Biogeoo

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,31 KB

 
 1-Bizitzaren jatorriari buruzko hipotesi nagusiak:
Hipotesi zientifiko asko egin dira bizitzaren jatorria azaltzen saiatzeko. Adibidez: Sintesi prebiotikoa. Sintesi prebiotikoa:
1923an, Oparinek adierazi zuen hipotesi hau. Hipotesi hori egiteko, suposizio hauetan oinarritu ziren: --Duela 4.500 milioi urte inguru, planetak oxigenorik gabeko atmosfera batez inguratuta zegoen ( atmosfera erreduzitzaile). Ustez, atmosfera hori, metanoz, amoniakoz, hidrogenoz eta ur-lurrunez osatuta zegoen.--Tenperatura ostu zenean, ur-lurruna kondentsatu eta hodeiak sortu ziren, eta hodeiek, berriz, euria sortu zuten. Horrela eratu ziren hasierako ozeanoak. --Eguzkiko energiaren eta atmosferan gertatzen ziren deskarga elektrikoen eraginez, konposatu ez-organikoak elkarri eragiten hasi ziren, eta lehen konposatu organikoak sortu zituzten. Euriak ozeanoetaraino eraman zituen. Jatorrizko zopa sortu zen horrela. Lehen zelulen aitzindariak: Seguru asko joatorrizko zopan erreakzioak gertatu zirela molekula organiko soilen artean. Horrela molekula klonpexuagoak sortu ziren: esfera hutsak ziruditen elkarketa molekularrak sortu ziren (koazerbatuak). Azido nukleikoa zituzten barruan, hauek izan ziren lehen zelulen aitzindarrak. Ondoren zelula prokariotikoak sortu ziren eta azkenik zelula eukariotiko prozesu horrek 2000 milioi urte iraun zuen.
2-
Eboluzio biologikoa. Bioaniztasunaren jatorria:
Denboran zehar espezieek izaten duten aldaketa-prozesuari esaten zaio eboluzio biologikoa.Espezieen jatorria buruzko bi teoria mota daude.--Fixismoa: espezieak aldaezinak dira; bere horretan daude, sortu ziren garaitik. --Eboluzionismoa: espezieak aldatu egin daitezke eta beste espezie batzuk sor ditzakete. Fixismoa: XIX. mendearen hasieran, oraindik pentsatzen zuten espezieak ez direla aldatzen denboraren poderioz. Hasieran eta beste liburu sakratu batzuen interpretazio literalean oinarritzen ziren. Kreazionismoa onartzen fixismoan. Jainkoak sortu zituen espezieak, eta espezieak ez ziren aldatzen denboraren poderioz. Bibliaren interpretazio literalean oinarrituta. Linneo teoria honen defendatzailea izan zen. Fosilak aurkitu izana bertan bera utzi zuen kreazionismoa.Georges Cuvier katrastrfismoa proposatu zuen: iraganean izan ziren, bai, oraingo izaki bizidunak ez bezalako izakiak, eta aldatu gabe bizi ziren denbora askoan. Izaki bizidun horiek bat-batean desagertu ziren, hondamen natural baten ondoren. Espezie horiek desagertu ostean, beste batzuk sortu ziren.
3-
Lamarckismoa:Eboluzioari buruzko lehen teoria Jean Baptiste de Lamarck naturalistak proposatu zuen.
Ideiak:--Organismoek konplexurasunerako joera dute.--Organo bat askotan erabiliz gero, garatu egiten da. Inguruneko adaketen ondorioz, izaki bizidunak ingurunera egokitzen dira, zenbait organo aldatu egiten dira, erabiltzen direlako edo ez direlako erabiltzen. Funtzioak sortzen du organoa. Hori dela eta, jatorrizko ezaugarriak aldatu egiten dira pixkanaka, ezaugarri eskuratuak azaltzen dira.--Ezaugarri eskuratuak heredagarriak dira. Genetekari gaurko jakintzekin konparatuta okertzat hartzen da teoria hau, geneetan egon behar delako ezaugarrien informazioak, ezaugarri horiek heredatzeko. 4-
Darwinen eta Wallaceren eboluzioaren teoria:
Charles Darwin eta Alfred Russel Wallace naturalistek eboluzioaren beste ikuspegi bat eman zuten. Darwinismo du izena haien teoriak, eta gaur egun onartuta dago.
