TNM Sailkapena eta Minbiziaren Estadioak: Gida Praktikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
con un tamaño de 2,79 KB
1. Ariketa TNM:
60 urteko gizonezko bati biriketako minbizia diagnostikatu diote. Tumore primarioak 4 cm neurtzen du eta birikaren goiko eskuineko lobuluan dago. Ez ditu inguruko egiturak inbaditu. Gongoil linfatikoen miaketan, gongoil positiboak detektatzen dira eskuineko eremu hiliarrean. Irudi-probak adierazten du ez dagoela urrutiko metastasiaren ebidentziarik.
TNM sailkapena ezarri eta zure erantzuna argudiatu.
ERANTZUNA:
T2 N1 M0: -T2: tumoreak 4cm neurtzen du eta ez du inguruko egiturarik inbaditzen. -N1: gongoil positiboak eremu hiliarrean daude, hau da, tumoretik gertu. -M0: irudi-probek ez dute metastasirik erakusten. -Hau da, minbizi lokal aurreratua du, baina, urrutiko hedapenik gabea.
2. Ariketa TNM: Hurrengo bi kasu klinikoen TNM kodea eman
1. Pazientea
2 zm-ko tumorea, inguruko egiturak inbaditu gabe, gongoil axilar negatiboak eta ez dago metastarisik.
2. Pazientea:
5 cm-ko tumorea, larruazaka eta bularreko muskulua inbadituta, gongoil axilar positiboak eta gibelean identifikatutako metastaisia.
ERANTZUNA:
-1. Pazientea:
T1 N0 M0: -T1: tumorea 2cm-koa da eta lokalizatua. -N0: gongoil axilarrak negatiboak. -M0: ez dago urrutiko metastasirik.
2. Pazientea:
Pazientea: T4 N1 M1: -T4: tumoreen larruazala eta muskuluak inbaditzen ditu. -N1: gongoil axialarrak positiboa. -M1: metastasia gibelan.
ESTADIFIKAZIOA ETA TRATAMENDUAK:-
0. Estadioa (in situ):
ehunen inbasiorik ez dagoenez, tratamendu egokiena eta bakarra kirurgia da, tumorea lokalizatua dagoenez erabat kentzeko aukera dago. -
1. Estadioa:
tratamendu egokiena kirurgia da, ohikoena ere bai kirurgia eta gomendagarriena kirurgia eta/edo erradioterapia da, minbizia hasierako fasean dago eta kirurgiarekin sendatzeko aukera handia dago. -
2. Estadioa:
tratamendu egokiena kirurgia da, ohikoena kirurgia eta erradioterapia da eta gomendagarriena kirurgia, kimioterapia edo erradioterapia da, tumorea handiagoa da eta zelula gaitz mikroskopikoak gerta daitezke.
-
3. Estadioa:
tratamendu egokiena tratamendu konbinatua da, ohikoena kirurgia, kimioterapia eta erradioterapia da eta gomendagarriena kimioterapia, erradioterapia eta immunoterapia da, gaixotasuna lokalki aurreratua da, tratamendu bakarra ez da nahikoa. -
4. Estadioa
Tratamendu egokiena tratamendu sistemikoa da, ohikoena kimioterapia eta gomendagarriena kimioterapia eta immunoterapia (tratamendu paliatiboa) da, metastasia dagoenez, honen helburua biziraupena luzatzea, sintomak arintzea eta bizi-kalitatea hobetzea da.