Landareen Erreinua: ezaugarriak, sailkapena eta funtzioak

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 15,83 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek landareen erreinuaren oinarriak aztertzen ditu: landareen ezaugarri komunak, dibisioen arteko sailkapena (briofitoak, pteridofitoak eta espermafitoak), eboluzio-ordena eta ugalketa-zikloak. Landare kormoaren ehun nagusiak eta haien funtzioak ere azaltzen dira, hala nola xilema, floema eta parenkima klorofilikoa, baita ura, mineralak eta izerdia nola garraiatzen diren ere.

Puntos clave

  • Landareak zelula anitzeko eukariotoak dira, eta algetatik sortu ziren.
  • Briofitoak (goroldioa) landare bakunenak dira eta talo egitura dute; ez dute lorerik ez hazirik ekoizten.
  • Pteridofitoak (iratzeak) kormo egitura dute eta esporak ekoizten dituzte; ur askerik gabe ez dute ugaltzen.
  • Espermafitoek loreak eta haziak ekoizten dituzte, eta ugalketa sexuala ez da uraren mendekoa.
  • Xilemak izerdi gordina (ura eta mineralak) sustraietatik hostoetara garraiatzen du; floemak izerdi landua (molekula organikoak) hostoetatik gainerako zeluletara.
  • Parenkima klorofilikoak fotosintesia egiten du hostoetan, eta estometatik gasen trukea gertatzen da.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Landareen Erreinua: Ezaugarriak eta Sailkapena

