Soldadura Prozesuak: TIG, Puntu-soldadura eta Parametroak

Tecnología Industrial8,82 KB

Soldadura TIG

Tungsteno edo wolframiozko elektrodo ez-kontsumigarria erabiltzen da soldatzeko. Soldatzeko sortzen den arku elektrikoa pieza eta elektrodoaren artean sortzen da. Arku elektriko hau gas inerte batek babesten du (argona, helioa edo bien arteko nahasketa bat izan daiteke). Beharrezkoa izanez gero, aportazio-materialarekin solda daiteke; hau oinarrizko materialarekin bateragarria den metalezko barillatxo bat da.

Motak

  • Modu autogenoan: Materialik eman gabe.
  • Aportazioarekin: Oinarrizko materialaren antzeko materialarekin.
  • TIG makinarekin: 0,5 eta 5 mm arteko txapak soldatzen dira, hau da, material ez oso lodiak batzeko erabiltzen da.

Ezaugarriak

  • Metal guztiak soldatzeko aukera: altzairua, aluminioa, magnesioa...
  • Ez du proiekziorik ez eskorarik egiten.
  • Akabera-eragiketa murriztuak.
  • Aportazioarekin edo gabe soldatu daiteke.
  • Robotizatua izan daiteke.
  • Kordoi erresistenteak egiten dira.
  • Trebetasun handia behar da.
  • Lotura eta posizio mota guztietan solda daitezke.

Soldadura Prozedura

  1. Lotu beharreko ertzak prestatzea.
  2. Inguruko eremuak material egokiarekin babestea (beharrezkoa balitz).
  3. Autoaren bateriak deskonektatu, karrozeriarekin lan eginez gero.
  4. EPIak jantzi.
  5. Soldadura-parametroak erregulatzea, lotu beharreko xaflen lodieraren eta izaeraren arabera.
  6. Elektrodo-euskarria soldatu beharreko piezara hurbiltzea, elektrodoa lotura-puntutik 3 mm ingurura egon arte. Une horretan ezarriko da arku elektrikoa piztea.
  7. Arkua egindakoan, jaso elektrodo-euskarria 5 mm inguruko tartea egon arte elektrodoaren puntatik soldatu beharreko piezaraino.
  8. Ertzak soldatzen hastea.
  9. Beharrezkoa denean bakarrik emango da aportazio-materiala, barilla galdaketa-bainura hurbilduz, 15º-ko inklinazioarekin, eta elektrodo ez-kontsumigarriari ukitu gabe.
  10. Elektrodo-euskarriaren inklinazioak 75º-koa izan behar du, eta eskuinetik ezkerrera aurrera egingo da, zuziari jarraituz, beti aportazio-materiala. Soldatzea amaitzeko, etengailua itxi behar da eta soldatzen jarraitu arku elektrikoa erabat itzali arte.

Erresistentzia Bidezko Puntu-soldadura

  • Soldadura autogenoa da.
  • Elkartuko diren metalen soldadura presio eta tenperatura altuen menpean sortzen da, zehazki metalaren fusio-puntuaren azpitik, hauek ez urtzeko.
  • Tenperatura eta presio hau pintza baten bidez intentsitate altuko elektrizitatea pasatzean gertatzen da.
  • Soldatzeko txapak polaritate desberdina duten bi elektrodoen artean jartzen dira.
  • Korronteak tenperatura handitzen duen erresistentzia batekin topatzen da.
  • Sortutako erresistentzia metal motaren araberakoa da.
  • Korrontearen intentsitateak eta denborak txapan sortuko den bero-kantitatearekin zerikusia dute.
  • Elektrodoek egiten duten presioak txapen arteko kontaktua handitzen du.

Abantailak

  • Eragiketaren azkartasuna.
  • Ez du beroagatik deformaziorik sortzen.
  • Erabiltzeko erraza.
  • Ez du errepasorik behar.
  • Erraza da ordezkatzea.

Desabantailak

  • Makina bereziak behar dira.
  • Aluminioak, eroale ona denez, ez dio erresistentziarik jartzen korrontearen igarotzeari.

Soldaduran Parte Hartzen Duten Parametroak

  • Hurbilketa
  • Soldadura-korrontea
  • Soldadura-denbora
  • Rampa
  • Soldaduraren presioa
  • Mantentze-aldia
  • Bulkada (Impulsoak)

Soldadura-Ekipoa

  • Antortxa
  • Masa-pintza
  • Gas-botila
  • Mangerak
  • Manometroa eta emari-neurgailua
  • Elektrodo ez-kontsumigarria
  • Elikatze-iturria

Erresistentzia Bidezko Puntu-soldaduraren Sekuentzia

Hurbiltze-aldia edo Jaitsiera-denbora

Elektrodoen arteko hurbilketa eta hauetatik korrontea pasatzen hasten denera arteko denbora-tartea da.

Soldadura-aldia

Korrontea igarotzen den denbora da; tarte honetan, presioa normala da.

Forjaketa- edo Mantentze-aldia

Korrontea eteten denetik elektrodoak altxatzen diren arteko denbora da. Presioa handitzen da forjaketa hobetzeko.

Hozte- edo Kadentzia-aldia

Elektrodoak separatuta dauden denbora.

