Energia: Zer da, motak eta erabilera

Tecnología IndustrialActualizado el 6,03 KB

Resumen

Dokumentu honek energia zer den azaltzen du, eta energia mota nagusiak, haren eraldaketa, transferentzia eta kontserbazioa. Gainera, energia-iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak bereizten ditu, eta gizartean energia nola erabiltzen den eta horrek ingurumenari nola eragiten dion. Azkenik, energia-plan baten puntu batzuk laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Energia gorputz baten ahalmena da, ingurua edo gorputza bera aldatzeko. Sistema internazionalean energiaren unitatea Joule (J) da.
  • Energia mota nagusiak dira: zinetikoa, potentzial grabitatorioa, potentzial elastikoa, termikoa, kimikoa, elektrikoa, soinu-energia, argi-energia eta nuklearra.
  • Energia ezin da sortu ez desagertu. Forma alda daiteke edo gorputz batetik bestera pasa, baina kantitate osoa beti bera da.
  • Energia-iturri berriztagarriak agortzen ez direnak dira, adibidez eolikoa, hidroelektrikoa eta eguzki-energia. Ez-berriztagarriak, berriz, agortzen dira, adibidez petrolioa eta ikatza.
  • Erregai fosilak hidrokarburoak dira. Airean erretzen direnean bero handia ematen dute.
  • Energia-plan batek elektrizitate-autohornikuntza % 20tik % 80ra igo nahi du, eta energia berriztagarriak % 1etik % 12ra.

Ponte a prueba

Energia

Zer da energia?

Gorputz baten energia gorputz horrek ingurua edo gorputza bera aldatzeko duen ahalmena da.

  • Gorputzak energia du (gorputzak duen ahalmen bat)
  • Gorputzak indarra egiten du (beste gorputz bati egiten dion zerbait)

Sistema internazionalean energiaren unitatea Joule (J) da.

Energia motak

Zinetikoa: Gorputz batek energia zinetikoa duela esaten dugu abiadurari esker duen energiaz ari garenean.

Potentzial grabitatorioa: Energia potentzial grabitatorioa deitzen zaio altuerarengatik gorputzak duen energiari.

Potentzial elastikoa: Gorputz elastikoek energia potentzial elastikoa dute.

Termikoa: Gorputzak bere tenperaturarengatik duen energia motari deitzen diogu energia termikoa.

Kimikoa: Gorputzak bere izaeragatik duen energia motari energia kimikoa deitzen diogu.

Barne-energia: Gorputzaren energia termikoa eta kimikoa, besteak beste, barne-energiak direla esaten da.

Elektrikoa: Elektrizitatearekin loturiko energiari energia elektrikoa deitzen diogu.

Soinu-energia: Soinuari dagokion energia da.

Argi-energia: Elementu batzuek (eguzkia, linterna…) askatzen duten argiarekin lotutako energia da.

Nuklearra: Atomoen barnean dagoen energia mota da.

Elikagaien energia

Izaki bizidunok energia behar dugu, nagusiki:

  • Gure funtzioak betetzeko: mugitzeko, lana egiteko...
  • Ehunak berriztatzeko: azala, ilea...
  • Hazteko

Elikagaiek ematen duten energia hori beren energia kimikotik dator. Baina substantzia guztiek ez dute energia bera.

Energiaren eraldaketa

Gorputz batek era askotako energia izan ditzake: zinetikoa, potentzial grabitatorioa... Gorputz baten energia era batetik bestera aldatzen da.

Energia mota batetik bestera aldatzen denean, energiaren eraldaketa edo transformazioa gertatu dela esaten da.

Energiaren transferentziak

Gorputzek duten energia-kantitatea bi eratara alda daiteke:

  1. Energia gal dezake beste gorputz bati energia ematen dionean.
  2. Energia irabazi dezake beste gorputz batek energia ematen dionean.

Hori gertatzen denean, bi gorputzen artean energiaren transferentzia gertatu dela esaten da.

Energiaren kontserbazioa

Gorputzetan dagoen energiaren forma aldatu egin daiteke, baina energia ezin da sortu ez desagertu, gorputz batetik bestera aldatu egin daiteke.

Energia ezin da sortu ezta desagertu ere, energia-kantitatea beti bera da.

Energiaren degradazioa

Energiak bere erabilgarritasuna galtzen duenean, degradatu egin dela esaten da.