  • Zer Eginbide Komun Dituzte Landareen Erreinuan Sailkatzen Diren Izakiek?
    • Zelula anitzeko organismoak dira, eta, beraz, eukariotoak.
  • Zer Funtzio Betetzen Dute Landare Baten Gorputzean Bereizten Diren Bi Egiturak?
    • Egitura begetatiboa: Landarearen nutrizioari lotuta dago.
    • Ugaltze-egitura: Ugalketan espezializatuta dago.
  • Zer Izaki Bizidun Izan Ziren Landareen Arbaso Zuzenak?
    • Algak izan ziren arbaso zuzenak.
  • Zein Dira Landare Bakunenak? Zein Konplexuenak?
    • Bakunenak: Briofitoak (goroldioa).
    • Konplexuenak: Espermafitak (adibidez, pinuak).
  • 5.1 Irudiaren Deskribapena (Landareen Eboluzioa)
    • Zelula anitzeko talde fotosintetikoak bereizten dira:
      • Algak, ingurune urtarrean bizi direnak.
      • Lehorrean bizi diren hiru landare mota, uretatik gero eta urrunago:
        • Goroldioak (Briofitoak): Lehorra kolonizatu zuten lehenak, oraindik ere toki hezeetan bizi direnak.
        • Iratzeak (Pteridofitoak): Ez dira uraren hain mendekoak, baina ugalketarako ura behar dute. Ingurune horretan gehiago hedatu ziren.
        • Lorezko landareak (Espermafitak): Uretatik urrunago eta tamaina handiagoarekin. Beren ugalketa sexuala uraren mendekotasunetik askatu zen (loreak eta haziak dituzte), eta ingurune horrek eskaintzen zituen giro guztiak kolonizatu zituzten.
  • Gako Sinplifikatua
    • Zer Dibisiotan Sailkatuko Zenituzke Goroldio Bat, Pinu Bat, Arrosondo Bat, Zereal Bat eta Iratze Bat?
      • Goroldioa: Ez du sekularik, ez lorerik, ez hazirik ematen. Egitura talo motatakoa da.
      • Pinoa: Loreak eta haziak ematen ditu, beraz, Espermafiten dibisioan sailkatzen da.
      • Arrosondoa: Egitura begetatiboa kormo motatakoa du, eta loreak eta haziak ekoizten ditu.
      • Zereala: Egitura begetatiboa kormo motatakoa du, eta loreak eta haziak ekoizten ditu.
      • Iratzea: Ez du ez lorerik, ez hazirik ematen. Tente irauten du, kormo motatako egitura begetatiboa du. Pteridofito dibisioan sailkatzen da.
    • Iratze Baten eta Goroldio Baten Arteko Antzekotasunak eta Desberdintasunak; Zereal Baten eta Pinu Baten Artekoak.
      • Iratzea/Goroldioa: Ez dute ez lorerik ez hazirik ekoizten. Desberdintasuna: Iratzeak kormo egitura du (tenteagoa), goroldioak talo egitura du.
      • Zereala/Pinoa: Espermafitoak dira, loreak eta haziak ematen dituzte. Aparatu begetatiboa kormo motatakoa da. Alde nagusia lore mota da.
    • Zer Ezaugarri Dituzte Landareen Erreinuko Dibisio Bakotitzean Sailkatzen Diren Landareek?
      • Briofitak: Talo motatako egitura begetatiboa dute, ez dute ez lorerik ez hazirik ematen. Tamaina txikia dute.
      • Pteridofitoak: Kormo motatako egitura begetatiboa dute (sustrai, zurtoin eta hostoak), izerdia garraiatzeko hodia dute, eta ez dute ez lorerik ez hazirik ekoizten.
      • Espermafitak: Kormo egitura dute (sustrai, zurtoin eta hostoak), izerdia garraiatzeko hodiak dituzte, eta loreak eta haziak ekoizten dituzte.
    • Zer Irizpide Erabiltzen Da Landareak Zein Bere Dibisioan Sailkatzeko?
      • Lehen irizpidea egitura begetatiboa da (talo edo kormo). Bigarren irizpidea loreak eta haziak ematen dituzten ala ez.
  • Zer Alde Ikusten Duzu Zelula Sexual Arren eta Emeen Artean?
    • Zelula sexual arrak txikiagoak dira, bi flagelo dituzte (mugitzeko), eta gametofito arretik irteteko aukera ematen diete. Zelula sexual emeak handiagoak dira, ez dute flagelorik, eta ez dira gametofito emearen barrutik irteten.
  • Nola Lortzen Du Zelula Sexual Arrak Zelula Emeraino Iristea eta Harekin Bat Egitea?
    • Bi flageloen laguntzaz, ura behar dute. Gametofitoaren gainean egitura bat sortzen da (esporofitoa) eta bertan esporak ekoizten dira.
  • Deskriba Ezazu Esporofitoaren Eraketa Prozesua
    • Zelula sexual arrak uretan barrena joaten dira flageloei esker. Gametofito emearen barruan sortu eta zelula sexual emea ernaltzen dute (obozelula edo zigotoa sortuz). Zelula hori garatu egiten da, eta gametofitoaren gainean hazten den esporofitoa sortzen du.
  • Gametofitoaren Eraketa Prozesua
    • Banako batetik datozen esporak haizeak barreiatzen ditu. Espora bakoitza hozitutakoan (fase asexuala), gametofito berri bat sortzen du. Fase asexualak espeziea barreiatzen laguntzen du.
