa deitzen zaio. Esate Baterako, gure errenta 1.000€koa balitz eta gobernuak %10a kobratuko baligu, Kasu honetan zerga-tasa %10a litzateke.
Zergak, Zerga-tasaren arabera, aurrerakor, proportzional eta atzerakorretan sailkatuko
ditugu.
·Errenta handitzean Zerga-tasa ere handitzen bada zerga hori aurrerakorra dela esango dugu. Hau da, zerga aurrerakor baten Aurrean gure errenta zenbat eta altuagoa izan orduan eta handiagoa izango da Gure errentatik ordaindu behar dugun ehunekoa. Kasu honetan, ikusten denez, Errenta zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago ordaintzen dugu, baina ez Soilik gero eta kopuru handiagoa, baizik eta gero eta portzentaje altuagoa. Mota honetako zerga garrantzitsuena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) da.
·Errenta handitzean Zerga-tasa berdin mantentzen bada, zerga hori proportzionala dela esango dugu. Hau da, zerga proportzional Baten aurrean edozein errentarentzatbeti portzentaje berbera ordaindu behar da. Honek ez du esan nahi errentahanditzean gero eta gehiago Ordaintzen ez dugula. Nahiz eta ehuneko beti berberaden, errenta zenbat eta handiagoa izan, orduan Eta kopuru handiago bat ordaindukodugu, baina proportzioa ez da handitzen.
Kasu bietan errenta handitzean gero eta gehiago Ordaintzen da, baina lehenengokasuan, ordaindu behar den kopurua askoz azkarrago handitzen da bigarreneanbaino.
·Eta errenta handitzean Zerga-tasa txikitzen bada, zerga hori atzerakorra dela esaten da. Kasu honetan errenta zenbat eta handiagoa izan orduan eta Portzentaje txikiagoa ordaintzen da.
Ikusten denez, zerga atzerakorra izateak ez du Esan nahi errenta handitzean ordaindu behar den kopurua gero eta txikiagoa Denik, baizik eta ordaindu behar den portzentajea, ehunekoa, izango dela gero Eta txikiagoa.
ZERGA NAGUSIAK
Gure Zerga esparruan nagusi diren zergak aurkezteko orduan bi multzo nagusitan
banatzen Dira. Alde batetik, Zuzeneko Zerga, zuzenean eskuratutako errenta eta kapital ondasunen Gain ezarritako zergak -errenta jasotzen, eskuratzen den unean aplikatzen zaio Zerga errenta horren titularrari. Beste aldetik, Zeharkako Zergak, errentaren titularrak Eros ahalmen hori gauzatu egiten duenean, hots, kontsumoan bihurtzen denean Grabatzen dutenak.
Zuzeneko Zergak
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga (PFEZ) zuzeneko zerga da, izaera
pertsonalekoa Eta progresiboa; eta pertsona fisikoen errentak zergapetzen ditu:
egindako Lanaren ordain sariak; jarduera ekonomiko profesionalak emandako etekinak;
kapital Etekinak; ondarean izandako irabaziak eta galerak. Zenbait errenta salbuetsiak
dira (guztizko ezintasun iraunkorra, kaleratze kalteordainak, literatur sariak, Kirolarien
diru-laguntzak, Eta abar) edo zerga honi lotu gabekoak dira (bikotea edo seme-alaben
mantenurako Ordainketak).
Sozietateen gaineko Zerga
Sozietateen Gaineko Zerga tributu zuzena, pertsonala da, sozietate eta pertsona
juridikoen Gain ezartzen dena, horiek lortutako errentak zergapetzen ditu (alegia,
enpresen Mozkinen gaineko zerga bat da).
Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga
Pertsona Fisikoak (juridikoak ez) dohainik lortutako ondare handitzeak zergapetzen ditu: Ondasun edo eskubideak jasotzea hildako batengandik herentzia bidez; bizien Arteko ondasun edo eskubideen dohaintzak edota izi aseguruen ordainez jasotako Diru
sarrerak.
