Bigarren Mundu Gerra eta Gerra Hotza: Ardatzaren porrota, Kubako krisia eta Vietnamgo gerra

HistoriaActualizado el 4,63 KB

Resumen

Dokumentuak Bigarren Mundu Gerraren azken urteetako porrota azaltzen du: Alemaniarena Europan eta Japoniarena Asian eta Ozeanian. Ondoren, Gerra Hotzaren bi gertaera nagusi aztertzen ditu: 1962ko Kubako krisia eta Vietnamgo gerra, Estatu Batuen esku-hartzearekin eta tropen erretiradarekin. Irakurleak gertaeren kronologia eta arrazoiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1943tik aurrera sobietarrek atzerakada alemana eragin zuten Errusiako frontean, Stalingradoko guduaren ondoren.
  • 1944ko ekainaren 6an aliatuak Normandian lehorreratu ziren eta Alemania 1945eko maiatzaren 7an eta 8an errenditu zen.
  • Estatu Batuek Hiroshiman (abuztuaren 6an) eta Nagasakin (abuztuaren 9an) bonba atomikoak jaurti zituzten; Japonia 1945eko irailaren 2an errenditu zen.
  • 1962ko Kubako krisian Kennedyk itsas blokeoa agindu zuen eta Khrustxevek sobietar itsasontziak erretiratu zituen.
  • Frantziak Indotxina utzi ondoren, Vietnam bi estatutan zatitu zen: iparraldea komunista eta hegoaldea mendebaldearen aldekoa.
  • Estatu Batuek 1964an esku-hartze zuzena egin zuten Vietnamen eta 500.000 soldadu baino gehiago izan zituzten; 1975eko apirilean Saigon hartu zen.

Ponte a prueba

Ardatzaren porrota (1943-1945)

Alemaniaren porrota Europan

  • Errusiako frontea: Stalingradoko guduaren ondoren, 1943an, sobietarrak indartu eta alemanen atzerakada hasi zen ekialdeko fronte horretan.
  • Hegoaldeko frontea: Afrikatik abiatuta, aliatuek Sizilia hartu zuten 1943ko udan. Erregeak Mussolini gobernutik bota eta Italiak armistizioa eskatu zuen irailean, baina alemanek Italia hartu zuten, Mussolini boterean berrezarri eta frontea Napoli inguruan gelditu zen.
  • Mendebaldeko frontea: Hirugarren fronte hau 1944ko ekainaren 6an ireki zen, aliatuak Normandian lehorreratu zirenean. Urte bukaerarako Frantzia askatzea lortu zuten aliatuek. Alemaniak atzera egiten zuen fronte guztietan. Otsailean sobietarrak Alemaniako lurretan sartu ziren eta apirilaren amaierarako aliatuak Berlindik gertu elkartu ziren. Apirilaren 30ean Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen bere bunkerrean (Mussolini bi egun lehenago fusilatua izan zen) eta Maiatzaren 7an eta 8an Alemania baldintzarik gabe errenditu zen.

Japoniaren porrota Asia eta Ozeanian

Guadalcanaleko garaipenaren ondoren, estatubatuarren aurrerapena progresiboa baina etengabea izan zen. Uhartez-uharte tropa japoniarrak artxipelagora hurbildu zituzten. Azkenik, Hiroshiman (abuztuaren 6an) eta Nagasakin (9an), estatubatuarrek lehen bonba atomikoak jaurti zituzten eta japoniarrek errenditu behar izan zuten: 1945eko irailaren 2an.

Kubako Krisia

  1. Kuba AEBren aliatua zen, baina 1959an Fidel Castrok gidaturiko gerrillak boterea eskuratu zuen.
  2. Kubako gobernu berria arriskutsua zen, eta AEBek ez zuten onartu.
  3. Kubako gobernua Sobietar Batasunera hurbildu zen, Kuban erregimen komunista ezarriz.
  4. 1961ean CIAk prestaturiko kubatar erbesteratuek Kuba inbaditu zuten Cochinos badiatik (inbasioa erabateko porrota izan zen).
  5. Kubaren erantzuna: Sobietar Batasunaren laguntza militar handiagoa eskatzea.
  6. Gatazka larriena 1962an gertatu zen: AEBetako hegazkin espioiek Sobietar Batasuneko misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak deskubritu zituzten. AEBetako presidente John F. Kennedyk Kubaren itsas blokeoa agindu zuen, kanpoko hornidura militarra eragozteko.
  7. Ia gatazka zuzena sortu zen bi superpotentzien artean: Kuba blokeatzen zuten Estatu Batuetako itsasontziek uhartera hornigaiak zeramatzaten Sobietar konboi bati gelditzeko agindu zioten, baina sobietarrak ez ziren gelditu.
  8. Azken unean Khrustxevek itsasontziak erretiratzeko eta misil-arrapalak desegiteko agindu zuen. Gerra nuklearra sortzeko zorian egon ziren.