  • Zer Alde On Du Goroldioentzat?
    • Ugalketa Sexualak: Aniztasuna handitzen laguntzen du (gene konbinazio berriak, karaktere berriak), ingurunera egokitzeko aukerak ugaritzen dira.
    • Ugalketa Asexualak: Espeziea barreiatzen du (haizeak esporak barreiatzen ditu).
  • Deskriba Itzazu Ekisetuen Hostoen eta Iratzeen Arteko Desberdintasunak
    • Ekisetuak: Hostoak oso meheak dira, eta koro moduan jartzen dira zurtoinaren inguruan adabegi bakoitzean.
    • Iratzeak: Hostoak zabalak dira eta arraildurak dituzte. Lurpeko zurtoin batetik sortzen dira, eta horregatik ez da hura ikusten.
  • Taula Kormoaren Ehun Motak, Funtzioak eta Zer Organotan Dauden Arabera
EHUNAFUNTZIOAZER ORGANOTAN?
EPIDERMISA
  • Landarea estaltzea, lehortzetik babesteko.
  • Sustraien epidermiseko zelula espezializatuek lurzoruko ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte.
  • Hostoen epidermiseko estomek karbono dioxidoa eta oxigenoa trukatzen dituzte atmosferarekin.
Sustraia, zurtoina eta hostoa
PARENKIMA KLOROFILIKOAMantenugai ez organikoak molekula organiko bakun bihurtzen ditu, fotosintesiaren bitartez.Hostoa
ERRESERBAKO PARENKIMAHainbat substantzia elikagarri metatzen ditu: ura, almidoia…Sustraia, zurtoina eta hostoa
HODI ZURKARAK (XILEMA)Izerdi gordina (mantenugai ez organikoak) garraiatzen dute sustraietatik hostoetara. Landareari eusten diote.Sustraia, zurtoina eta hostoa
HODI LIBERIARRAK (FLOEM)Izerdi landua (mantenugai organikoak) garraiatzen dute hostoetatik landarearen gainerako zeluletara.Sustraia, zurtoina eta hostoa
MERISTEMOAKLandarea hazarazten dute.Sustraia, zurtoina eta hostoa
  • Zer Ugaltze-zelula mota sortzen dute iratzeek beren hostoen azpialdean?
    • Esporak.
  • Zer Abantaila Du Esporak Ekoizteak Iratzearentzat?
    • Espeziea distantzia handitara hedatzea, haizeak urrun barreiatzen baititu esporak.
  • Iratzearen Ugalketaren Zer Unean Da Funtsezkoa Ura Lurzoruaren Azalean?
    • Ernalketaren unean, ura behar da zelula sexual arrak zelula sexual emeeraino iristeko.
  • Zer Abantaila Du Ugalketa Sexualak Iratzearentzat?
    • Biodibertsitatea handitzen da eta espeziea egokitzeko aukerak ugaritzen ditu.
  • Deskriba Ezazu Nola Ugaltzen Dira Iratzeak
    • Bi ugalketa mota dituzte:
      • Asexuala: Hostoen azpialdeko soroetako esporangioetan sortzen diren esporen bitartez. Esporak haizeak barreiatzen ditu, eta hozitzean, gametofitoa sortzen dute.
      • Sexuala: Organo sexual arretan eta emeetan sortutako zelula sexualen bitartez. Ernalketaren ondoren, zigotoa sortzen dute, eta horren garapenak beste esporofito bat sortzen du.
  • Briofitoen eta Pteridofitoen Arteko Desberdintasunak
    • Egitura Begetatiboa: Briofitoak talo motatakoak dira; Pteridofitoak kormo motatakoak.
    • Ugalketa Prozesua: Bi kasuetan fase sexual eta asexual bat dute. Briofitoetan, landare heldua gametofitoa da; Pteridofitoetan, aldiz, iratzearen landarea da esporofitoa, berez elikatzen dena (goroldioaren esporofitoa ez bezala, hori gametofitotik elikatzen baita).
    • Lehorreko Ingurunera Egokitzea: Iratzea hobeto dago egokituta ingurune lehorrera, kormo motako egitura begetatiboak tente egoten uzten diolako eta lehortzetik babesten duen epidermisa duelako.
  • Sustraiko Zer Zonatik Xurgatzen Ditu Landareak Ura eta Gatz Mineralak?
    • Zona iledunetik.
  • Sustraiko Zer Ehun Dago Ura eta Gatz Mineralak Xurgatzen Espezializatua? Zer Ezaugarri Dute Aipatutako Ehuneko Zelulek Funtzioa Hobeto Egiteko?
    • Epidermisa: Ile xurgatzaileak ditu. Hodiak zabalak dira eta ez dago kutikularik, xurgatzea errazteko.
  • Zer Osaagai Ditu Izerdi Gordinak? Non Sortzen Da?
    • Ura eta gatz mineralak. Sustraietan sortzen da, hodi zurkaretan.
  • Zer Hodietatik Garraiatzen Da Izerdi Gordina? Nolakoak Dira Aipatutako Hodietako Zelulak eta Nola Daude Kokaturik?
    • Hodi zurkaretatik. Zilindrikoak dira, hodi liberiarrak baino txikiagoak, eta bata bestearen gainean daude.
  • Noraino Heltzen Da Izerdi Gordina eta Zer Ehunek Behar Du Hura Bere Funtzioa Betetzeko? Zer Ezaugarri Dituzte Ehun Horretako Zelulek eta Zer Funtzio Betetzen Du?