Ondarearen gaineko Zerga (Aberastasun eta Fortuna Handien gaineko Zerga, Gipuzkoan)
Tributu Hau izaera zuzena eta pertsonaleko tributua da, pertsona fisikoen ondare netoa zergapetzen Duena (ez ondarean izandako onurak edo galerak baizik eta ondarea bera izatea Zergapetzen du). Ondare netoa da zergapetzen duena, alegia zorrak kenduta, eta zergadunak Abenduak 31n bere izenean duen ondarearen gainean.
Zeharkako Zergak
Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ)
Kontsumoaren Gain ezartzen den zeharkako zerga da. Ondasun edo zerbitzuen
salmentak Zergapetzen ditu, bai ondasun nazionalak eta baita atzerrikoak (EBkoak
barne). Ondasun eta zerbitzu horiek eskaintzen duten enpresak edo profesionalak dira
zerga Hau ogasunari ordaintzeko obligazioa dutenak (zeren ordaindu, ordaindu erosleak Egiten baitu).
Zerga Bereziak
Zerga Berezi hauek zenbait produkturen kontsumoa kargatzen dute, horrela ondasun
horien Ekoizpena, garatzea, eraldatzea eta inportazioa zergapetzen du. Zerga bereziak
honakoak Dira:
·Alkohola eta edari Alkoholdunen gaineko zerga.
·Hidrokarburoen gaineko Zergak
·Tabakoaren gaineko zerga.
Ondare Eskualdaketen Eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga
Zeharkako Tributua da, honakoak zergapetzen dituena: diru truke egindako ondare
transmisioak (partikularren arteko bigarren eskuko ondasunen salerosketak, etxebizitza edo Ibiligailuena, nagusiki), sozietateen arteko eragiketak (esaterako, kapital Handitzea, fusio edo haustura eragiketak, egoitza sozialean eginiko helbide Aldaketak) eta ekintza juridiko dokumentatuak (notarioaren aurrean agiriak Edota administrazio zein merkataritza arloko dokumentu jakin batzuk Formalizatzean).
Badira Beste zerga batzuk ere, hala nola, muga zergak edo arantzelak (hots, kanpo
merkataritzaren Gaineko zergak); edota tokiko zergak, udal mailakoak, hala nola:
Ondare Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga edota Trakzio
Mekanikoko Ibilgailuen gainekoa.
4.5.- Defizit publikoa Eta bere finantzaketa
Honezkero Badakigu gastu eta sarreren arteko aldeak aurrekontu saldoa emango digula:
saldo Hori positiboa denean, Estatuak finantzazio gaitasuna duela esaten da, superabita (hots, aurrezten ari Dela); eta, aldiz, saldoa negatiboa izateak finantzazio beharraadieraziko luke, edo beste Hitzetan esanda, administrazio horrek defizit Publikoa dauka.
Defizit Publikoa izateak dituen ondorioen artean ohikoa da negatibotzat hartzen direnak Azpimarratzea.
· Batetik, defizit publikoak esan Nahi du sektore publikoak bere gastuak finantzatzeko bere ohiko sarrerekin (zergak, transferentziak) nahikorik ez duela eta ekonomiaren gainerakotik Baliabide pribatuak bereganatu behar dituela, finantzazio beharrak izan ditzaketen Beste agente ekonomiko batzuekin lehian. Baliabideak bereganatu ahal izateko, Hortaz, Estatuak interes altuak eskaini behar ditu, edo behintzat beste erabilera Posibleetan lor daitezkeenak baino altuagoak. Horrela, inbertsio pribatuen errentagarritasun Erlatiboa jaitsiko da (titulu publikoen errentagarritasuna igo izanaren Ondorioz) eta, gainera, garestitu, interes tasen igoera orokorra tarteko.
Baldintza hauetan baliabide nahikoak ez baleude, Gerta liteke inbertsio pribatuak behera egitea, horrek metaketarako eta Hazkunde ekonomikorako arazoak sor ditzakeelarik.
· Bestetik, defizit Finantzatzeko Estatua zorpetu egiten da, eta zor hori (gehi bere kostua – interesen ordaina) hurrengo Ekitaldietan ordaindu eta itzuli beharko dena.
