Piramidea Trofikoak eta Ekosistemaren Oinarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,09 KB
Piramide Trofikoak
Kopuruen Piramideak
Ekosistema batean azalera- edo bolumen-unitateko maila trofiko bakoitzeko zenbat banako dauden adierazten da horrelako piramideen bidez. Kopuruen piramideetan, ez da kontuan hartzen organismoen neurria. Horregatik, berdin hartzen dira, esaterako, eleganteak eta matxinsaltoak.
Biomasaren Piramideak
Piramide-mailek maila trofiko bakoitzaren biomasa adierazten dute. Biomasa deritzo banako batek, maila trofiko batek edo ekosistema batek osagai duen materia organikoaren kantitateari, eta honela neurtzen da: ekosistema batean azalera- edo bolumen-unitateko dagoen materia organiko lehor guztia, gramotan edo kilogramotan.
Energiaren Piramideak
Piramide-maila bakoitzak adierazten du zenbat energia pilatu duen maila trofiko horrek. Horrelakoek ematen dute informazio gehien, maila trofikoen arteko energia-fluxua adierazten baitute.
Ekosistemaren Oinarriak
Biosfera
Lurreko izaki bizidun guztien multzoa.
Bizenosia
Ekosistema jakin bateko izaki bizidun guztien multzoa.
Ekosfera
Lurreko ekosistema guzti-guztien multzoa.
Ekosistema
Leku jakin batean elkarri estu-estu eraginez bizi diren izaki bizidunen multzoa, eta leku horrek bereizgarri dituen ingurune-faktoreak.
Biotopoa
Ekosistemako alde ez-organikoa da: harriak, airea, ura, gatz disolbatuak, harea... -Ekosistema zer motatakoa den. -Ekosistemaren bereizgarri diren parametro fisikoen eta kimikoen zerrenda. Inguruneko eragile fisikoei eta kimikoei faktore abiotikoak deritze. Ekosistemen osaera eta funtzionamendua aztertzen duen zientziari ekologia deritzo.
Habitata eta Txoko Ekologikoa
Habitata
Ekosistema batean espezie bateko banakoek bizitoki duten leku fisikoa da. Izaki bizidun batean habitatak barne hartzen ditu organismo haren espeziea bizitzeko beharrezkoak diren natura-baldintzak.
Txoko Ekologikoa
Espezie batek dagokion ekosisteman zer-nolako eginkizuna duen adierazten du. Espezie baten txoko ekologikoa alderdi askok finkatzen dute: espezie horrek zer portaera duen, zer elikagai mota jaten duen, elikagai hori zer lekutan aurkitzen duen.
Organismo batzuek txoko berbera dute bizi-ziklo aldi guztietan, baina beste batzuek ez. Adibidez, zapaburuak belarjaleak dira, eta igelak helduak, berriz, intsektujaleak.
Ekoizleak eta Deskonposatzaileak
Ekoizleak
Ekoizleek ez dute materia organikorik hartzen. Nutrizio autotrofoa dute zeinek bere materia organikoa sortzen du, substantzia ez-organikoak erabiliz: karbono dioxidoa, gatz mineralak eta ura hartuz hain zuzen. Argi-energiaz baliatzen dira, fotosintesiaren bidez.
Deskonposatzaileak
Hondakin horietan gero, deskonposatzaileek jarduten dute, haiez elikatzen dira-eta. Haien eraginez, hondakin organikoetako proteinak, koipeak eta gluzidoak substantzia ez-organiko bihurtzen dira: karbono dioxido, ur, gatz minerala... Eta horiek lurzoruan geratzen direnez, edo bestela, uretan disolbatuta, ekoizle autotrofo fotosintetikoek berriro erabiltzen dituzte.