Uhin-Fenomenoak eta Higidura Harmoniko Sinplea: Oinarriak
Islapena eta errefrakzioa ingurune batean hedatzen ari den uhina beste inguru baten gainazalera heltzen denean gertatzen diren fenomenoak dira.
Islapena
Islapena deritzon fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina lehenengo ingurunera itzuli egiten da, uhinaren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz.
Islapenaren Legeak
- Izpi erasotzailea, normala eta izpi islatua plano berean daude.
- Eraso-angelua eta islapen-angelua berdinak dira.
Islapenean maiztasuna, hedapen-abiadura eta uhin-luzera ez dira aldatzen.
Errefrakzioa
Errefrakzioa fenomenoan, uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren ingurunean sartzen da uhinaren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da.
Errefrakzioaren Legeak
- Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
- Eraso-angeluaren sinuaren eta izpi errefraktatuaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi ingurunetan daraman abiaduraren erlazioaren berdina da.
Sin(e)/sin(r) = V1/V2 = n12
Errefrakzioan maiztasuna ez da aldatzen; hedapen-abiadura, berriz, aldatzen da eta, ondorioz, uhin-luzera ere.
Muga Angelua eta Islapen Osoa
Muga-angelua eta islapen osoa argia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean gertatzen dira. Argi-izpia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da.
Eraso-angelua 90° baino handiagoa bada, argi guztia islatu egiten da. Horri islapen osoa deritzo.
Higidura Periodikoak eta HHS
Higidura periodikoak denbora-tarte konstante bat pasa ondoren errepikatzen diren higidurak dira.
Higidura bibrakorra oreka-puntuaren alde bietara mugitzean, denbora berean higikarien aldagai guztiak berdinak izatean periodikoa da.
Higidura Harmoniko Sinplea (HHS) lerro zuzenean desplazatzen eta modu periodikoan jatorria oreka duen partikularena da.
HHS-ren Magnitudeak
- Oszilazioa: Higikaria puntu batetik ateratzen denetik puntu berdinera itzuli arteko higidura.
- Oreka-puntua: Higikariak egiten duen lerroaren erdiko puntua.
- Anplitudea (A): Oreka-puntutik mutur batera dagoen distantzia, desplazamendurik handiena.
- Elongazioa (x): Partikularen posizioa.
- Periodoa (T): Oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora.
- Maiztasuna (f): Denbora-unitatean higikariak zenbat oszilazio egiten dituen (Hertz-etan).
- Maiztasun angeluarra (ω): ω = 2π/T (rad/s).
- Hasierako fasea (φ0): t = 0 denean duen posizioa.
HHS-ren Ekuazioak
Posizioaren ekuazioa: HHS-a Higidura Zirkular Uniforme (HZU) baten proiekziotzat har daiteke.
x = Asin(ωt + φ0)
Non x posizioa, A anplitudea, ω maiztasun angeluarra eta φ0 hasierako fasea diren.
Abiaduraren ekuazioa: Posizioaren ekuazioaren denborarekiko deribatua da.
v = Aωcos(ωt + φ0)
Abiadura maximoa (vmax) oreka-puntutik pasatzen denean ematen da (cos=1 denean): vmax = Aω.
Azelerazioaren ekuazioa: Denborarekiko abiaduraren deribatua da.
a = -Aω2sin(ωt + φ0)
Azelerazio maximoa (amax) muturretan ematen da (sin=1 denean): amax = ±Aω2.
Azelerazio minimoa (amin) oreka-puntuan ematen da (sin=0 denean): amin = 0.