Errekuntza-motorren osagaiak eta funtzionamendua: ganberak, kolektoreak, lubrifikazioa eta hozte-sistema

Tecnología IndustrialActualizado el 7,22 KB

Resumen

Dokumentuak errekuntza-motorren oinarrizko osagaiak azaltzen ditu: materialak, errekuntza-ganberak (OTTO eta diesel), sarrera- eta ihes-kolektoreak, lubrifikazio-sistema eta hozte-sistema. Ikasleak motor baten atal nagusien funtzioa eta elkarren arteko lotura ulertuko ditu, bai eta olioaren eta hozte-zirkuituaren ezaugarri nagusiak ere.

Puntos clave

  • Errekuntza-ganbera pistoia GPH dagoenean kulataren eta pistoiaren artean sortzen den gunea da; bertan gasa konprimitzen da eta errekuntza gauzatzen da.
  • OTTO motorretako errekuntza-ganberak bizkor eta uniforme erre behar dute, turbulentzia izan behar dute eta ibilbide minimoa eduki.
  • Diesel motorretan konpresio-erlazioa 15/1 eta 22/1 artekoa da, eta injekzio zuzena edo errekuntza-ganbera osagarria erabiltzen dira.
  • Lubrifikazioaren helburua mugitzen diren metalak elkarren artean ez ukitzea da; olio-geruzaren arabera biguna, erdibiguna edo idorra izan daiteke.
  • Hozte-sistema motorraren atalak tenperatura egokian mantentzeko da, eta ur bidezkoa, aire bidezkoa edo abio-hozketa izan daiteke.
  • Hozte-zirkuitu presurizatuan espantsio-ontziak likidoaren dilatazioa konpentsatzen du; presioa 1 eta 1,6 BAR artean egon ohi da.

Ponte a prueba

Urez hoztutako motorrak

Pieza bakar batean, errekuntza-ganbera hozte-kamara batez inguratuta dago. Likido hozgarriarekin diseinu ona eduki behar du.

Materialak

  • Aluminio-silizioa: Erresistentzia ona, korrosioarekiko erresistentzia ona, pisu txikia, funtzionamendu-tenperatura bizkor lortzen du. Gasolina- eta diesel-motorretan eta zilindrada txikietan muntatzen dira.
  • Burdina, kromoa eta nikela: Erresistentzia mekaniko eta termiko oso ona, deformazioarekiko erresistentzia ona. Estutze-momentu handiagoa onartzen du. Normalean, diesel motorretan erabiltzen dira.
  • Airez hoztutakoak: Aluminiokoak dira. Oso erraz fabrikatzen dira. Zilindro-bolumen txikietan erabiltzen dira.

Errekuntza-ganbera

Pistoia goiko puntu hilean (GPH) dagoenean, kulataren artean sortzen den gunea da errekuntza-ganbera. Ezaugarriak: gasa konprimitu eta errekuntzaren prozesua gauzatzen da. Normalean, kulatan, sarrera- nahiz ihes-balbulak kulatan kokatuta daude. Baita, bujiak edo injektoreak ere.

Zenbait motorretan, zilindroan zulo antzeko bat daukate; hauek errekuntza-ganbera osatzen dute eta kulata zuzena erabiltzen dute.

OTTO motorretako errekuntza-ganberak

Errekuntza gar-fronte moduan hedatzen da, bizkor eta uniforme izan behar du, eta ibilbide minimoa eduki behar du. Horretarako, turbulentzia eduki behar du.

Ganbera motak

  • Esferaerdikoak: Errendimendu handia eskaintzen dute.
  • Hemisferikoak: Nahaste pobre eta turbulentzia handiekin lan egiten dute.
  • Ziri forma: Zilindro-bolumen txikietarako egokiak dira.

Diesel motorretako errekuntza-ganberak

600 gradu eta 15/1 - 22/1 konpresio-erlazioa. Bi mota nagusi bereizten dira: injekzio zuzenekoa eta errekuntza-ganbera osagarria dutenak.

  1. Injekzio zuzena: Hainbat zulotako injektorea erabiltzen da. Presioa 150 bar eta 250 bar artekoa izan ohi da.
  2. Errekuntza-ganbera osagarria: Pistoi-burua egoki bideratutako eta kalibratutako zuloen bidez ganbera nagusiarekin lotuta dago. Pistoiak barrunbe txiki bat du. Izugarrizko presioa dagoenez, ganberatik pistoi-burura zuloetan zehar pasatzen da, hau da, turbulentzia eragiten du. Horrela, bultzada hain bortitza ez izatea lortzen da.

Kolektoreak

Sarrera-kolektorea

Sarrera-gasak zilindroetara bideratzen ditu. Sarrera-kolektorearen helburua nahastea eratu ostean zilindroetara banatzea da. Bankadarako, hodiak ahal bezain laburrak eta zuzenak izan behar dira. Gainera, gasifikatzeko eta kolektoreetako hormetan kondentsatzeko efektua saihesteko, berotze-sistema bat dago. Kasu batzuetan, tximeletatik gertu hozteko likidoa pasatzen zaio; beste batzuetan, erresistentzia elektriko bat gehitzen da, edo sarrera-kolektorea ihes-kolektorearen ondoan jartzen da.

Puntu anitzeko injekzioa duten motorretan, zilindro bakoitzean injektatzen da, sarrera-balbulatik gertu.

Ihes-kolektorea

Gas erreak jaso eta isilgailurantz bideratzen ditu.