Eboluzioa prozesu ireki bat da, eta ez du amaiera jakin bakarra. XIX. Mendearen amaieran proposatu zen.
Hautespen natural bidezko eboluzioa:
Hautespen naturala izeneko mekanismoaren bidez aldatzen dira espezieak denboraren poderioz. Darwinismoaren teoria honela labur daiteke:--Organismoak borrokatu egiten dira bizirik irauteko. Inguruneko baliabideak mugatuta daude. Bizirik iraun dezaketen banakoak baino gehiago jaiotzen badira, borroka sortzen da beren artean bizirik irauteko. --Populazio bateko bankoak aldatu egin daitezke. Espezie bereko banako guzti-guztiak ez dira zeharo berdinak, zenbait desberdintasun dituzte.--Inguruneak ondoen moldatuta dauden organismoak aukeratzen ditu. Populazio batean, ingurune batean bizitzeko bariazio onenak dituztenek aukera handiagoa izango dute bizirik irauteko. Gehiago ugalduko dira, eta ondorengoei transmitituko dizkiete aldaketak. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, espezieak aldatu egiten dira, etengabe eta mailaz maila.
5-
Aldakortasunaren jatorria: Gaur egun badakigu banakoen artean dauden desberdintasunetako asko bariazio genetikoen eraginez sortuak direla, bi prozesu hauen bidez sortzen direla: mutazio eta sexu bidezko ugalketa. Mutazioak, aldakortasun-iturri: Geneetan zoriz gertatzen diren aldaketak dira mutazioak. Gametoei eragiten dieten aldaketak ondorengoei transmititzen zaizkie.
Sexu bidezko ugalketa, aldakortasun iturri: Sexu bidezko ugalketak aldakortasuna sortzen du: izan ere, meiosian zehar geneak berriz konbinatzen dira, eta gametoak zoriz elkartzen dira ernalketan.
6-
Hautespen-presioa eta moldaera:
Banakoek bizirik irauteko eragin kaltegarria duten alderdiei hautespen-presio esatez zaie. Hainbat belaunaldiren ondoren, populazio bat osatzen duten banakoak ingurunera egokituta egongo dira. Hautespen-presioaren eta hautespen naturalaren ondorioz gertatzen da prozesu hori populazioetan, eta moldaera deritzo. Populazio batek zenbat eta herentziazko bariazio gehiago izan, ezaugarri batean, orduan eta gaitasun handiago izango du hautespen-presioari aurre egiteko. 7-Eboluzioaren frogak:
Hainbat frogak erakusten dute izaki bizidun guztiek jatorri bera dutela eta eboluzioa gertatu dela. Froga anatomikoak: Organismoen gorputz-egituren azterketa konparatu egiten da, ahaidetasun-harremanak ezartzeko. · Organo homologoak: berne-egitura bera duten organoak dira, organoen kanpoko itxura eta funtzioa berdinak ez izan. Arbaso batetik heredatutako egitura dira, baina ingurunera egokitzean desberdintasunak sortu ziren organoetan, espezie batetik bestera. · Organo homologoak: funtzio bera duten organoak dira, baina organo horiek ez dute jatorri bera.· Aztarna-organoak: eboluzioan zehar funtzioa galduz joan diren organoak dira. Froga paleontologikoak: Fosilak aztertzen dira. Iraganean bizi izan ziren izaki bizidunen hondarrak edo haien jardueraren arrastoak dira fosilak. Hainbat organismoren eboluzioa berreraiki ahal izan da fosilen bidez.Froga enbriologikoak: Hainbat animaliaren enbrioien garapenaren azterketa konparatuan oinarritzen dira. Animalia askoren enbrioi-garapenaren lehen aldiak konparatzean, ikusten dugu antza dutela elkarren artean. Gerora desagertu egiten dira antzekotasunak. Ornodun guztiak nahiko antzera garatzen dira enbrioi-garapenaren lehen aldietan. Froga biogeografikoak:
Espezieen banaketa geografikoaren azterketan oinarritzen dira. Eremu jakin batean elkarrekin bizi diren organismoek antzeko eboluzioa izaten dutela, eta populazioak bakartuta geratzen direnean, ez dutela eboluzio bera izaten. Froga biokimikoak:
Hainbat organismoaren molekulak konparatuta aldaratzen dira. Zenbat eta antz handiagoa izan bi espezieren molekulek, orduan eta ahaidetasun-harreman handiagoa izango dute, eta alderantziz. Metodo erabilenak ADN segidetan oinarritzen dira. 8-Neodarwinismoa edo eboluzioaren teoria sintetikoa:
XX. mendearen lehen erdian agertu zen neodrwinismoa edo teoria sintetikoa.Idei nagusiak:--Aldakortasun genetikoa bi prozesuk eragiten dute: mutazioak eta birkonbinazioak. --Hautespen naturalak eragina du aldakortasun genetikoan. --Pixkanaka gertatzen da eboluzioa.