Vietnamgo Gerra

Indotxinaren egoera eta Vietnamen zatiketa

Zeinen kolonia zen Indotxina? Indotxinako penintsula Frantziako kolonia izan zen.

Gerra ondoren, nola gelditu zen Vietnam? Frantzia gerra gogorra galdu ondoren lurralde hartatik erretiratu zen. Bake itunean, Vietnam bi estatutan zatitzea erabaki zuten:

  • Ipar Vietnam: Ho Chi Minh buruzagi zuen erregimen komunista batek gobernaturik.
  • Hego Vietnam: Ngo Dinh Diem buruzagi zuen mendebaldearen aldeko diktadura batek gobernaturik.

Vietkong eta AEBen esku-hartzea

Zer zen Vietkong? Zer nahi zuten? Vietkong Hego Vietnamen zegoen gerrilla komunista izan zen. Gerrilla horrek Hego Vietnamgo gobernua eroraraztea zuen helburu.

Zeinen laguntza zuen Hego Vietnamgo gobernuak? Zergatik? Hego Vietnamgo gobernuari Estatu Batuek laguntzen zioten, komunismoa Asian hedatzearen beldurrez.

  • Zer erabaki zuten Estatu Batuek? Zer arma hasi ziren erabiltzen? Estatu Batuetako armadak esku-hartze zuzena egitea erabaki zuen 1964an. Laster 500.000 soldadu baino gehiago zituen Vietnamen. Arma kimikoak erabiltzen hasi ziren, bonbardaketa masiboak egin zituzten...

  • Lortu al zuten Vietnam konkistatzea? Zer utzi zuen horrek agerian? Ez, dena alferrik izan zen, ezin izan baitzuten arerioa menderatu, komunistek gerrilla-taktikak erabili eta herriaren laguntza baitzuten. Agerian geratu zen Estatu Batuetako armadak ezin zuela gerra irabazi.

  • Zergatik erretiratu zituzten tropak Estatu Batuek Vietnamgo gerratik? Noiz bukatu zen gerra? Estatu Batuetako presidenteak gerrari amaiera emango ziola agindu zuen. Hortik aurrera su-etena adostu zen eta Estatu Batuek tropak erretiratu zituzten, haien armadak ezin zuelako gerra irabazi ikusi zutelako. Hala ere, iparraldearen eta hegoaldearen arteko borrokak 1975eko apirila arte jarraitu zuen, Vietkong eta Ipar Vietnamgo tropek Saigon hartu zuten arte.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nola amaitu zen Alemaniaren aurkako gerra?

Sobietarrak Alemaniako lurretan sartu ziren 1945eko otsailean eta aliatuak Berlindik gertu elkartu ziren apirilaren amaieran. Hitlerrek apirilaren 30ean bere buruaz beste egin zuen eta Alemania maiatzaren 7an eta 8an errenditu zen.

Zergatik izan zen gatazka larria Kubako krisia?

1962an AEBetako hegazkin espioiek Sobietar Batasuneko misil nuklearren arrapalak detektatu zituzten Kuban. Bi superpotentziak gerra nuklearraren zorian egon ziren, Khrustxev itsasontziak erretiratzera iritsi arte.

Zergatik lagundu zuten Estatu Batuek Hego Vietnamgo gobernua?

Komunismoa Asian hedatzearen beldurrez, Estatu Batuek Hego Vietnamgo gobernuari laguntzen zioten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan lehorreratu ziren aliatuak Normandian?
2. Nola eragin zuen Frantziak Indotxinan izandako porrotak Vietnamen?
3. Zein izan zen 1962ko Kubako krisiaren gertakari nagusia?
4. Noiz amaitu zen Vietnamgo gerra, Saigon hartu zenean?
5. Zergatik erretiratu zituzten Estatu Batuek tropak Vietnamgo gerratik?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.