Lubrifikazio-sistema

Helburua: Mugitzen ari diren metalak elkarren artean ez ukitzea.

Irudia: Kojinetearen eta bermearen artean olio-geruza bat dago, elkar ez ukitzeko (147. orrialdea).

Motak

  • Biguna: Metalen arteko kontaktua EZ da gertatzen (olio-geruza handia).
  • Erdibiguna: Metalen artean kontaktu gutxi dago (olio-geruza txikia).
  • Idorra: Metalen artean kontaktua dago (olio-geruza EZ da existitzen).

Olioaren funtzioak

  • Marruskadura gutxitu.
  • Tenperatura mantendu.
  • Segmentu/zilindro estankortasuna handitu.
  • Kojineteen esfortzuak txikitu.

Olio motak

  • Minerala: Petroleotik eratorria, neutrala.
  • Sintetikoa: Kimikoa.
  • Erdisintetikoa: Aurreko bien nahasketa.

Gehigarriak

  • Antioxidatzailea.
  • Antikorrosiboa.
  • Garbigarria.
  • Sakabanatzailea.

Biskositatea: Likidoak berotzean biskositatea galdu eta hoztean handitu egiten da.

SAE: 0-25 W letrak eta gutxieneko tenperatura biskositatea ez galtzeko.

20-50: Tenperatura altuetan biskositate egokia adierazten du.

Olio motak erabilpenaren arabera

  • Gradu bakarrekoa: Gradu-maila bakarra dute, tenperatura-aldaketa gabeko klimentzat egokiak.
  • Gradu anitzekoa: Kontrakoa, gaur egun erabilia.

AEB-n: G (gasolina), C (diesel).

Europan: A/B (gasolina), C (diesel) eta E (katalizadorea, SCR eta partikula-iragazkidunak).

152. orrialdetik gaiaren bukaerara arte (161), irudietatik ikasi.

Hozte-sistema

Funtzioa: Motorreko atalak tenperatura egokian mantentzea.

Funtzio espezifikoak: Bidaiari-lekua berotzea, sarrera-kolektorea berotzea, koipeztatze-olioa hoztea eta abiadura-kaxa automatikoaren olioa hoztea.

Adibidez: Ihes-balbula 750 ºC, sarrera-balbula 350 ºC, pistoi-burua 350 ºC, kulata 300 ºC, segmentuak 250 ºC eta zilindroak 200 ºC.

Hozketa-sistema motak

  • Aire bidezkoa: Motorrak zilindro independenteak ditu, eta zilindroek hegatsak dituzte motorrak sortutako beroa zuzenean aireari transmititzeko.

    • Abio-hozketa: Aireak zuzenean motorra jotzen du (adibidez, motozikletetan).
    • Behartutako hozketa: Birabarkitik mugimendua hartzen duen haizegailu batek airea bideratzen du zilindroak hozteko.
  • Ur bidezkoa: Beroa likido hozgarri batera doa, ponpa batek bultzatuta erradiadorera eramanez, eta han airera doa. Gainera, zirkuitu itxia da eta presiopean funtzionatzen du.

Osagaiak

Ponpa, erradiadorea, termostatoa, haizegailua eta likido hozgarria.

Ponpa: Likidoa zirkuitutik mugiarazteko erabiltzen da. Zentrifugazioz, uhalaren bidez birabarkitik jasotzen du mugimendua.

Erradiadorea: Haizegailua lotzen zaio. Ibilgailuaren aurrealdean jartzen da, abioko haizea hartzeko eta aire-likido bero-trukaketa egiteko.

Erradiadore motak

  • Fluxu bertikalekoa: Biltegiak goian eta behean ditu, eta likidoa goitik behera mugitzen da.
  • Fluxu horizontalekoa: Biltegiak aldeetan ditu, hodiak eta hegatsak aluminiozkoak dira, eta andelak plastikozkoak. Likidoa horizontalean mugitzen da.

Hozte-zirkuitu presurizatua

Zirkuitu hermetikoa da, likidoa sartu eta airea ateratzen dira. Likidoa berotzean dilatatu egiten da eta barne-presioa igo egiten da; hoztean, berriz, uzkurtu egiten da eta barne-presioa jaitsi. Hau konpentsatzeko, espantsio-ontzia erabili ohi da.

Espantsio-ontzia

Erradiadorearekin komunikatuta dago, bi balbula ditu: gainpresiokoa eta depresiokoa. Hauen funtzioa likidoen sarrera-irteerak kontrolatzea da. Balbulak tapoietan jartzen dira. Presioa 1 eta 1,6 BAR artean egon ohi da, eta tenperatura 110 eta 120 ºC artean.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da errekuntza-ganbera?

Pistoia goiko puntu hilean dagoenean kulataren artean sortzen den gunea da. Bertan gasa konprimitzen da eta errekuntza-prozesua gauzatzen da.

Zer materialetatik egiten dira motorrak?

Aluminio-silizioz eginda daude gasolina- eta diesel-motor txikietan, eta burdina, kromo eta nikelez diesel motorretan, erresistentzia mekaniko eta termiko handiagoa behar denean.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer da errekuntza-ganbera?
2. Zein motortan erabiltzen dira normalean burdina, kromoa eta nikela?
3. Zein da OTTO motorretako errekuntza-ganberaren baldintza nagusia?
4. Zein da lubrifikazioaren helburua?
5. Zer funtzio du espantsio-ontziak hozte-zirkuitu presurizatuan?
6. Zer motatako erradiadorea da biltegiak aldeetan dituena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.