Izan ere, zorpetzeak esan nahi du hurrengo belaunaldien Bizkar uzten dela zama bat, aurreko belaunaldiek disfrutatutako gastua Finantzatzeko izan zena; eta zorra finantzatzeak lehentasuna duenez, hurrengo Gobernuen maniobra marjina mugatzen da.
Baina Kontrako aldetik begiratuta, defizitak positiboak, eta are beharrezkoak ere Izan
daitezke. Adibidez, defizit eta zorpetze hori inbertsio produktiboekin lotuta dagoenean, Ekonomiaren efizientzia orokorra hobetzen dutenak (azpiegitura, ekipamendu, Prestakuntza edota ikerkuntza moduko gastuetan) edota Estatuari etorkizunean Sarrera gehiago ahalbidetzen diotenak. Edo, halaber, ekonomiaren krisi egoera Dagoenean eta pizgarriak behar dituenean, egoera horri aurre egiteko tresna Gisa erabiltzen denean.
Hortaz, Ezin dugu esan defizit publikoa berez eta beti ona edo txarra denik. Aitzitik,
defizit Publikoak ona ala txarrak diren esateko honakoak hartu behar dira kontuan: zein Momentu eta baldintza ekonomikotan gertatzen den, nola finantzatuko den eta Zertarako erabiliko diren bere jatorrian dauden baliabideak.
4.6.- Sistema Fiskal bereziak: Kontzertu Ekonomikoa / Hitzarmen ekonomikoa
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) Kontzertu Ekonomikoak eta Nafarroako Foru
Erkidegoko (NFE) Hitzarmen Ekonomikoak ere, bi zati nagusi dituzte:
-Batetik, Estatuarekiko zerga Harremanak arautzen dituena
-Bestetik, Estatuarekiko Harreman finantzarioak zehazten dituena, alegia, erkidegoek nola hartuko duten Parte Estatuaren gastu orokorren finantzaketan, bereganatu gabeko eskumenei Dagokienez; Earen kasuan kupoaren bidez zehazten da eta NFEren kasuan Ekarpenaren bidez.
Laburki Bada ere aurkeztuko ditugu bi esparru horien ezaugarri nagusiak.
ESTUATUAREKIKO ZERGA HARREMANAK
Zergen Alorrean zerga itunduak eta itundu gabekoak bereizten dira.
Zerga Bat zerga itundua izateak esan Nahi du zerga hori bertako zerga sisteman sartu dela; beraz, lurralde Bakoitzeko erakunde eskudunek zerga hori ezarri eta kudeatu
beharko Dute. Lurralde historikoen eskumena izanik EAEn Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek onetsi behar dute zerga; eta NFE Parlamentuak.
Hemendik Aurrera azalpena erraztearren EAE eta Kontzertu Ekonomikoaren esparrura
mugatuko Gara (aipatuko ditugun ezaugarriak Nafarroako kasurako ere baliagarri diren
arren).
EAEren Eremuan Foru Aldundiei dagozkie zergen likidazioa, kudeaketa, zerga-biltzea,
ikuskapen Eta berrikuspena. Gaur egun, zerga guztiak itundu behar dira, bai egun
ezarrita Daudenak, bai eta etorkizunean ezar daitezkeenak ere.
Halere,
Zerga itundu guztiak ez dute tratamendu bera jasotzen; bi multzo handitan
Sailka daitezke, lurralde historikoen araugintza
Ahalmenaren arabera
: batetik, araugintza ahalmen autonomoa duten
Zergak eta, bestetik, araugintza ahalmenik gabeko zergak.
-Itundutako zergak Araugintzan autonomia badu, lurralde historikoek askatasuna izango dute zerga Hori arautzeko.
-Aitzitik, itundutako zergak Araugintza komuna badu, Estatuaren arauketa kopiatu behar dute lurralde Historikoek. Zenbait kasutan, Foru Ogasunak zerga baten arauak ezin aldatu, Baina zerga hori biltzen du esklusibotasunez. Adibidez, BEZaren kasuan, aldundiek Kopiatu behar dute Estatuko arauketa, baina aldundiek bakarrik biltzen dute Zerga hori. Arau orokor gisa esan daiteke lurralde historikoa eskudun izango Dela subjektu pasiboa EAEko egoiliarra denean.
