Gizarte eta politika aldaketak
- Bozketa bidez aukeratutako parlamentu-erregimenak nagusituko dira, monarkia absolutistak albora utziz.
- Aristokraziaren nagusitasuna burgesiara pasatuko da; talde hau gizarteko garrantzitsuena izango da.
- Industria Iraultzaren garaia da: mundua fabrikaz bete da eta kontinenteetan zehar trenak ibiliko dira.
- Populazioa hiri handietara joango da bizitzera (urbanizazioa).
- Langileak artisaua ordezkatuko du, fabrika eta kate handietan lan eginez.
- Industria-garapenak langileria sortuko du.
- Langileak defendatuko dituen ideologia berriak sortuko dira: sozialismoa, komunismoa, sindikalismoa, anarkismoa…
- Ekonomia mundu mailan antolatuko da, kapitalismo modernoaren oinarriak jarriz: sozietate anonimoak, burtsa, banketxeak, eta enpresa nazional zein nazioartekoak.
- Nazio batzuen kolonialismo-nahiak Hirugarren Munduko lehengaiak biltzera eramango ditu, batez ere Frantzia eta Ingalaterra.
- Herri horiek mendean hartu eta esplotatu egingo dituzte.
- Industrializazioak eta kolonia-inperioen gorakadak sortutako ekonomia-desorekek Lehen Mundu Gerra pizteko giroa ekarriko dute.
Zientzia-aurrerapenak
- Bizimodu tradizionala aldatzeko, XIX. mendean zientziak garatuko dira eta aurrerapen zientifiko eta tekniko nabarmenak emango dira.
- Louis Pasteur frantsesak, bere aurkikuntzekin, medikuntza berritu eta txertoen aroa hasi zuen.
- Robert Koch alemaniarrak tuberkulosiaren baziloa aurkitu zuen.
- Charles Darwin ingelesak espezieen bilakaeraren teoria garatu zuen.
- Beste asmakizun garrantzitsu batzuk: Edisonen elektrizitatea.
- James Wattek lurrun-makina asmatu zuen, trenari, itsas garraioari eta ehungintzari aplikatuz.
- Garraiobideen aurrerapena handia izan zen: lurrun-itsasontziak, trena, automobila eta hegazkina.
- Komunikabideak garatu ziren: egunkaria, telefonoa, telegrafoa eta irratia.
- Nazioarteko harremanak eta merkataritza handitu ziren.
Ideiak eta kultura
- Indibidualismoa eta arrazionalismoa nagusituko dira.
- Hirietako zibilizazioaren eta kulturaren balioak zalantzan jartzen dira.
- Ongizate orokorraren printzipioak gailentzen dira.
- Gertaeren benetakotasuna bilatzen da.
- Ordena aldaezina bilatzen da.
- Aniztasunaren, berezitasunaren eta exotismoaren bila ibiliko dira.
- Arrazoiaren, aberriaren, gizartearen eta bizimodu guztien mesfidantza sortzen da.
- Intuizioa, sentiberatasuna eta askatasuna balioztatuko dira.
- Irrazionalismoa, eszeptizismoa eta beldurra zabalduko dira.
- Europa ideologia-gatazka handiek astinduko dute (tradizionalista eta aurrerakoien artean, kontserbadoreak eta liberalak, librepentsalariak eta kristau-pentsalariak), askotan politika-gatazkak sortuz.
- Arteari eta literaturari buruzko gaurko ideiak garai hartako indibidualismoak eta irrazionalismoak baldintzatuta daude.
- Arteek aurrerapen handia ezagutzen dute, batez ere musikan (Beethoven, Brahms, Txaikovski, Wagner…), pinturan (Delacroix, Courbet, Monet, Renoir, Van Gogh, Cézanne…) eta literaturan.
- XIX. mendean hiru literatur mugimendu emango dira: Erromantizismoa, Errealismoa eta Erromantizismo-ostea.
Deshumanizazioa
- Ortega y Gassetek 1925ean Artearen deshumanizazioa liburu interesgarria argitaratu zuenerako, artearen baitan zinezko iraultza gertatua zen.
- Deshumanizazioak abstrakzioa esan nahi du.
- Arte abstraktua ez zen modu isolatuan sortu.
- Arte abstraktuak gizaki eta gizarte abstraktuak ditu atzean.
- Gizatasunaren eta norbanakoaren zinezko autonomiaren oinarriak ahulduta zeuden.
- Sustrairik gabeko gizatalde deserrotua da nagusi XX. mendeko hirietan, norabiderik gabeko gizatalde abstraktua.
- Koherenteki (zentzuz) pentsatzeko eta hitz egiteko gaitasuna erabat galdu dute.
XX. mendeko nobelagintzaren ezaugarriak
- Narrazioetako ekintza fragmentario bihurtzen da; maiz, hasierarik eta amaierarik gabeko kontakizunak dira.
- Denboraren tratamendu lineala desagertu eta atzera-aurrerako jauziekin egituratzen da kontakizuna.
- Kontalari desberdinen ikuspuntutik antolatzen da narrazioa.
- Kontzientziaren isuria nagusitzen da kontakizunean.
- Heroi hunkigarrienak pertsonaia arrunt, xume eta anbiguoak dira: antiheroiak.