Malinowski, alteritatea, pobrezia, maskulinitatea eta etnizitatea: gizarte eta kultura kontzeptuak
Resumen
Dokumentu honek gizarte- eta kultura-antropologiaren kontzeptu nagusiak biltzen ditu: Malinowskiren teoria funtzionalista, alteritatea eta erlatibismo kulturala, pobreziaren eraikuntza soziala, maskulinitate hegemonikoa eta etnizitatea immigranteen hezkuntzan. Ikasleak kultura nola ulertzen den eta gizarte-arazo garaikideak nola aztertzen diren ikasiko du.
Puntos clave
- Malinowskiren ikuspegi funtzionalistaren arabera, kulturak giza behar biologikoak asetzeko sortzen dira, eta behar horiek behar deribatuak sortzen dituzte.
- Kultura bigarren ingurune bat da: gizakiek naturara moldatzeko sortzen dutena.
- Gaur egungo antropologiak ez du kanpoko komunitateak soilik aztertzen; botere-harreman desorekatuak eta bere gizartea ere aztertzen ditu.
- Erlatibismo kulturalak etnozentrismoa saihestea eta bestearen kodeak ulertzea eskatzen du.
- Maskulinitate hegemonikoak gizonezkoa normaltzat hartzen du eta emakumea 'bestea' bezala eraikitzen du.
- Immigranteen hezkuntza arazoak sarritan hizkuntza-ulermen eta baliabide ekonomiko urritasunarekin lotuta daude.
Malinowski: Kulturaren Teoria Funtzionalista
1. Kultura gertakari biologikoetan oinarritzea
Malinowskik kulturaren teoria sortzen duenean, gizakiak behar konkretu batzuk dituela azaltzen du, behar biologikoak. Horiek asetzeko kultura sortzen dugu. Hortik behar deribatuak sortzen dira, eta behar horiek asetzeko erakundeak sortzen ditugu funtzio desberdinekin, hau da, behar horiek asetzea helburu dutenak. Kultura guztiek oinarri bera dute: behar biologiko horiek asetzeko sortzen dugu kultura. Beraz, lehenengo beharrak biologikoak dira.
2. Kultura eta bigarren ingurunea
Azken finean, berdina da. Ingurune bat dugu, natura, eta ingurune horretara moldatzeko bigarren ingurune bat sortzen dugu, eta hori kultura da.
3. Ikuspegi unibertsalista ala partikularista?
Ikuspegi unibertsalista. Zure inguruak asko baldintzatzen zaituela dio. Ume etorkin bat beste herrialde batean hezita badago, bertako kultura bereganatuko du, bere jatorria kontuan hartu gabe.
4. Kulturaren aspektu ezberdinak
- Definizio estua: Kultura, kontsumitzaileen tresnek eta ondasunek, gizarte-talde desberdinek dituzten estatutu konstituzionalek, gizakien ideiek eta eskulangintzek, sinesteek eta ohiturek osaturiko multzo integrala da.
- Klasean landutakoa: Kultura, nortasun gizatiarra definitzen duena da.
- Aspektu ezberdinak:
- Kultura materiala eta ez-materiala da.
- Arazoak konpontzeko sortuta dago kultura.
- Ikuspegi holistikoa du.
Alteritatea eta Antropologia Garaikidea
1. Gaur egungo antropologiaren helburuak
Uko egiten dio arrazoi unibertsalari eta botere banaketan ardazten da. Kanpoko komunitateak aztertzeari uzten dio eta gure gizartea aztertzen du. Kontakizun bakarrak bilatzeari uzten dio eta ezberdintasunean zentratzen da. Beraz, antropologiak botere harreman desorekatua eta asimetriak nola funtzionatzen duten aztertzen du. Kanpoko kultura aztertzeaz gain, berea ere aztertzen du, hau da, mas median oinarritzen da.
2. Alteritatea eta Erlatibismo Kulturala (GL)
Kontuan hartu behar da bestearekin enpatia izan behar dugula, bere errealitatea ulertzeko beste kode batzuk hartuta. Kontziente izan behar gara bestearekin lanean gaudela, bestearen kodeak ezagutu behar ditugula eta ez ditugula gureak erabili behar. Azkenean, bestearekin lanean gaude, beraz, etnozentrismoa saihestu behar dugu (ezin dugu bestearen kultura epaitu gure kulturaren ikuspegitik, bere azalean jarri behar gara...) erlatibismo kulturalaren alde. Enpatia izan behar dugu, kode batzuk bilatu behar ditugu gu eta bestea harremanetan jartzeko.