9-
Oreka taiduna:
Paleontologian lortutako azken datuak erabiliz, 1927an Niles Eldrege eta Strephen Jay Gould, oreka taidunaren toeria proposatu zuten. Fosilen erregistroan hutsuneak daude. Batzuetan, hainbat eta hainbat espezie berri azaltzen dira erregistroan, denbora askoan ia betere aldaketarik gabe irauten dute, eta fosilen erregistrorik desagertu egiten dira bat-batean.
Eboluzio aldaketa guztiak ez dira mailaz maila gertatzen. Lurraren historian, egonkortasun-garai luzeak egon izan dira, eta garai horietan espezieek ez dute, itxuraz, aldaketarik izan, estasi garaiak esaten zaie. Espezizazio izeneko tarte motz batzuk egon ohi dira egonkortasun-garaien tartean. Aldaketa azkarrak gertatzen dira, eta espezie berri asko agertzen dira, ordura arteko espezieetan oinarrituta. Bioaniztasunaren eztanda-garaiak dira.
Gradualismoa:-- Espezieek eboluzio-lerro bakarra dute.--Bilakaera geldoa, mailaz mailakoa eta etengabea da, eta denbora-tarte luzeetan, aldaketa txikien ondorioz.--Espezie barri bat sortzeko bilakaera populazio osoan. Oreka taiduna:--Espezieek ez dute eboluzio-lerro bakarra.--Jausika gertatzen da bilakaera, estasi garaiak eta espezizazio-aldiak txandaka gertatzen dira.--Bakartuta geratzen den populazio txiki batean sortzen da espezie berri bat.
10-
Espezieak eta espezizazioa:
Gene multzo bera duten eta ondorengo emankorrak sor ditzaketen organismoen multzoa da espeziea. Espezizazioa esaten zaio aurretik zegoen espezie batetik abiatuta beste espezie bat sortzen duten prozesuei. Espezazioa gertatzeko, funtzeskoa da ale ugalkorren isolamendua gertatzea, hau da, espezie bereko bi populazioren artean geneen fluxu etengabea nola edo hala atetea. Horraz, denboraren poderioz,populazioak ez dira berdinak izango, ez jokabidean, ez itxura morfologikoan, ez eta itxura fisikoan ere. Bi espezie sortuko dira. Bi espezieen banakoak ezingo lirateke berriro ugaldu elkarren artean.
11-Giza espeziaren jatorria eta eboluzioa:
Arbaso berak: Giza espeziea da gaur egun hominidoen familiako ordezkari bakarra. Hominido familia primateen ordenazkoa da. Lehen primateak duela 60 milioi urte inguru azaldu ziren Lurrean. Duela 35 milioi urte inguru, tximinoak gainerako primateengandik banatu ziren, eta duela 5 milioi urte tximino antropoideak eta hominidoak. Zutitako jarrera:
Zutitako jarrera hartzea bi hanken gainean oinez ibiltzea da, eskuak lurrean jarri gabe.Ezaugarri hori da hominidoen eta gainerako tximino antropoideen arteko desberdintasun nagusia. Aldaketa horietako batzuk:--Beheko gorputz-adarrak hazi eta goikoak eta enborra baino luzeagoak bihurtu ziren. --Pelbisa txikiagotu eta zabaldu egin zen.--Bizkarrezurrak S forma hartu zuen.--Zulo okzipitala burezurraren behealdean kokatu zen.--Oineko behatz lodia luzatu egin zen, eta besteen paraleloan jarri.

Entradas relacionadas: