Testuren Pertzepzioa eta Adierazkortasuna Artean
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
con un tamaño de 3,04 KB
1. Testuren pertzepzioa
1.1. Ikusizko eta ikutuzko testura
- Ikutuzko testura: Gorputz bat ukitzerakoan jasotzen dugun sentsazioa da. Jasotzen dugun informazioaren arabera, jakingo dugu azala leuna, hotza edo zimurra den.
- Ikusizko testura: Ukitu gabe jasotzen dugun pertzepzioa da. Teknika artistikoen bitartez adierazi daiteke (testura grafikoa). Testura hau objektuak duen kolorearen eta jasotzen duen argiaren menpe dago.
1.2. Testura naturala eta artifiziala
- Testura naturala: Izakiek eta elementuek dutena da.
- Testura artifiziala: Gizakiak sortutako gauzetan agertzen da. Batzuetan, testura naturalak eraldatuz sortzen dira.
Testurak aldatzeko zergati nagusiak hauek dira:
- Funtzionalitatea: Erabileraren arabera testura bat edo bestea beharko dugu.
- Estetika: Erabilgarria izateaz gain, estetika aldetik ederra izan dadin.
2. Testuren adierazgarritasuna
2.1. Testura organikoa eta geometrikoa
- Organikoa: Orden zehatzik gabe eraikitzen da. Artistaren inprobisazioa da abiapuntu nagusia. Batzuetan, naturaren elementuen imitazioa da.
- Geometrikoa: Azalera baten gainean elementuak modu ordenatuan kokatzen direnean ematen da. Helburu dekoratiboa du gehienetan. Marrak gurutzatuz eta forma geometrikoak erabiliz sortzen dira.
2.2. Berezko eta imitazio testura
Intentzioaren edo asmoaren arabera sailkatzen dira:
- Berezkoa: Arte lan baten barruan materialen testurak nabarmentzen direnean.
- Imitazioa: Materialak eta erabilitako euskarriaren testurak disimulatzea da garrantzitsuena, eta adierazitako objektuen testurak fideltasun handienarekin islatzea.
2.3. Testurak sortzea
Ikusizkoan:
- Estanpatua: Objektu bat pinturaz igurtzi eta azalera baten itsatsi.
- Igurtzia: Azalera zimur bat azalera leun baten azpian jartzean. Gainean igurtziz gero, azpian dugun zimurtasuna azalera leunera pasatuko da.
Ikutuzkoan:
- Eskulturan: Testura erabilitako materialen araberakoa da.
- Arkitekturan: Kokapenaren eta erabilitako materialaren menpe dago (adibidez: hormigoia latza eta zimurra da; kristala eta altzairua, leunak).
3. Testura artean
3.1. Mugimendua testura geometrikoen bitartez
Op art (arte optikoa) XX. mendean AEBn agertu zen mugimendu piktorikoa da. Artistek ilusio optikoak sortzen saiatu ziren, forma geometrikoak errepikatuz eta kolorearen laguntzaz. Formen errepikapenak hiru dimentsioko itxura duen testura sortzen du.
3.2. Testura originalak
Jean Dubuffet-ek Art brut hitza asmatu zuen. Margogintzari buruz jakinduririk ez dutenen estiloari deritzo. Batzuetan, olioa eta tenperak nahastuz sortzen zituen testura originalak; beste batzuetan, azalera arraspatuz.