Zeliakia eta Intolerantziak: Zertan Datza?
Zeliakia — zertan datza?
Garia: germena + azala + endospermoa. Glutena gluteninak eta prolaminak osatzen dute. Prolaminak: gliadina eta beste proteinak. Gluten-dun zereal nagusiak: garia, oloa eta garagarra. Kontuz, askotan gluten-dun zerealekin kutsatuta egoten dira.
Zeliakia: gaixotasun multisistemikoa, immunitate-sistemaren eragina duena (antigorputzek parte hartzen dute). Glutenak eragiten dituzte, genetikoki predisposatutako pertsonetan. Hesteetako mukosa kaltetzen da.
Arrisku-faktoreak: ingurumenekoak, genetikoak eta immunologikoak. Iragazkortasuna handitzen da; «harina de fuerza» gluten peptido immunogenikoagoak ditu. Antibiotiko edo medikamentu batzuk ere eragin dezakete. Autoantigorputz positiboak eta gaixotasun autoimmune batzuk izatea arrisku-faktorea da.
Digestioa: glutena digestioan gliadina bihurtzen da. Gliadina oso erresistentea da azidoarekiko, eta enterozitoetara iritsi → berezko immunitatea aktibatu → hantura eta hesteetako mukosaren kaltea.
Diagnostikoa: proba genetikoek predisposizioa erakusten dute, baina ez dute zeliakia bera ziurtatzen. Erabilienak: odol-probak. ⚠️ Proba egin aurretik glutena kendu gabe egotea komeni da; bestela emaitzak aldatu daitezke. Glutenik gabeko dietaren erantzuna ere kontuan hartzen da.
Sintomak: digestiboak eta digestio-aparatutik kanpokoak. Umeetan sintoma digestiboak ohikoagoak dira. Helduetan, sintoma extradigestiboak ere ohikoak izan daitezke.
Tratamendua: bizitza osorako glutenik gabeko dieta. Elikagaiek <20 ppm gluten izan behar dute. Elikagai freskoek berez ez dute glutenik; glutenik gabeko zerealak ere badaude. Kontuan izan: etxean eta kanpoan kutsadura, etiketak irakurri, medikamentuak, familia eta lagunak kontzientziatu. «Puede contener trazas de gluten» oharrak ere kontuan hartu.
Konplikazioak: glutenik gabeko dieta behar bezala ez jarraitzeak konplikazioak sor ditzake. Hesteetako limfoma ere aipatzen da. Probiotikoek lagun dezakete.
Glutenarekiko sentsibilitate ez-zeliakoa — zer da?
Glutenarekiko sentsibilitate ez-zeliakoaren fisiopatologia ez dago ondo ezagututa, eta izendapena ere ez dago guztiz zehaztuta. Ez dago argi sintomak glutenak berak, garian edo beste proteina/molekula batzuek eragiten dituzten.
Garian ATIs (tripsinaren eta alfa-amilasaren inhibitzaileak) daude. Zereal eta lekaleetan daude; proteasak eta alfa-amilasak inhibitzen dituzte eta gaitasun proinflamatorioa dute. Termolabilak izan arren, sukaldatu ondoren ere eragin negatiboak izan ditzakete. Garian FODMAP taldeko fruktanoak ere badaude; hartzidurak fruktanoen presentzia murrizten du eta ama-oreak degradazioa lagun dezake.
Ez da zeliakia eta ez da gariari alergia. Diagnostikoa bazterketaz egiten da: zeliakia edo gariari alergia ez dagoenean, baina elikagaiarekin erreakzioak edo sintomak agertzen direnean, glutenarekiko sentsibilitate ez-zeliakoa pentsatzen da. Berezko immunitate-sistema aktibatu daiteke, baina ez da zeliakian bezala antigorputzen erantzun espezifiko bera.
Ez dago biomarkatzaile fidagarririk, ez eta sintoma espezifikorik. Diagnostikoa egiteko Salernoko protokolo aldatua erabiltzen da, baina praktikan ez oso erabilgarria dela nabarmentzen da. Horregatik, zeliakia eta gariari alergia lehenik baztertu behar dira.
Zeliakia autoimmunea da; gariari alergia alergia immunologikoa da; glutenarekiko sentsibilitate ez-zeliakoa, berriz, ez da ez autoimmunea ez alergia klasikoa.
6️⃣ Intolerantzia guztiak — errepasatu
Intolerantziak: elikagaiekiko kontrako erreakzioak, immunitate-sistemak parte hartu gabe. Elikagaia edo osagai bat digeritzeko, xurgatzeko edo metabolizatzeko zailtasuna → sintomak. Dosiaren menpekoak: kantitate txikiak sintomarik gabe tolera daitezke.
3 mota: ① entzimatikoak → entzima-akatsa; adib. laktosarekiko intolerantzia (laktasa ↓). ② farmakologikoak → histamina, tiramina, fenilalanina, dopamina, serotonina, metilxantinak; amina basoaktiboak → basokonstrikzio/basodilatazioa; sintomak: beherakoa, migraina/buruko mina, portaera-aldaketak, edema, urtikaria. ③ indeterminatuak → mekanismo zehatzik ez dago argi.
6.1 🔹 Fruktosarekiko intolerantzia
⚠️ Ez nahastu fruktosemiarekin (hereditarioa). Hemen fruktosaren malabsortzioa aztertzen da.
Kausa primarioa: batez ere umeetan; GLUT-5 adierazpena ↓. Fruktosa GLUT garraiatzaileen bidez xurgatzen da: GLUT-5, GLUT-2, GLUT-7, GLUT-8. GLUT-5 fruktosarekiko afinitate handiena du; GLUT-2 glukosa, fruktosa, galaktosa eta manosa garraiatzen ditu. Garraiatzaileak fakultatiboak dira → fruktosa gehiago → garraiatzaile gehiago. 25 g fruktosa baino gehiago glukosarik gabe sintomak sor ditzake.
Kausa sekundarioak: umeetan zein helduetan → zeliakia, gutxiegitasun pankreatikoa, SIBO, gantz-azidoen malabsortzioa, parasitosia, Whipple. Heste-pareta kaltetu eta xurgapen-azalera murrizten dira.
Mekanismoa: fruktosa hestean metatu → bakterioen hartzidura → gasak eta azido organikoak → meteorismoa, gorotzen pH ↓, disbiosia. Presio osmotikoa ↑ → ura hesteetara → beherakoa eta peristaltismoa ↑.
Sintomak: abdomen-distentsioa, mina, flatulentziak, botagura, oka. Epe luzera dieta gehiegi murrizten bada → C bitamina eta folato gabezia.
Kontuan: poliolak (sorbitola, maltitola, manitola) eta fruktanoak eta FOSak, sintometan eta xurgapenean eragina izan dezaketelako.
Diagnostikoa: elikagaien eta sintomen arteko harremana, eta beharrezko probak.
Tratamendua: dieta indibidualizatua, fruktosa eta sintomak eragiten dituzten iturriak murriztuz. Erreferentzia: 10–20 g/egun, gehienez 3–4 g/otordu. Pediatrian → 6 asteko fruktosa baxuko dieta; hobekuntza badago, intolerantzia primarioa izan daiteke; ez bada hobetzen, beste kausak bilatu. Sekundarioa bada → oinarrizko gaixotasuna tratatzean tolerantzia hobetu daiteke. MONASH, USDA, BEDCA elikagaien datu-baseak dira.
6.2 🔹 Laktosarekiko intolerantzia
Laktosa = glukosa + galaktosa (disakaridoa). Esnean eta esnekietan dago. Amaren esneak behi-esneak baino laktosa gehiago du. Laktosarik gabeko esnea zapore gozoagoa izan dezake.
Laktasa: hesteetako eskuilaren ertzeko entzima, laktosa digeritzen duena. Adinarekin laktasaren adierazpena ↓; faktore genetiko eta epigenetikoek eragina dute.
Laktasa ↓ → laktosa ez da digeritzen → kolonera iristen da → hartzidura → gasak (H₂ eta metanoa), peristaltismo eta mikrobiotaren aldaketak eraginez.