    • Hostoetaraino. Parenkima klorofilikoak behar du. Kloroplastoak dauzka eta fotosintesia egiten du.
  • Uraz eta Gatz Mineralez Gainera, Zer Beste Elikagai Behar Dute Parenkima Klorofilikoak Fotosintesia Egiteko? Nondik Sartzen Da Hostoan?
    • Karbono dioxidoa. Estometatik sartzen da.
  • Fotosintesian Ekoizten Den Oxigenoaren Parte Bat Hostoaren Zelulek Berrek Kontsumitzen Dute Arnasketa Aerobioan. Nondik Askatzen Da Soberako Oxigenoa Atmosferara?
    • Estometatik (hostoak).
  • Zer Osaagai Ditu Izerdi Landuak? Zer Organotan Sortzen Da?
    • Ura + molekula organiko bakunak (aminoazido, monosakarido). Hostoetan sortzen da.
  • Zer Ehun Dago Izerdi Landua Garraiatzen Espezializatua?
    • Hodi liberiarrak.
  • Noraino Garraiatzen Da Izerdi Landua?
    • Landarearen alde (zelula) guztietaraino, energia lortzeko.
  • Landarea Organismo Autotrofoa Da, Baina Autotrofoak Al Dira Haren Zelula Guztiak?
    • Ez, bakarrik hostoetan daudenak (parenkima klorofilikoa), fotosintesia egiten dutenak.
  • Izerdia Garraiatzeaz Gainera, Zer Beste Funtzio Betetzen Du Hodi Eroaleek?
    • Landarea eusteko.
  • Zer Alde Ikusten Duzu Hostoko Parenkimako Zelulen eta Sustraikoaren Artean? Zer Ondorio Du Alde Horrek?
    • Hostokoak klorofila dauka (fotosintesia egiten du), sustraikoak ez.
  • Zer Alde Ikusten Ditu Hostoren Epidermisaren eta Sustraiarenaren Artean?
    • Sustraiarena ile xurgatzaileak dauzka. Hostoetan, estomak eta kutikula.
  • Nondik Egiten Da Gasen Trukea Hostoetan? Eta Sustraian?
    • Hostoetan estometan. Sustraietan epidermiseko zeluletan.
  • Zerrenda Itzazu Hostoa Osatzen Dutela Ehunak
    • Estomadun epidermisa
    • Parenkima klorofilikoa
    • Hodi liberiarrak
    • Hodi zurkarak
  • Nondik Hazten Dira Luzeran Landareak? Zer Ehun Da Zona Horien Bereizgarri?
    • Sustraien muturretatik. Mesristemoa da ehun bereizgarriena.
  • Zertarako Balio Dio Txanoak Sustraiari?
    • Lurra zulatzeko.
  • Nola Saihesten Du Landareak Ur Gehiegi Galtzea?
    • Epidermisarekin, kutikularekin (hostoetan daudelako) eta estomekin.
  • Defini Itzazu Fototropismo Positiboa eta Geotropismo Negatiboa
    • Fototropismo positiboa: Estimulurantz hazten bada.
    • Geotropismo negatiboa: Aurkako norabidean hazten bada (grabitatearen aurka).
  • Fototropismo Motak Zurtoina? Eta Sustraia?
    • Zurtoina: + (argirantz). Sustraia: - (argitik urruntzen).
  • Geotropismo Mota Zurtoinak? Eta Sustraia?
    • Zurtoina: - (grabitatearen kontra). Sustraia: + (grabitatearen norabidean).
  • Non Eratzen Da Gametofitoa Landare Espermafitotan?
    • Lorearen barruan.
  • Zer Abantaila Dakarkion Landareari Zurtoinean eta Sustraian Tropismo Mota Horiek Izateak?
    • Zurtoinak argia bilatzen du (fotosintesia) eta sustraiak ura eta mineralak (lurpean).
  • Zer Alde Dago Nasti eta Tropismoen Artean?
    • Nastiak: landarearen zati baten mugimendu bizkorra. Tropismoak: mugimendu motela (hazkuntzarekin lotua).
  • Zer Alde On Ditu Espermafiten Sexuzko Ugalketan, Polen Aleak Ekoizteak?
    • Polena garraiatzeko erraztasuna (ura beharrik gabe).
  • Zer Egituratatik Abiatuta Eratzen Da Hazia?
    • Obulutik.
  • Zergatik Daude Espermafitak Iratzeak Baino Hobeto Egokituta Lehorreko Ingurunera?
    • Kormo egitura izateaz gain, ugalketa sexuala ura gabe egiten dutelako.

Preguntas frecuentes

Zein dira landareen bi dibisio bakunenak eta konplexuenak?

Briofitoak (goroldioa) dira bakunenak, eta espermafitoak (pinuak, zerealak, arrosondoa...) konplexuenak. Espermafitoek loreak eta haziak ekoizten dituzte.

Zein ehunek garraiatzen du izerdi gordina?

Xilemak (hodi zurkarak) garraiatzen du izerdi gordina, hau da, ura eta gatz mineralak sustraietatik hostoetara.

Zer ehunek garraiatzen du izerdi landua?

Floemak (hodi liberiarrak) garraiatzen du izerdi landua, hau da, molekula organikoak hostoetatik landarearen gainerako zeluletara.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein landare-dibisio dira bakunenak?
2. Zein ehunek garraiatzen du izerdi gordina?
3. Zer egiten du parenkima klorofilikoak?
4. Zein landare-dibisiok ekoizten ditu loreak eta haziak?
5. Zein da iratzeen ugalketa asexualaren egitura?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.