XIX. mendeko arkitektura eta hirigintza modernoaren bilakaera

Arte y Humanidades3,52 KB

Sarrera: Aro Garaikidea eta Estiloen Bilakaera

Aro garaikidean hiria lan eta artisautza gunea bihurtu zen. Horrela, XIX. mendearen aurretik estilo barrokoak ez du artea bildu. Neoklasizismoa azken estilo globala izan zen. 1820ko urtetik aurrera, arkitekturaren bilakaera propioa, eskulturarena eta pinturarena desberdinak izan ziren.

Hirigintza: Parisko Eraldaketa

XIX. mendearen erdian, Europako hiri gehienek Erdi Aroko trazadura zuten, kale estu eta bihurriz osatua. XIX. mendean, iraultza burgesaren ondorioz, hiri egiturak eraberritu ziren. Horrekin batera, Napoleon III.ak Paris eraldatzeko hirigintza plana enkargatu zion Eugène Haussmann baroiari. Eraikinak desjabetzeko aukera eman zuen planak. Era berean, mugimendu iraultzaileak errazago kontrolatzeko, kale estuak kendu ziren (barrikadak ekiditeko). Bestalde, planaren beste helburu bat jendearen eta airearen zirkulazioa hobetzea zen, higienisten irizpideei jarraituz.

Enperadoreak zirkulazioa lehenetsi nahi zuen, bide luze, zuzen eta zabal irekiz: bulebarrak. Berdegune zainduak eta estilo eklektikoko eraikinak sortu ziren alboetan. Hiri berritzeko prozesuan, auzo zaharrak bota eta biztanle pobreak erdigunetik kanpora bota zituzten, burgesak nagusituz.

Hirigintza Arloko Azpiegitura Berriak

Hirigintza arloan funtsezkoak izan ziren: ur korrontea eta estolderia. Biztanleria hazi ahala, eskolak, ospitaleak eta kartzelak eraiki ziren, eta Erdi Aroko harresiak bota ziren.

Joera Historizistak eta Eklektizismoa

Historizismoa Arte Ederren Eskolen sorrerarekin lotuta dago, iraganeko estiloak eta korronteak berreskuratuz. Horrela, estilo neo ugari sortu ziren. Burgesiak boterea hartu eta arte estilo hau bultzatu zuen:

  • Neogotikoa
  • Neoerromanikoa
  • Neobizantziarra
  • Errenazimentu berria
  • Espainiar neomudejarra

Eklektizismoak, berriz, historia zehar sortutako estiloetako elementuak modu librean erabili eta nahasten zituen. Antzinako ereduetara egokituta, burgesen jauregi handiak eraiki ziren garaian.

Adibide Nagusiak: Parisko Opera eta Material Berriak

Parisko Opera (Eklektizismoa): Burgesiak eskatutako estilo neobarrokoa da. Dekorazioan material eta estaldura mota asko bildu ziren (eklektizismo garbia). Eskailera handiaren gainean eta berehala burgesiaren sinboloa bihurtu zen.

Arkitekturari eta materialei dagokienez, biztanleria handitu ahala eraikinak azkar eta merke altxatu behar izan ziren. Beira eta burdinurtua nagusitu ziren zubietan, biltegietan eta geltokietan. Beste fenomeno garrantzitsu bat erakusketa unibertsalak izan ziren (Londres, adibidez), teknikaren aurrerapenak erakusteko bilguneak.

Londres eta Parisko Erakusketak

Londresko Crystal Palace (Joseph Paxton): Beira eta burdina erabili ziren, mihiztadura eta aireztapen erraza eskainiz. Berehala muntatu zen, nahiz eta gero sute batek dena erre zuen.

Parisko Makinen Aretoa eta Eiffel Dorrea: Dutert-ek eta Contamin-ek makinen aretoa egin zuten. Eiffel dorrea, 300 metroko garaierarekin, pentsaezina zen aurrez fabrikatutako altzairuzko habeekin eta errematxe arinagoekin; oinarrizko arkuak dekoratzeko soilik balio izan zuten.

Chicagoko Eskola eta Etxeorratzak

Sute handi batek hiria suntsitu zuen, baina berreraikitzeko orduan berrikuntzak ezarri ziren: suaren kontrako materialak. New Yorken lehen igogailua (Otis) jarri zen martxan. Metal eta hormigoi egitura berriekin etxeorratzak sortu ziren, arkitektura eta teknologia elkartuz.

Descargar

PDF Word HTML