Oro Har, eta mugak batzuk dituzten arren, ahalmen autonomo ia osoa duten zergen
artean, Honakoak ditugu: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, Ondarearen
gaineko Zerga, Sozietateen gaineko zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zerga,
Ondare Eskualdaketa eta egintza juridiko agiridunen gaineko zerga eta toki mailako
zergak.
Bestalde, Araugintza ahalmenik gabeko zerga nagusiak dira Balio Erantsiaren gaineko
Zerga, Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak, edota ez-egoiliarrek ordaindutako Zergak, beste batzuen artean.
Itundutako Zergen ondoan badauzkagu ere itundurik gabeko Zergak, hots, Estatuak bere menpe dituen zergak eta Gure administrazioekin hitzartzen ez dituena, berak zuzenean arautu eta biltzen Ditu. Mota honetako zerga nagusiak hurrengoak inportazioen gaineko arantzel Eskubideak eta balio erantsiaren gaineko zergaren zein zerga berezien kasuan, Inportazioei ezartzen zaizkien kargak.
Edozelan Ere, lurralde historikoek bere zerga eskumen alorrean badituzte zenbait muga, Kontzertu Ekonomikoan “harmonizazio fiskalari Buruzko arau” adierazmoldean
jasotzen Direnak eta honakoak dira:
a) sistematika, terminologia eta kontzeptuei Dagokionez, Estatuko Zergen Lege Orokorra eta hori garatzen duten arauak Aplikatu behar dira.
B) EAE-n eta Estatuan dauden benetako presio fiskalak Parekoak izan behar dira
D) Pertsona, kapital, ondasun eta zerbitzuen Zirkulazio askatasuna bermatu behar da
E) Industria eta merkataritza jarduerei begira, Lurralde komunean erabilitako sailkapen bera erabili behar dute
Horrez Gain, printzipio orokorrak ere jasotzen ditu Kontzertu Ekonomikoak: elkartasun
printzipioari Begirunea erakustea eta Espainiak sinatu dituen nazioarteko itun edo Hitzarmenak betetzea.
Estatuarekiko harreman finantzarioak: kupoa eta ekarpena
(Galdera erantzun moduan aurkeztuko dugu, Berria Egunkarian gai honen inguruan
egindako zenbait artikulu oinarri hartuta)
Zer da Kontzertu Ekonomikoa? Eta Hitzarmen Ekonomikoa?
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak zergak kudeatzeko eta biltzeko duen burujabetza
aitortzen Du Kontzertu Ekonomikoak, eta Madrilen eta Gasteizen arteko diru publikoen
joan-etorria Arautzen du. Hitzarmen Ekonomikoa tresna bera da, baina Nafarroarentzat.
Zer da kupoa? Eta Ekarpena?
Kupoa Gasteizen eta Madrilen arteko diru publikoen joan-etorri hori gauzatzeko
bitartekoa Da; Ekarpena du izena, berriz, Irunearen eta Madrilen artekoak.
Zenbatean behin Ordaintzen dira ekarpena eta kupoa?
Urtero, Eta ordainketa lau zatitan egiten dute euskal gobernuek: hiruhilero. Bost Urtean behin kalkulatzen dira bai ekarpena eta bai kupoa: lehen urtea Kalkulatuta, hurrengo lau urteak eguneratzen dira. 2008-2016 artekoak eta Hurrengo urteetakoak 2017an finkatu dituzte Jaurlaritzak eta Espainiak. Ekarpenaren kasuan, 2015-2019 aldia orain ari dira negoziatzen.
Zer ordaintzen da?
Jaso Ez ditugun eskumenak, hots: (i) batetik Estatuaren berezko eskumen direnak:
Koroa, Gorteak, defentsa, kanpo harremanak, azpiegiturak (AHT, aireportuak, portuak), Auzitegi Konstituzionala... (ii) bestetik, EAErenak izanda baina transferitu Gabe daudenak, gizarte segurantza eta espetxe zaintza, beteak beste; Horiez Gain, Espainiako lurraldeen arteko konpentsazio funtsari dagokiona zein Estatuaren zorrari dagokiona ere ordaintzen da..
