Zelula: oinarrizko unitatea, organuluak eta garraio mekanismoak

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,51 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek zelula gizaki bizidunen oinarrizko unitate gisa aurkezten du, eta zelularen osagai nagusiak, organuluak eta nukleoaren barruko egiturak azaltzen ditu. Halaber, molekulak mintzean zehar nola pasatzen diren azaltzen du: difusioa, osmosia, garraio aktiboa eta endositosia, exositosia eta fagozitosia bezalako prozesuak.

Puntos clave

  • Zelula gizaki bizidunen oinarrizko unitatea da eta mikroskopioz ikusten da.
  • Mintz plasmatikoak zelularen mugak markatzen ditu eta sarrera eta irteera kontrolatzen ditu.
  • Erretikulu endoplasmatikoak lipidoak eta proteinak sortzen ditu; Golgi aparatuak gordetzen eta banatzen ditu.
  • Mitokondrioak zelula arnasketa egiten dute eta zelularentzat beharrezko energia ematen dute.
  • Erribosomak proteinak sortzen dituzte, mintzik gabeko egiturak dira eta askeak edo erretikulu endoplasmatikoari lotuta egon daitezke.
  • Kromatinak kromosomak sortzen ditu; gizakiak 46 kromosoma (23 pare) ditu.
  • Difusioak ez du energiarik behar, garraio aktiboak bai.
  • Endositosiak partikulak sartzen ditu, exositosiak kanpora ateratzen ditu eta fagozitosiak partikula handiak harrapatzen ditu.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Zer da Zelula Bat?

Gizaki bizidunen oinarrizko unitatea da. Gainera, gure funtzio guztiak bete ahal dituen unitate txikiena da. Gure begientzat ikusezinak dira, tamainagatik; mikroskopioekin begiratzen dira.

Zelularen Osagai Nagusiak

  • Nukleoa: Zelula inguratzen duen mintz mehea da. Molekula batzuei pasatzen uzten die eta beste batzuk blokeatu egiten ditu.
  • Zitoplasma: Zelularen edukia da. Disoluzio likatsu batez osatuta dago. Organuluak daude barruan.
  • Mintz Plasmatikoa: Zelularen egitura handiena da. Zelularen erdian dago eta zelulen funtzioak zuzentzeko eta kontrolatzeko dago.

Zelularen Organuluak

  • Golgi Aparatua: Erretikulu endoplasmatikoak egiten dituen substantziak (proteinak eta lipidoak) gordetzen ditu. Eta gero, hortik ateratzen dira behar direnak, lekuetara eramateko, beharrezkoa delako.
  • Erretikulu Endoplasmatikoa: Zitoplasman dago, elkarrekin komunikatuta dauden mintzeko zaku eta kanal multzoa da. Substantzia berriak sortzen dira, zelulak behar dituena: lipidoak (LEUNA) eta proteinak (ZIMURTSUA).
  • Lisosomak: Zelularen digestio aparatuak dira. Substantzia konplexuak soilago bihurtzen dituzte. Handia bada, ez da sartzen, eta mozten du sartzeko.
  • Zitoeskeletoa: Zitoplasman zehar dagoen sare bat da, zelularen hezurdura. Bere mugimenduetan parte hartzen du.
  • Zentrioloak: Harizpi osatutako paretak dira. Zitoeskeletoaren mugimendua zuzentzen du.
  • Mitokondrioak: Obalo forma daukate eta mintz bikoitza. Bertan zelula arnasketa egiten da, beraz, oxigenoa behar dute. Zelulak funtzionatzeko behar duen energia ematen du.
  • Bakuoloak: Ura eta disolbatutako hainbat substantzia dituzten zaku txikiak dira. Erreserbarako produktuak eta hondakinak gordetzen dituzte.
  • Erribosomak: Mintzen ez duten egitura txikiak dira. Zitoplasman aske edo erretikulu endoplasmatikoari lotuta egon daitezke. Proteinak sortzen dituzte.

Zer Dago Nukleoaren Barruan?

DNA dago. Nukleoplasman dago, disoluzio likatsu bat da.
  • Kromatina: Harizpi luzen multzoa da. Kromosoma sortzen da bertan. 46 kromosoma ditugu, edo 23 pare. Espermatozoidetik 23 datoz eta obulutik beste 23. Kromosomak DNA informazioa gordetzen du, informazio genetikoa.
  • Nukleoloak: Esfera itxurako zatiak dira eta bertan erribosomak sortzen dira.

Nola Zeharkatzen Dute Mintza Molekula Txikiek?

Molekula txikiek, adibidez ura eta oxigenoak, mintza zeharkatzen dute.
  • Difusioa: Oxigenoaren eta substantzien difusioa. Ez da energiarik behar. Mekanismo pasibo bat da. Bere kabuz zelularen barne eta kanpoaldeko mailak berdintzen ditu, kontzentrazioaren arabera. Uraren difusioa, osmosia deitzen da, eta berdin funtzionatzen du.
  • Garraio Aktiboa: Energia behar da lekualdaketa egiteko. Prozesua kontzentrazio txikiko tokietatik handia duten tokietara egin daiteke.

Nola Pasatzen Dira Partikularik Handienak?

  • Endositosia: Partikulak hartzea.
  • Exositosia: Partikula ateratzea. Zelulak mintz plasmatikoa mugitzen du partikula handi hori ateratzeko.
  • Fagozitosia: Partikula handiak harrapatzeko ahalmen zelularra.

Preguntas frecuentes

Zer da zelula?

Zelula gizaki bizidunen oinarrizko unitatea da, eta gure funtzio guztiak bete ditzakeen unitate txikiena da. Tamaina dela eta, begiz ikusezina da eta mikroskopioa behar da ikusteko.

Zein da mitokondrioen funtzioa?

Mitokondrioetan zelula arnasketa egiten da eta oxigenoa behar dute. Zelulak funtzionatzeko behar duen energia ematen dute.

Zer egiten dute erribosomek?

Erribosomak proteinak sortzen dituzte. Mintzik ez dituzte, eta zitoplasman askeak edo erretikulu endoplasmatikoari lotuta egon daitezke.

Zein da difusioaren eta garraio aktiboaren arteko aldea?

Difusioak ez du energiarik behar eta kontzentrazioaren arabera gertatzen da. Garraio aktiboak, berriz, energia behar du eta kontzentrazio txikiko tokietatik handia duten tokietara egin daiteke.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein organuluk sortzen ditu proteinak?
2. Zein organulutan egiten da zelula arnasketa?
3. Zein prozesuk ez du energiarik behar?
4. Zer gordetzen du bakuoloak?
5. Zein da gizakiaren kromosoma kopurua?
6. Zein organuluk mintz bikoitza dauka eta obalo forma?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.