Energia-iturriak

Bi energia-iturri mota daude: berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

Berriztagarriak: Energia ematen duten eta agortzen ez diren iturriak; adibidez: energia eolikoa (haizea), energia hidroelektrikoa (urak sortzen duena).

Ez-berriztagarriak: Energia eskuratzen den neurrian iturria bera agortzen joaten diren energia-iturriak, berrerabili ezin daitezkeen osagaiak; adibidez: petrolioa, ikatza…

Erregai fosilak

Erregai fosilak hidrokarburoak deitutako molekula bereziez osatuta daude eta erregai moduan erabiltzen dira. Airean erre egiten dira eta bero handia ematen dute, eta bero hori zenbait tresna erabiltzeko baliagarria da.

Erregai fosil nagusienak hauek dira:

  • Petrolioa
  • Gas naturala
  • Ikatza

Energia nuklearra

Energia nuklearra uraniotik eta beste material erradioaktibo batzuetatik ateratzen da. Material horiei erregai nuklearra deitzen zaie.

Erregai nuklearra erreaktore nuklearretan sartzen da; erreaktore horietan sortzen den beroak inguruko ura berotzen du, eta horrela sortzen den ur-lurruna elektrizitatea lortzeko erabiltzen da.

Energia-iturri berriztagarriak

Energia-iturri berriztagarriak kontsumitzen ez direnak dira.

Hauek dira energia berriztagarri nagusiak:

Energia hidroelektrikoa: Altueran dagoen biltegia askatzean, ura energia zinetikoa irabazten du eta horren ondorioz turbinak biraka hasten dira. Turbinak bira egitean, elektrizitatea sortzen da. Iturri hau berriztagarria da erabiltzen edo kontsumitzen den ura uraren zikloa egiten duelako; berriro ere biltegian egongo da.

Energia eolikoa: Haizearen energia erabiltzen da errota mugitzeko. Haizearen ondorioz turbina mugitu eta elektrizitate-sorgailu batekin lotuta dagoenez, elektrizitatea sortzen da.

Eguzki-energia: Eguzkitik datorren erradiazio-energia eguzki-plaken bidez jaso eta aprobetxatzen da; ura berotzeko edo energia elektrikoa lortzeko.

Energiaren erabilera gure gizartean

Energia-kantitate handia erabiltzen da autoak mugiarazteko, etxeak berotzeko...

Gure gizarte teknologikoak orain bezala funtziona dezan, ikatza, petrolioa eta gas naturala erre behar dira, kantitate handitan.

Gainera, erregai nuklearrak ere erabili behar dira, baita energia hidroelektrikoa eta eolikoa ere.

Energiaren erabilerak sortzen dituen kalteak

Ingurumenari kalte egiten dio.

Energia-planak

Energiaren kontsumoak garrantzi handia duenez, estatu eta gobernuak planak egiten dituzte energiaren kontsumoaren kalteak eta alde txarrak saihesteko.

Hona hemen plan horren zenbait puntu interesgarri:

  • Autohornikuntza bultzatuz, hobetu egin nahi da industria-prozesuen lehiakortasuna energia merkeagotik abiatuta.
  • Planaren edukien bat, Euskadiko elektrizitate-autohornikuntza (% 20tik % 80ra igoko da).
  • Elektrizitate-hornikuntzaren energia-iturriak ugaritzeari dagokionez, planak adierazten du nabarmen gehituko direla energia berriztagarriak (% 1etik % 12ra).
  • Zentral termikoetan errekuntzaren bidez lortutako energia elektrikoa gehitu egingo da (% 11tik % 53ra).

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da energia?

Gorputz baten energia gorputz horrek ingurua edo gorputza bera aldatzeko duen ahalmena da. Energiaren unitatea Joule (J) da.

Zein da berriztagarrien eta ez-berriztagarrien arteko aldea?

Berriztagarriak energia ematen dutenak dira eta ez dira agortzen, adibidez eolikoa edo hidroelektrikoa. Ez-berriztagarriak energia eskuratzen den neurrian agortzen dira, adibidez petrolioa eta ikatza.

Zer da energia-transferentzia?

Gorputz batek beste gorputz bati energia ematen dionean, bi gorputzen artean energia-transferentzia gertatzen da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da energiaren unitatea Sistema Internazionalean?
2. Zein energia-mota dago tenperaturarekin lotuta?
3. Zein da energia-iturri berriztagarria?
4. Zer gertatzen da erregai fosilak airean erretzen direnean?
5. Zer dio energiaren kontserbazio-printzipioak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.