Zelan egiten da Kalkulua?
Ordaindu Beharreko diru kopurua kalkulatzeko ekuazioa bera da bi kasuetan, soilik
aldagai Bat aldatzen da: egozpen indizea. Nafarroak eta EAEk Espainian duten pisu
ekonomikoaren Arabera egiten dute ordainketa, eta egozpen indizeak irudikatzen du
hori: %1,6 da Nafarroan, eta %6,24 EAEn.
Baina zein da Ekuazioa?
Kalkuluaren Oinarrian beti daude Espainiako aurrekontuak; EAEk edo Nafarroak dituzten Eskumenen zenbatekoa kentzen zaie, eta kopuru horren egozpen indizea Kalkulatzen da (%1,6 eta %6,24). Geratzen den kopuruari itundu gabeko sarrerak Kentzen zaizkie: Estatuak itundu gabeko sarreretan EAEri edo Nafarroari Dagokiona proportzioan (aduanak, defizita, inbertsioak besterentzea, finantza Eragiketak eta transferentziak). Azken emaitza da kupo likidoa, eta ekarpen Likidoa.
Kalkulu guztiz Teknikoa da?
Ez, Horren isla bai Nafarroaren kasuan bai Euskal autonomi Erkidegoarenean ere
ordaindu Beharreko kopuruei buruz egoten diren desadostasunak. Kalkulurako
erabiltzen Diren kontzeptuen neurketa ez da erraza, are gutxiago etengabe aldatzen ari
den Eskumen-testuinguru batean. Ondorioz, irizpide desberdinekin egiten ditu
kalkuluak Alde bakoitzak, eta desadostasunak agerian geratuz. Normalean, horien
konponbidea Ez da izaten teknikoa, negoziazio politiko baten bitartez etortzen da.
Noiz ezarri zituzten Egozpen indizeak?
Kupoarena (%6,24) 1981ean ezarri zen, behin-behinean, eta geroztik ez da aldatu;
Nafarroarena (%1,6) 1990ean, eta harrezkero ez da aldatu hura ere. Gasteizek eta
Iruneak Eskatu izan dute indizeak gaurkotzeko, dagokiena baino gehiago ordaintzen ari
direlakoan. Debateetako bat da indizea errentaren ala biztanleriaren arabera kalkulatu
behar Ote litzatekeen.
Estatu espainiarrean Bada beste erkidegorik antzeko sistemekin?
Ez, Soilik euskal lurraldeek dute sistema propioa. Gainontzeko erkidegoek ≪erregimen
komuna≫ osatzen dute. Hau da, Espainiako Ogasunak biltzen ditu zergak erregimen
komuneko Lurraldeetan, eta gero Madrilek banatzen du dirua erkidegoen artean.
Non dute jatorria Kontzertuak eta Hitzarmenak?
Foruetan. XIX. Mendera arte Hegoaldeko lurraldeek finantza eta zerga burujabetza izan
zuten, Baina karlistaldien ostean galdu egin zituzten. Nafarroako Hitzarmen
Ekonomikoaren Jatorria lehen karlistadaren osteko 1841eko Lege Itunduan dago:
Nafarroako Jatorrizko erregimena desegin eta lurraldea Espainiaren administrazioan
sartu Zuten, baina bere zergak kudeatzeko autonomiarekin. Bigarren karlistada ostean
gauza Bera gertatu zen Arabarekin, Bizkaiarekin eta Gipuzkoarekin. Francok 1937an
ezabatu Zituen Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertuak, ≪probintzia traidoreak≫
izateagatik. 1978ko Espainiako Konstituzioak euskal lurraldeen eskubide historikoak
aitortu Zituen. Gernikako Estatutuak kontzertu ekonomikoa ezarri zuen 1979an, eta
Nafarroako Foru Hobekuntzak Hitzarmena 1982an, baina 1990ean sartu zen indarrean