Puntu-soldadurako Ekipoa

Energia Iturria eta Kontrol Panela

  • Korronte alternoko transformadore batean datza. Transformadore honen sekundarioan kokatzen dira elektrodoak. Tailerreko sarean ditugun 220 V-ak 2-5 V-tan bihurtzen ditu, baina anperaje handiarekin (9000 A).
  • Selektore digital edo analogikoz osaturiko panel bat da, honek hainbat parametro erregulatzen utziko digu.

Porta-elektrodoak

Elektrodo desberdinak eustea da bere betebeharra. Neumatikoak, hidraulikoak edo manualak izan daitezke.

Elektrodoak

  • Normalean kobre-kromoz fabrikatuak.
  • Ekipoak hozte-sistema bat izan dezake elektrodoak hozteko.

Soldadura Parametroak Erregulatzeko Teknikak

  • Probazko soldadura-puntu batzuk egin behar dira soldatu nahi ditugun txapen antzeko txapa batzuetan. Horrela, behar ditugun parametroak doitu ahal izango ditugu.
  • Lehenik eta behin, gainazala garbitu eta inprimazio elektrosoldagarria eman, soldadura oxidaziotik babesteko. Ondoren, soldadura-denbora baxua ipini, eta gero erregulatzen joan.
  • Soldatu beharreko txapek kontaktu ona egiten dutela ziurtatu. Horrela ez bada, korronte-fluxua ez baita ona izango, eta, beraz, kalitate eskaseko soldadura izango da.
  • Txapak ondo kokatuta daudenean, intentsitatea igotzen joan progresiboki txinpartak atera arte. Orduan, intentsitatea jaitsi puntu batzuk.
  • Ondoren, denbora doitu behar da, hau da, soldadura-denbora igotzen joan soldaduraren nukleo egokia lortu arte.
  • Nukleo honen kolorea honakoa izan beharko litzateke: nukleo zurixka, kolore urdinxka batekin inguratuta eta, era berean, kolore marroixka daukan zirkulu batekin inguratuta.

Kontuan Izan Beharreko Distantziak

  • Loturaren indarra puntuen arteko distantziaren araberakoa da. Hau da, puntuen arteko distantzia handia bada, pieza horien erresistentzia ez da oso ona izango. Erresistentzia-puntuak hurbiltzen ditugun heinean, soldadura-indarrak irabazten joango da.
  • Soldadura-puntu berriak ez dira aurreko puntuen gainean egin behar.
  • 30-40 mm-ko distantzia gomendatzen da puntuen artean.
  • Eta 10-15 mm-koa, ertzetik lehenengo puntura.

Elikatze-iturria

Transformatorea

Soldatze-intentsitatea konstante mantentzen du eta soldatzean sortzen diren altuera-aldaketek soldadurari ez eragitea eragiten du.

Frekuentzia Handiko Sorgailua (Generadorea)

Arkuaren piztea errazten du, elektrodoaren puntarekin txapa ukitu beharra saihestuz. Korronte alternan soldatzean beharrezkoa da.

Artezgailua (Rectificador)

Momentuan behar den korrontearekin hornitzen gaitu:

  • KZ (Korronte Zuzena) → Altzairua soldatzeko.
  • KA (Korronte Alterna) → Aluminioa soldatzeko.

Gas Tenporizadorea

  • Elementu honek gasaren pasoa irekitzen du soldatzen hasi orduko (preflujo) eta soldatzen amaitzean (postflujo), elektrodoa eta soldadura atmosfera babestu batean mantentzeko.
  • Elementu bat soldatzeari uzten diogunean korrontea progresiboki jaisten lagunduko diguna.

Korrontearen Polaritatea

Polaritate Zuzena Korronte Zuzenarekin

  • Kasu honetan, polo negatiboa elektrodoari lotuta dago eta polo positiboa piezari.
  • Elektroiak elektrodo negatibotik pieza positibora pasatzen dira, horrela piezan bero handia sortuz, fusio bizkorrago eta hobea sortuz.
  • Penetrazio handia duen kordoi estua lortzen da soldadura mota honekin.

Alderantzizko Polaritatea Korronte Zuzenarekin

  • Kasu honetan, polo negatiboa piezari lotuta dago eta polo positiboa elektrodoari.
  • Elektroien mugimendua aurreko kasuaren kontrakoa da, hau da, elektroiak pieza negatibotik elektrodo positibora pasatzen dira, hau berotzea eraginez. Hori dela eta, elektrodo lodiagoak erabili behar dira, beraz kordoi lodiagoak egingo ditugu.
  • Aluminioa edo magnesioa soldatzeko erabiltzen da gehienbat, material hauetan duen efektu dekapantea dela eta.

Korronte Alterna

Korronte alternoarekin soldatzean, makinak lehen azaldu ditugun bi polaritateekin jokatzen du; izan ere, ziklo erdi bakoitzean polaritatez aldatzen du.

Honela, polaritate zuzenaren penetrazioa eta alderantzizko polaritatearen efektu dekapantea aprobetxatzen ditu. Baina badu bere eragozpena ere: prozesu honek oxidazioa eta zikinkeria sortzen baititu.

Hori ekiditeko, frekuentzia altuko generadorea erabiltzen da.

Taula honetan, korronte alternan eta zuzenean zer soldatu dezakegun, txaparen lodiera eta zer akabera eman ahal digun ikus daiteke.

Descargar

PDF Word HTML