Soldadura eta Metalen Konformazioa: Gida Praktikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,02 KB
MIG-MAG Soldadura: Oinarriak eta Prozesua
1. MIG-MAG soldadura definitu: Bi materialen elkarpena lortzeko haria material gehigarri bezala erabili eta arku elektrikoa gasaren bidez lortzen duen soldadura mota da.
2. Zer da elektrodoa MIG-MAG soldaduran? Elektrodoa hari bat da, diametro eta material ezberdinekoa izan daiteke.
3. Zer esan nahi du MIG soldadurak? "Metal Inert Gas" (gasa geldoa).
4. Zer gas erabiltzen da MAG soldaduran? Gas aktiboa.
5. MIG-MAG soldaduran erabilitako hiru gas mota: Argoia, CO2 eta oxigenoa.
6. Prozesuaren sailkapena:
- Eskuzkoa edo erdiautomatikoa
- Robotizazioa
- Automatikoa
7. Aplikazioak: Gaur egun, metalezko eraikuntzen tailerretan gehien erabiltzen den prozedura da, modu erraz eta abiadura handiarekin soldatu daitekeelako. Hala ere, leku haizetsuetan soldatzeko ez da egokia.
8. Abantailak:
- Prozesu garbia, ez du zeparik uzten.
- Edozein posiziotan soldatu daiteke.
- Ez da elektrodo soldatze-prozedura bezain zaila.
9. Desabantailak:
- Ekipo handiak eta garestiak dira.
- Garraiatzeko zailak.
- Haizearekiko sentikorrak.
10. Funtsezko parametroak: Hariaren abiadura, intentsitatea eta gas hornidura (bar-etan neurtzen da).
11. Korronte mota: Zuzena.
12. Alderantzizko polaritatea: Ia beti erabiltzen da.
13. Eragiketen ordena:
- Gas-botila ireki eta irteera erregulatu.
- Korronte-parametroak doitu.
- Haria erregulatu.
- Arkua piztu eta pistola jarri, gasa fusio-bainuaren inguruan kokatzeko.
- Kordoia amaitzean, pistola soldaduraren gainean eduki, gasa irteten utzi arte.
- Itxi gas-botila lana amaitutakoan.
- Pistola leku egokian utzi eta ekipoa deskonektatu.
14. Posizioak: Edozein posiziotan solda daiteke, baina horizontala da gomendagarriena.
Materialen Soldagarritasuna eta Tratamenduak
1. Noiz jotzen da material soldagarritzat? Prozedura jakin baten bidez akatsik gabeko soldadura lortzen denean, kalitate metalurgikoarekin.
2. Soldagarritasun okerragoa eragiten duten faktoreak: Piezen lodiera handitzea, ekarpen termikoa txikitzea eta soldatu aurretik piezaren tenperatura baxua izatea.
3. Altzairu herdoilgaitzak soldatzeko baldintzak:
- Gutxienez %10 kromo edukia korrosioari aurre egiteko.
- Tenperatura altuek egitura aldatzen dute; beraz, karbono gutxi eduki behar dute.
- Soldatze-sekuentzia egokiak eta tratamendu termikoa beharrezkoak dira.
4. Kobrea eta aluminioa: Kobrea soldatzeko TIG eta MIG erabiltzen dira. Aluminioa soldatzeko zaila da urtze-puntu txikia eta eroankortasun termiko handia duelako; prozedura erabilienak MIG eta TIG dira.
5. Deformazioak prebenitzeko metodoak: Xaflak enbridatu, piezak aurreikusitako noranzkoaren kontra deformatu eta xaflak deformazioak konpentsatzeko moduan kokatu.
6. Deformazioak zuzentzeko metodoak: Soldatu ondoko tratamendu termikoak, hotzean zuzentzea (presioa aplikatuz) eta zuzenketa termikoa (beroketa lokalizatua).
Metalen Konformazioa
Puntzonatzeko makina
Zati nagusiak: Lehengaia (metalezko txapa), Puntzoia (mozten duen pieza) eta Prentsa (indarra aplikatzen duen makina).
Tolesteko prentsa
Zati nagusiak: Bankada, goiko taula (trantxa), mahaia, organo motorrak, aginteak eta osagarriak.
Txapak kurbatzea eta Embutizioa
Txapak kurbatzea: Hiru arrabolez osatutako makina erabiltzen da; kurbadura pixkanaka lortzen da presioa handituz. Embutizioa: Txapa bati ontzi-forma emateko prozesua da, trokel, matrize eta puntzoi bidez.