1898ko Krisia: Kubako gatazka, ondorioak eta Euskal Foruak

HistoriaActualizado el 2,39 KB

Resumen

Dokumentuak 1898ko krisia azaltzen du: Kubako gatazka, AEBen esku-hartzea, Parisko Ituna eta Espainiako inperio kolonialaren galera. Ondoren, krisiaren ondorio moralak, ekonomikoak eta politikoak aztertzen dira, Erregenerazionismoa barne. Azkenik, 1839ko Bergarako Hitzarmena eta Euskal Foruen egokitzea laburbiltzen dira.

Puntos clave

  • 1878ko Zanjoneko Bakeak Kubari autonomia, esklabotzaren abolizioa eta diputatuak hitzartu zituen, baina ez zen betetzen.
  • 1891n Canovas Muga Zerga ezarri zen, kubatarrak eta AEBak haserretuz.
  • 1898an AEBak gerran sartu ziren Maine gerraontziaren eztanda Espainiari leporatuta, eta Parisko Itunean Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen.
  • 98ko Belaunaldia eta Erregenerazionismoa krisiaren ondoriozko mugimendu moral eta politikoak izan ziren.
  • 1839ko Bergarako Hitzarmenak Maroto karlistaren eta Espartero liberalaren arteko akordioa ezarri zuen, foruak defendatzeko konpromisoarekin.
  • Madrilgo Gorteak 1839 eta 1841eko legeen bidez foruak Konstituzioaren barruan egokitzeko onartu zituen.

Ponte a prueba

1898ko Krisia: Inperioaren Amaiera eta Ondorioak

Hamarkada honen amaieran hiru krisi nagusi sortu ziren: koloniak, arazo sozialak eta nazionalismoen indarra. Horri gehitu behar zaizkio alderdien barneko zatiketak pertsonalismoagatik, Canovasen hilketa eta Sagastaren heriotza.

Kubako gatazka eta AEBen esku-hartzea

Espainiako kolonia garrantzitsuena Kuba zen, muga-zerga handiekin eta eskubide politikorik gabe. 1878ko Zanjoneko Bakean autonomia ematea, esklabotza abolitzea eta kubatar diputatuak onartzea hitzartu zen. Hala ere, 1891n Espainiak “Canovas Muga Zerga” ezarri zuen, kubatarrak eta AEBak haserretuz.

  • 1895: Kuban gerra berpiztu zen (hitzartutakoa ez betetzeagatik eta muga-zerga altuengatik).
  • 1898: AEBak gerran sartu ziren Maine gerraontziaren eztanda Espainiari leporatuta.
  • Parisko Ituna: Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen.

1898ko Hondamendiaren Ondorioak

Inperio kolonialaren galerak 1898ko krisia eragin zuen:

  • Moralak: Gizartea lur-jota gelditu zen; 98ko Belaunaldia sortu zen, ezkortasuna nagusi zela.
  • Ekonomikoak: Kubako merkatua galdu zen, baina kolonoen kapitala Espainiara itzuli zen.
  • Politikoak: Alderdi dinastikoak krisian sartu ziren eta mugimendu nazionalistak indartu ziren.

Testuinguru honetan, Erregenerazionismoa sortu zen, sistema politikoa kritikatzeko. Joaquin Costa izan zen mugimendu honen pertsonai garrantzitsuenetako bat.

Euskal Foruak eta Bergarako Hitzarmena

Euskal liberal moderatuek foru onarpenaren inguruko akordioa bultzatu zuten. Muñagorrik bakea lortzeko gatazka dinastikoa eta foruen aldeko borroka bereizi behar zirela zioen.

1839ko Bergarako Hitzarmena

Maroto karlistak eta Espartero liberalak sinatutako akordioaren puntu nagusiak:

  • Esparterok foruak defendatzeko konpromisoa hartu zuen.
  • Armada karlistako karguak armada liberalean integratu ziren.
  • Soldadu karlistek Isabel II.a eta 1837ko Konstituzioa onartu zituzten.

Madrilgo Gorteak foruak onartzeko prest agertu ziren, baina Konstituzioaren mugen barruan. Horretarako, 1839ko eta 1841eko legeak onartu zituzten foruak egokitzeko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen 1898ko krisia?

Espainiako inperio kolonialaren galera izan zen, Kuba, Puerto Rico eta Filipinak Parisko Itunaren bidez galdu baitziren. Krisi horrek ondorio moral, ekonomiko eta politiko handiak eragin zituen.

Zer izan zen Bergarako Hitzarmena?

1839an Maroto karlistak eta Espartero liberalak sinatutako akordioa izan zen. Esparterok foruak defendatzeko konpromisoa hartu zuen, eta soldadu karlistek Isabel II.a onartu zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sinatu zen Zanjoneko Bakea?
2. Zer ezarri zuen Espainiak 1891n?
3. Zein gerraontziaren eztanda izan zen AEBak gerran sartzeko arrazoia?
4. Zein izan zen Parisko Itunaren ondorioa Espainiarentzat?
5. Nork sinatu zuen Bergarako Hitzarmena Espartero liberalarekin batera?
6. Zein mugimendu sortu zen 1898ko krisiaren testuinguruan sistema politikoa kritikatzeko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.