Zelulen Biologia eta Ehunen Antolaketa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,45 KB
Teoria zelularra
Izaki bizidun oro zelulaz osatuta dago. Zelulak izaki bizidunaren egitura eta funtzio unitate oinarrizkoak dira. Zelula oro, zatiketa zelularra medio, aurretik zegoen beste zelula batetik dator.
Funtzio zelularrak
- Nutrizio funtzioa: Kanpotik datozen substantziak barneratzea. Substantzia horiek eraldatuz, zelulak bere jardueretarako materia eta energia eskuratzen ditu. Jarduerak: haztea, zahartutako atalak ordezkatzea eta behar dituen substantziak ekoiztea.
- Arnasketa zelularra: Materia organikotik energia lortzeko eta energia hori baliatzeko prozesuari arnasketa zelularra deritzo.
Mitosiaren faseak
- Profasea: Nukleo-mintza barreiatu egiten da eta nukleoa desagertzen da. Bi zentriolo-pareak bereizi eta zelularen mutur banatara lekualdatzen dira. Zentriolo-bikoteen artean agertzen diren zuntzek ardatz mitotikoa eratzen dute.
- Metafasea: Bikoiztutako kromosomak zelularen erdialdean jartzen dira, ardatz mitotikoaren zuntzei lotuta.
- Anafasea: Kromatidak zelularen mutur batera doaz, ardatz mitotikoaren zuntzak motzago bihurtu direlako eta haietatik tiratzen dutelako.
- Telofasea: Kromosoma bakoitza osatzen duten bi kromatidak zelularen muturretan jartzen dira. Zuntzak zitoplasman barreiatzen dira eta kromosoma-talde bakoitzaren inguruan nukleo-mintza eratzen da. Gero, zitozinesia dator.
Ehunak eta organoak
- Ehuna: Antzeko ezaugarriak dituzten zelulen elkartzea, funtzio jakin bat egiteko antolatua.
- Organoa: Hainbat ehunez osatutako gorputz-atala, funtzio bat garatzen duena.
- Sistema edo aparatua: Lan bat egiteko elkartzen diren organo-taldea.
Ehun motak
- Ehun epiteliala: Babes edo jariatze funtzioa du. Honen zelulek forma geometrikoa dute eta batzuek guruinak sortzen dituzte elkartzean.
- Ehun konektiboa: Mota honetakoak dira ehun konjuntiboa, gantz-ehuna, ehun kartilaginosoa eta hezur-ehuna; funtzio desberdinak dituzte.
- Muskulu-ehuna: Mugimendua ahalbidetzen du; osatzen duten zelulak uzkurkorrak dira.
- Nerbio-ehuna: Bere eginkizuna nerbio-bulkadak eragitea eta transmititzea da. Bi zelula motak osatzen dute: neuronak eta zelula glialak.