Pobreziaren Kontzeptua eta Klase Ertainaren Jarrera
1. Klase ertainaren jarrera pobreziaren aurrean
Egilearen arabera, erdi mailako klasearen parte direnek antsietatezko jarrera eta jarrera defendatzailea erakusten dute, bizimodu bortitzagoa eta primitiboagoa dutenen aurrean. Mehatxatuak sentitzen dira eta haien erantzuna errefusa da. Onarpena sentitzen dute horrela jokatzerakoan mehatxua gutxitzen dela ohartzen direnean.
2. Pobreziaren eraikuntza soziala
Pobrezia ulertzen da gabetasun eta desberdintasun bezala, baina atzean interes ekonomiko eta politikoak daude: teknoburokrazia (honen jarrera, bere boterea goraipatzea neutrotzat jotzen diren ondasunen kudeaketa arrazionala egitea helburu duen heinean). Burges liberalismoak ondasun ekonomikoen arrazionamenduaren beharra defendatzen du.
Maskulinitate Hegemonikoa eta Genero Ikuspegia
1. Maskulinitate hegemonikoaren eragina
Maskulinitatea ulertzeko forma desberdinak daude: adina, etnia, kultura… Eredu hegemoniko bat existitzen da, non gizonezkoa absolutuarekin konparatzen den, eta emakumea da desberdina dena, normaltasunetik kanpo dagoena eta 'bestea' bezala ezagutzen dena.
2. Genero ikuspegia gizonengan aplikatzea
Identitate maskulino tradizional eta hegemonikoa eztabaidatzea beharrezkoa da berdintasun eraginkorra eta erreala lortzeko. Beraz, funtsezkoa da gizonek boterea nola eraikitzen duten hausnartzea eta beraien perspektibetatik modelo berriak bilatzea. Dena den, gizonekin genero lana konplexua izan arren, beharrezkoa da.
3. Genero ikuspegia lantzearen zailtasunak
Zailtasunak lantzen diren gaiak honako hauek izan daitezke:
- Enplegua
- Aitatasuna
- Mundu emozionala
- Sexualitatea
- Osasuna
- Indarkeria
4. Maskulinitate krisia
Gaur egun aldaketa eta transformazioak gero eta azkarragoak dira. Hain zuzen ere, gizonezkoen kasuan, aldaketa hauek zuzenean eragiten diete identitate maskulinoari eta gizonezkoek tradizionalki duten paperari, breadwinner-ari. Hau da, errealitatea da bibliografia espezializatuak “maskulinitatearen krisiak” deitzen dituen egoera.
5. Maskulinitate eredu berdinzalearen adibidea
Maskulinitate berdinzaleak patriarkatuak gizonei ezarritako arauen birplanteatzea du helburu. Adibidez, emozioei garrantzia eman, horiek adierazteko ahalmena bultzatzea edo lantzea. Horretarako gizonezkoen batzarrak eta asanbladak egiten dira, non bakoitzak bere sentimenduak eta kezkak azaltzen dituen. Askotan ere esparru horiek mistoak izaten dira.
Etnizitatea eta Immigranteen Hezkuntza
1. Bigarren belaunaldiko immigranteen hezkuntza arazoak
Atzerriko ikasleek gehienetan arazoak izaten dituzte komunikazio eta ulermen arloetan, beren bizitzan zehar beste hizkuntza bat hitz egin dutelako. Baina hizkuntza ugari jakitea ona izaten da haien eskolarizaziorako. Eskolan izandako arazoak izan ohi dira etorkinen umeak heldu baino lehen: ekipamendu gabezia, habitat degradatua, maila ekonomiko eta sozial baxua ikasleengan. Etortzen direnak sinbolo ikusgai batean bihurtzen dira.
2. Identitate Fluida
Bizirik irauteko estrategia honekin, identitate arinak garatzen dira normalean, kide izate-esparru bat zein bestea uztartuz, eta bizi esperientzia dibertsifikatu horrekin aberastuz.
3. Eskolaren funtzioa estatu nazionaletan
Eskolaren funtzioa errespetua irakastea da, horrela integratuak eta estigmatizatuak senti ez daitezen. Immigrantei estigmak kentzea du helburu.
4. Eskolako arazoak eta etorkinen sinbolizazioa
Askotan kulturekiko antzekotasunei garrantzia ematen diegu integratzerako orduan, baina desberdintasunak ez dira kontuan hartzen, begirunea erakusten dugula uste delako. Etnozentrismoa dela eta, eskola batean betidanik egon diren arazoak edo egon daitezkeenak etorkinek sortuak direla uste dugu.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer dio Malinowskik kulturaren jatorriari buruz?
Malinowskiren arabera, kultura giza behar biologikoak asetzeko sortzen da. Behar horiek asetzeko erakundeak sortzen dira, funtzio desberdinekin.
Zer da erlatibismo kulturala?
Bestearen kultura gure ikuspegitik epaitu gabe ulertzea da, bere kodeak ezagutuz eta enpatia izanez. Etnozentrismoaren aurkakoa da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.