Sintomak: abdomen-distentsioa, gasak, beherako urtsua, botagura, goragalea, karranpak.
Kausak: Finlandian deskribatutako mutazioekin lotutakoa; jaioberrien iragankorra; adinarekin lotutako primarioa; eta sekundarioa → zeliakia, Crohn edo beherakoa (mukosa kaltetzen dutenak).
Diagnostikoa: sintomak eta tolerantzia indibiduala; arnas-proba erabil daiteke.
Tratamendua: laktosa gutxiko edo gabeko dieta indibidualizatua, tolerantzia-maila probatuz. Esneki hartzituak eta gazta onduak hobeto tolera daitezke. Kaltzioa zaindu. Landare-edariak hobe dira azukre erantsirik gabe eta kaltzioz aberastuak badira. Bifidobacterium animalis probiotikoak eta laktasa komertziala erabil daitezke. Etxetik kanpo, elikagaien osaera egiaztatu.
Histamina-erreakzioa eta DAO
Histamina: amina biogenikoa, histidina deskarboxilatzetik sortzen dena. Endogenoa: organismoak sortzen du; funtzio fisiologikoak ditu, baina gehiegizko ateratzeak alergia/intolerantziaren antzeko sintomak sor ditzake. Exogenoa: elikagaien bidez hartzen da; usteltzean eta hartzidura garaian handitu daiteke. Iturri naturalak: espinakak, berenjenak, kalabaza eta erraiak.
Histamina endogenoaren funtzioak: hanturan eta erreakzio biologikoetan bitartekari; urdaileko jariakinak erregulatu; bronkio eta hesteetako muskuluen erlaxazioa/uzkurdura kontrolatu; NSZeko neurotransmisorea; lo-zikloan eragina; odol-hodien basodilatazioa. Hartzaileak: H1, H2, H3, H4.
Metabolismoa: bi bide → DAO (diaminooxidasa): histamina metabolizatu → metabolitoak → gernu eta kanporatu. HNMT (histamina-N-metiltransferasa): gibelean dago, ez hesteetan.
DAO non dago: hesteetako mehargian, goranzko kolonean, plazentan eta giltzurrunean. Egitura horietan alterazioak → DAOren jarduera kaltetu; adib. kimioterapia. DAOren jarduera edo kontzentrazioa aldatuta badago, histamina exogenoa odolera metabolizatu gabe iristen da → H hartzaileetan eragina → sintomak. Kontuan: haurdunaldia, giltzurrun-gixak, nefrektomia.
DAO gutxiegitasuna: primarioa; sekundarioa = farmakologikoa edo patologikoa → tratamendua jatorriaren arabera.
Diagnostikoa: DAO maila egokia izan arren sintomak egon daitezke → beste patologiak baztertu: alergiak, zeliakia.
Tratamenduaren helburuak: bizi-kalitatea hobetu; sintomen erregistroa eta bizi-kalitate proba; medikazioa gutxitu edo ordeztu; DAOren jarduera handitu ahal den neurrian; alkohola saihestu.
Dieta histaminatan: kontuan hartu ① histaminatan altua duten elikagaiak, ② egoera txarrean daudenak, ③ histamina endogenoaren askapena bultzatzen dutenak, ④ DAO blokeatzen dutenak. Ez dago adostasunik histaminaren gehienezko kantitatean → dieta gehiegi murriztea ez da komeni; banakako erantzuna kontuan hartu. SIGHI zerrenda gidamodu gisa.
Suplementazioa: indibidualizatua. DAO entzima erabil daiteke. Probiotikoekin kontuz, mikroorganismo batzuek histamina sor dezaketelako. Quercetina → histamina endogenoaren askapena gutxitu. Etxetik kanpo jateko estrategiak eta jarraibideak ere komeni dira.
Jarraipena: pazientearen ahala hobetzen den neurrian, dieta fasez fase zabaldu eta barietatea handitu. DAOren jarduera berreskuratuz gero, suplementazioa gutxitu daiteke.